마태복음 28장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 20절
- 1 Eta Sabbath azquencean asteco lehen arguitu behar cen egunean, Maria Magdalena eta Maria bercea ethor citecen sepulchrearen ikustera.
- 2 Eta huná, lur ikaratze handibat eguin cedin: ecen Iaunaren Aingueruä iauts cedin cerutic, eta ethorriric aldara ceçan harria borthatic, eta iarriric cegoen haren gainean.
- 3 Eta cen haren ikartzea chistmista beçala, eta haren abillamendua churi elhurra beçala.
- 4 Eta haren beldurrez, ici citecen goardác, eta hilac beçalaca citecen.
- 5 Baina ihardesten çuela Aingueruäc erran ciecén emaztey, Çuec eztuçuela beldurric: ecen badaquit Iesus crucificatu içan denaren bilha çabiltzatela:
- 6 Ezta hemen: ecen resuscitatu içan da, erran çuen beçala: çatozte ikussaçue Iauna eçarri içan cen lekua.
- 7 Eta bertan ioanic erreçue haren discipuluey, ecen resuscitatu dela: eta huná, çuen aitzinean doa Galileara: han hura ikussiren duçue. Huná, erran drauçuet.
- 8 Eta bertan partituric monumentetic iciapen eta bozcario handirequin, laster eguin ceçaten haren discipuluey declaratzera.
- 9 Baina hec haren discipuluey declaratzera cioacela, huná, Iesus aitzinera ethor cequien, cioela, Vngui hel daquiçuela. Eta hec hurbilduric lot cequiztén haren oiney, eta adora ceçaten hura.
- 10 Orduan dioste Iesusec, Eztuçuela beldurric: çoazte, declara ieceçue ene anayey, doacen Galileara: eta han ikussiren nauté.
- 11 Hec partitu eta, huná, goardetaric batzu ethor citecen hirira, eta declara cietzén Sacrificadore principaley eguin içan ciraden gauça guciac.
- 12 Orduan bilduric Ancianoequin, eta conseillu harturic, diru somma ona eman ciecén gendarmesey:
- 13 Cioitela, Erraçue, Haren discipuluéc gauaz ethorriric, hura ebatsi vkan duté gu lo gaunçala.
- 14 Eta baldin hori gobernadoreac ençun badeça, guc sinhets eraciren draucagu, eta eguitecotaric idoquiren çaituztegu.
- 15 Eta hec diruä harturic eguin ceçaten iracatsi içan ciraden beçala: eta publicatu içan da propos haur Iuduén artean egungo egunerano.
- 16 Baina hameca discipuluac ioan citecen Galilearát, mendira, non ordenatu baitzarauen Iesusec.
- 17 Eta hura ikussiric adora ceçaten: eta batzuc duda ceçaten.
- 18 Eta hurbilduric Iesus minça cequién, cioela, Eman içan çait niri bothere gucia ceruän eta lurrean.
- 19 Çoazte bada eta iracats itzaçue gende guciac: batheyatzen dituçuela Aitaren eta Semearen eta Spiritu sainduaren icenean:
- 20 Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗