마태복음 26장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 75절
- 1 Eta guertha cedin acabatu cituenean Iesusec propos hauc guciac, erran baitziecén bere discipuluey.
- 2 Badaquiçue ecen bi egunen buruän Bazco eguiten dela, eta guiçonaren Semea tradituren dela crucifica dadinçat.
- 3 Orduan bildu içan dirade Sacrificadore principalac eta Scribác eta populuco Ancianoac Sacrificadore principal Caiphas deitzen denaren salara.
- 4 Eta conseillu eduqui ceçaten fineciaz Iesusen hatzamaiteco eta hiltzeco.
- 5 Baina erraiten çuten, Ez bestán, tumultoric eztençát populuaren artean.
- 6 Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela,
- 7 Ethor cedin harengana emaztebat, boeytabat vnguentu precio handitacoric çuela, eta huts ceçan, hura iarriric egon eta, haren buru gainera.
- 8 Eta hori ikussiric, haren discipuluey gaitzi cequién cioitela, Certaco da goastu haur?
- 9 Ecen vnguentu haur precio handitan saldu ahal çatequeen, eta eman paubrey.
- 10 Eta hori eçaguturic Iesusec dioste, Cergatic fatigatzen duçue emazte haur? ecen obra ombat enegana obratu du.
- 11 Ecen bethiere paubreac vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethi vkanen.
- 12 Ecen hunec vnguentu hunen ene corputz gainera hustea ene ohorztecotzát eguin du.
- 13 Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan.
- 14 Orduan ioan içan da hamabietaric bat Iudas Iscariot deitzen cena, Sacrificadore principaletara.
- 15 Eta dioste, Cer eman nahi drautaçue, eta nic hura çuey liuraturen baitrauçuet? Eta hec assigna cietzóten hoguey eta hamar diru peça.
- 16 Eta gueroztic aicina bilha çabilan, hura tradi leçançat.
- 17 Eta altchagarri gaberico oguién bestaco lehen egunean ethor citecen discipuluac Iesusgana, ciotsatela, Non nahi duc appain diaçágun iatera Bazcoa?
- 18 Eta harc erran ciecen, Çoazte hirira edoceingana, eta erroçue, Magistruac cioc, Ene demborá hurbil duc, hi baithan eguinen diat Bazcoa neure discipuluequin,
- 19 Eta discipuluéc eguin ceçaten Iesusec ordenatu cerauen beçala, eta appain ceçaten Bazcoa.
- 20 Bada arrastu cenean, iar cedin mahainean hamabiequin.
- 21 Eta hec alha ciradela, erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela.
- 22 Orduan triste citecen haguitz, eta has cequión hetaric batbedera erraiten, Ala ni naiz, Iauna?
- 23 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Norc eçarten baitu enequin escua trempatzeco platean, harc tradituren nau.
- 24 Segur, guiçonaren Semea badoa harçaz scribatua den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean ceinez guiçonaren Semea traditzen baita: on çuqueen guiçon harc baldin sorthu içan ezpaliz.
- 25 Eta ihardesten çuela Iudasec, ceinec hura traditzen baitzuen, erran ceçan, Magistruá, ni naiz? Diotsa, Hic erran duc.
- 26 Eta hec alha ciradela har ceçan Iesusec oguia, eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta eman ciecén bere discipuluey, eta erran, Har eçaçue, ian eçaçue, haur da ene gorputza.
- 27 Eta harturic copá, eta gratiac rendaturic, eman ciecén, erraiten çuela, Edan eçaçue hunetaric gucióc.
- 28 Ecen haur da ene odol Testamentu berricoa anhitzengatic issurten dena bekatuén barkamendutan.
- 29 Eta badiotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harát aihen fructu hunetaric, çuequin berriric neure Aitaren resumán hura edanen dudan egunerano.
- 30 Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát.
- 31 Orduan dioste Iesusec, Çuec gucióc gau hunetan scandalizaturen çarete nitan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade arthaldeco ardiac.
- 32 Baina resuscita nadin ondoan, çuen aitzinean ioanen naiz Galileara.
- 33 Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Guciac hitan scandaliza baditez-ere, ni iagoitic ezniaitec scandaliza.
- 34 Diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, ecen gau hunetan oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauäla.
- 35 Diotsa Pierrisec, Are baldin hirequin hiltzera behar badaquit-ere, ez aut vkaturen. Halaber discipulu guciec-ere erran ceçaten.
- 36 Orduan ethor cedin Iesus hequin Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste discipuluey, Iar çaitezte hemen, harache ioanic othoitz daididano.
- 37 Eta harturic Pierris eta Zebedeoren bi semeac, has cedin tristetzen eta guciz keichatzen.
- 38 Orduan dioste Iesusec, Alde gucietaric triste da ene arima heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue enequin.
- 39 Eta aitzinachiago ioanic, ahozpez iar cedin, othoitz eguiten çuela, eta cioela, Ene Aitá, baldin possible bada, iragan bedi eneganic copa haur: guciagatic-ere ez nola nic nahi baitut, baina nola hic.
- 40 Guero ethorten da discipuluetara, eta erideiten ditu lo daunçala: eta diotsa Pierrisi, Horrela orembat ecin veillatu duçue enequin?
- 41 Veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: ecen spiritua prompto da, baina haraguia flacu.
- 42 Berriz bigarren aldian ioan cedin, eta othoitz eguin ceçan, erraiten çuela, Ene Aitá, baldin possible ezpada copa haur iragan dadin eneganic, hura edaten dudala baicen: eguin bedi hire vorondatea.
- 43 Guero itzuliric erideiten ditu berriz lo daunçala: ecen hayen beguiac sorthatuac ciraden.
- 44 Eta vtziric hec, berriz ioan cedin, eta othoitz eguin ceçan heren aldian, hitz berac erraiten cituela.
- 45 Orduan ethorten da bere discipuluetara, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: huná, hurbildu da orena, eta guiçonaren Semea liuratzen da gaichtoén escuetara.
- 46 Iaiqui çaitezte, goacen: huná, hurbildu da ni traditzen nauena.
- 47 Eta hura oraino minço cela, huná, Iudas hamabietaric bat, ethor cedin, eta harequin gendetze handia ezpatequin eta vhequin, Sacrificadore principalén eta populuco Ancianoén partez.
- 48 Eta hura traditzen çuenac, eman cerauen seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da: çatchetzate hari.
- 49 Eta bertan hurbilduric Iesusgana, erran ceçan, Magistruá, Vngui hel daquiala. Eta pot eguin cieçón.
- 50 Orduan Iesusec erran cieçón Adisquideá, certan aiz hemen? Orduan hurbilduric eçar citzaten escuac Iesusen gainean, eta lot cequizquión.
- 51 Eta huná, Iesusequin ciradenetaric batec, auançaturic escua, idoqui ceçan bere ezpatá, eta ioric Sacrificadore principalaren cerbitzaria, edequi cieçón beharria.
- 52 Orduan diotsa Iesusec, Itzul eçac eure ezpatá bere lekura: ecen ezpata harturen duten guciac, ezpataz hilen dituc.
- 53 Vste duc ecin othoitz daidiodala orain neure Aitari, eta baitinguzquet bertan hamabi legione baino guehiago Aingueru?
- 54 Nolatan beraz compli litezque Scripturác, diotenean, ecen hunela behar dela eguin?
- 55 Ordu hartan berean erran ciecén Iesusec gendetzey, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki içan çarete ezpatequin eta vhequin, ene hatzamaitera: egun oroz çuen artean iarten nincén, iracasten ari nincela templean, eta eznauçue hatzaman.
- 56 Baina haur gucia eguin içan da, compli litecençat Prophetén Scripturác. Orduan discipulu guciéc, hura abandonnaturic, ihes eguin ceçaten.
- 57 Baina Iesus, hatzaman çutenéc, eraman ceçaten Caiphas Sacrificadore subiranoagana, non Scribác eta Ancianoac bilduac baitziraden.
- 58 Eta Pierris iarreiquiten çayón vrrundanic Sacrificadore subiranoaren salarano, eta barnera sarthuric, iar cedin cerbitzariequin, fina ikus leçançát.
- 59 Eta Sacrificadore principalac eta Ancianoac eta conseillu gucia testimoniage falsu bilha çabiltzan Iesusen contra, hil eraci leçatençát:
- 60 Eta etzeçaten eriden: eta anhitz testimonio falsu ethorri bacen-ere etzeçaten eriden moldezcoric. Baina finean ethorriric bi testimonio falsuc erran ceçaten,
- 61 Hunec erran du, Deseguin ahal dirot Iaincoaren templea, eta hirur egunez hura reedifica.
- 62 Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoac erran cieçón, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena?
- 63 Eta Iesus ichilic cegoen. Orduan ihardesten duela Sacrificadore subiranoac diotsa, Adiuratzen aut Iainco viciaren partez, erran dieçaguán, eya hi aicenez Christ Iaincoaren Semea.
- 64 Diotsa Iesusec, Hic erran duc: baina are diotsuet, Hemendic harat ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escuinean, eta ceruco hodeyetan ethorten dela.
- 65 Orduan Sacrificadore subiranoac erdira citzan bere abillamenduac, erraiten çuela, Blasphematu du, cer guehiago testimonio behar dugu? huná, orain ençun vkan duçue hunen blasphemioa.
- 66 Cer irudi çaiçue? Eta hec ihardesten çutela, erran ceçaten. Hil mereci du.
- 67 Orduan thu eguin cieçoten beguithartera, eta buffeta ceçaten, eta bercéc cihorréz vkaldi eman cieçoten,
- 68 Cioitela, Christ, prophetiza ieçaguc, nor den io auena.
- 69 Eta Pierris iarriric cegoén lekorean salán: eta ethor cequión nescatobat, cioela, Hi-ere Iesus Galileanoarequin incén.
- 70 Baina harc vka ceçan gucién aitzinean, cioela, Etzeaquinat cer dionán.
- 71 Eta hura corralerat ilkiten cela ikus ceçan berce nescato batec: eta erran ciecén han ciradeney, Haur-ere Iesus Nazarenorequin cen.
- 72 Eta berriz vka ceçan iuramendurequin, cioela, Ezteçagut guiçona.
- 73 Eta appur-baten buruän ethor citecen present içan ciradenac, eta erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hi-ere hetaric aiz: ecen eure minçatzeac-ere declaratzen au.
- 74 Orduan has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Ezteçagut guiçona. Eta bertan oillarrac io ceçan.
- 75 Orduan orhoit cedin Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, ceinec erran baitzeraucan, Oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin ceçan mingui.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗