마태복음 27장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 66절
- 1 Guero goiça ethorri cenean, conseillu eduqui ceçaten Sacrificadore principal eta populuco Anciano guciéc Iesusen contra, hura heriotara eman leçatençat.
- 2 Eta estecaturic eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pontio Pilate gobernadoreari.
- 3 Orduan Iudasec, hura traditu çuenac, çacussanean hura condemnatu cela vrriquituric, itzul cietzén hoguey eta hamar diruäc Sacrificadore principaley eta Ancianoey.
- 4 Cioela, Bekatu eguin dut, odol innocentaren traditzeaz. Baina hec erran ceçaten, Cer dohacu guri? hic dacussála.
- 5 Eta diruäc iraitziric templean, retira cedin, eta ioanic, vrka ceçan bere buruä.
- 6 Orduan Sacrificadore principalec diruäc harturic erran ceçaten, Ezta sori hauc thesaurean eçar ditecen, ecen odol precioa da.
- 7 Eta conseillu harturic, eros ceçaten heçaz topinaguile baten landá estrangeren ohortz leku.
- 8 Halacotz deithu içan da landa hura, odol-landa, egungo egunerano.
- 9 Orduan compli cedin Hieremias prophetáz erran içan cena, cioela, Eta hartu vkan dituzté hoguey eta hamar diruäc, estimatu içan denaren precioa, cein estimatu içan baita Israeleco haourréz:
- 10 Eta eman dituzte hec tupinaguile baten landaren erosteco, Iaunac niri ordenatu cerautan beçala.
- 11 Eta Iesus eraman cedin Gobernadorearen aitzinera, eta interroga ceçan Gobernadoreac, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Iesusec erran cieçón, Hic dioc.
- 12 Eta accusatu içanic Sacrificadore principaléz eta Ancianoéz, deus etzeçan ihardets.
- 13 Orduan diotsa Pilatec, Eztançuc cembat gauça hire contra testificatzen duten?
- 14 Eta etzieçón ihardets hitz batetara-ere: hala non miresten baitzuen Gobernadoreac haguitz.
- 15 Bada bestán costumatu çuen Gobernadoreac populuari beréc nahi çutén presoner baten largatzera.
- 16 Eta orduan baçutén presoner notablebat, Barabbas deitzen cenic.
- 17 Bildu ciradenean bada hec, erran ciecén Pilatec, Cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Barabbas, ala Iesus, deitzen dena Christ?
- 18 Ecen baceaquian inuidiaz hura liuratu çutela.
- 19 Eta hura alki iudicialean iarriric cegoela, igor cieçón bere emazteac, cioela, Eztuála hic deus iusto horrequin, ecen anhitz iragan diat egun ametsetaric horrengatic.
- 20 Orduan Sacrificadore principaléc eta Ancianoéc burutan eman cieçoten populuari Barabbasen esca litecen, eta Iesus hil eraci leçaten.
- 21 Eta ihardesten çuela Gobernadoreac erran ciecén, Biotaric cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Eta hec erran cieçoten, Barabbas.
- 22 Erran ciecén Pilatec, Cer eguinen dut beraz Iesusez Christ deitzen denaz? Diotsate guciéc, Crucifica bedi.
- 23 Eta Gobernadoreac dioste, Baina cer gaizqui eguin du? Orduan hec ohiu guehiago eguiten çutén, erraiten çutela, Crucifica bedi.
- 24 Eta ikussiric Pilatec ecen etzuela deus probetchatzen, baina tumultoa handitzenago cela, vr harturic ikuz citzan escuac populuaren aitzinean, cioela, Innocent naiz ni iusto hunen odoletic: çuec ikussaçue.
- 25 Eta ihardesten çuela populu guciac erran ceçan, Horren odola dela gure gainean eta gure haourren gainean.
- 26 Orduan larga ciecén Barabbas: eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçát.
- 27 Orduan gobernadorearen gendarmeséc eramanic Iesus pretoriora, bil ceçaten haren aitzinera banda gucia.
- 28 Eta billuci çutenean eman cieçoten soinera escarlatazco mantobat.
- 29 Eta elhorrizco coroabat plegaturic eçar ceçaten haren buru gainean, eta canaberabat haren escuinean: eta haren aitzinean belhauricatuz truffatzen ciraden harçaz erraiten çutela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá.
- 30 Eta thu eguinic haren contra, har ceçaten canabera hura, eta haren buruäri ceraunsaten.
- 31 Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten mantoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduez: eta eraman ceçaten crucificatzera.
- 32 Eta ilki ciradenean eriden ceçaten guiçon Cyreniano Simon deitzen cembat: haur bortcha ceçaten haren crutzearen eramaitera.
- 33 Eta ethorri ciradenean Golgotha deitzen den lekura (cein erran nahi baita hambat nola bur-heçur lekua)
- 34 Eman cieçoten vinagre edatera behaçunarequin nahastecaturic: eta dastatu çuenean etzuen edan nahi vkan.
- 35 Eta crucificatu çutenean parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric: compli ledinçát Prophetáz erran cena, Partitu vkan dituzte ene abillamenduac, eta ene arroparen gainean çorthe egotzi vkan duté.
- 36 Eta iarriric ceudela beguiratzen çutén hurá han.
- 37 Eta eçar ceçaten haren buru garayan haren causá scribaturic, HAVR DA IESVS IVDVEN REGVEA.
- 38 Orduan crucificatu içan dirade harequin bi gaichtaguin bata escuinetic eta bercea ezquerretic.
- 39 Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten hura, bere buruäc higuitzen cituztela,
- 40 Eta cioitela, Hic templea deseguiten duanorrec, eta hirur egunez edificatzen, empara eçac eure buruä: baldin Iaincoaren Semea bahaiz, iauts adi crutzetic.
- 41 Halaber Sacrificadore principaléc-ere truffatzen ciradela Scribequin eta Ancianoequin, erraiten çutén.
- 42 Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara diro: baldin Israeleco Regue bada, iauts bedi orain crutzetic, eta sinhetsiren dugu hori.
- 43 Fida da Iaincoa baithan, empara beça orain, baldin haren gogaraco bada: ecen erran du, Iaincoaren Semea naiz.
- 44 Hura bera, harequin crucificatu ciraden gaichtaguinec-ere reprotchatzen ceraucaten.
- 45 Baina sey orenetaric bedratzi orenetarano lur guciaren gainean ilhumbe eguin cedin.
- 46 Eta bedratzi orenén inguruän oihuz iar cedin Iesus ocengui, cioela, Eli, Eli, lama sabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?
- 47 Eta han present ciradenetaric batzuc hori ençunic, cioiten, Elias deitzen du hunec.
- 48 Eta bertan laster eguinic hetaric batec, eta spongiabat harturic vinagrez betheric, eta eçarriric canabera baten inguruän, edatera eman cieçón.
- 49 Eta bercéc erraiten çuten, Vtzac, dacussagun, eya ethorriren denez Elias horren emparatzera.
- 50 Eta orduan Iesusec berriz ocengui oihu eguinic, spiritua renda ceçan.
- 51 Eta huná, templeco velá erdira cedin bi çathitara, garaitic behererano, eta lurra ikara cedin, eta harriac, erdira citecen.
- 52 Eta monumentac irequi citecen, eta anhitz Saindu lo ceunçanén gorputzac iaiqui citecen.
- 53 Eta monumentetaric ilkiric haren resurrectione ondoan, sar citecen ciuitate saindura, eta aguer cequizquien anhitzi.
- 54 Eta Centenera, eta harequin Iesusen beguirale ceudenac, lur ikaratzea eta eguin içan ciraden gauçác ikussiric, ici citecen haguitz, erraiten çutela, Eguiazqui Iaincoaren Semea cen haur.
- 55 Han ciraden halaber anhitz emazte vrrundanic beha ceudela, cein iarreiqui içan baitzaizcan Iesusi Galileatic, hura cerbitzatzen çutela.
- 56 Hetaric cen, Maria Magdalena, eta Maria Iacquesen eta Iosesen ama, eta Zebedeoren semen amá.
- 57 Eta arrastu cenean, ethor cedin guiçon abratsbat Arimathiatic, Ioseph deitzen cenic, hura-ere Iesusen discipulu içan cen.
- 58 Haur ethor cedin Pilatgana, eta esca cequión Iesusen gorputzaren: orduan mana ceçan Pilatec renda ledin gorputza.
- 59 Eta gorputza harturic Iosephec mihisse churi batetan barna eçar ceçan.
- 60 Eta eçar ceçan bere monument berri arroca batetan ebaquia çuenean: eta harri handibat monument borthara itzuliric, ioan cedin.
- 61 Eta Maria Magdalena eta Maria bercea ciraden han iarriac sepulchre aurkán.
- 62 Eta biharamunean, cein baita Sabbathoaren preparatione ondoan, bil citecen Sacrificadore principalac, eta Phariseuac Pilatgana.
- 63 Erraiten çutela, Iauna, orhoitu gaituc nola abusari harc vici cela erran ceçan, Ondoco heren egunean resuscitaturen naiz.
- 64 Mana eçac bada beguira dadin sepulchrea heren egunerano, haren discipuluéc gauäz ethorriric, hura ebats ezteçaten, eta populuari derroten, Resuscitatu da hiletaric: eta halaz baitate azquen errorea lehena baino gaichtoago.
- 65 Eta erran ciecén Pilatec, Badituçue goardac: çoazte, segura çaitezte daquiçuen beçala.
- 66 Hec bada ioanic segura ceçaten sepulchrea, harria ciguilaturic, goardequin.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗