마태복음 25장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 46절
- 1 Orduan comparaturen da ceruètaco resumá hamar virgina bere lampác harturic sposoaren aitzinera ilki diradenequin:
- 2 Eta hetaric borçac ciraden çuhur, eta borçac erho.
- 3 Erhoéc, bere lampén hartzean, etzeçaten har olioric berequin.
- 4 Baina çuhurréc har ceçaten olio bere vncietan bere lampequin.
- 5 Eta nola sposoac ethortera berancen baitzuen, guciac logale citecen, eta loac har citzan.
- 6 Eta gau-herditan oihu eguin cedin, Huná, sposoa heldu da, ilki çaitezte haren aitzinera.
- 7 Orduan iaiqui citecen virgina hec guciac, eta appain citzaten bere lampác.
- 8 Eta erhoéc çuhurrey erran ciecén, Iguçue çuen oliotic: ecen gure lampác iraunguiten dirade.
- 9 Baina ihardets ceçaten çuhurrec, cioitela, Ez, beldurrez asco eztugun gure eta çuen: baina aitzitic çoazte saltzen dutenetara, eta erossaçue ceurondaco.
- 10 Eta hec erostera ioaiten ciradela, ethor cedin sposoa: eta prest ciradenac sar citecen harequin ezteyetara, eta erts cedin borthá.
- 11 Guero bada ethorten dirade berce virginac-ere dioitela, Iauna, iauna, irequi ieçaguc.
- 12 Baina harc ihardesten duela, dio, Eguiaz diotsuet, etzaituztet eçagutzen.
- 13 Veilla eçaçue bada: ecen eztaquiçue guiçonaren Semea ethorriren den eguna ez orena.
- 14 Ecen gauça haur guiçombat beçala da, ceinec lekorerat ioaitean dei baitzitzan bere cerbitzariac, eta bere onac eman baitzietzén.
- 15 Eta batari eman cietzón borz talent, eta berceari biga, eta berceari bat: batbederari bere anciaren araura: eta ioan cedin lekorrerat bertan.
- 16 Eta ioan cedin borz talentac recebitu cituena, eta traffica ceçan heçaz, eta eguin citzan berce borz talent.
- 17 Halaber biga recebitu cituenac-ere, irabaz citzan berce biga.
- 18 Baina bat recebitu çuenac ioanic aitzur ceçan lurrean, eta gorde ceçan bere nabussiaren diruä.
- 19 Eta dembora handiaren buruän ethorten da cerbitzari hayén nabussia, eta contu eguiten du hequin.
- 20 Orduan ethorriric borz talentac recebitu cituenac presenta cietzón berce borz talent, cioela, Nabussiá, borz talent eman drauzquidac, huná, berce borz talent irabaci citiat heçaz.
- 21 Erran cieçón bere nabussiac, Vngui, cerbitzari oná eta leyalá: gauça gutian içan aiz leyal, anhitzaren gaineco eçarriren aut: sar adi eure nabussiaren alegrançan.
- 22 Guero ethorriric bi talentac recebitu cituenac-ere diotsa, Nabussiá, bi talent eman drauzquidac, huná, berce biga irabaci citiat heçaz.
- 23 Erran cieçón bere nabussiac, Vngui, cerbitzari oná eta leyalá, gutiaren gainean içan aiz leyal, anhitzaren gaineco eçarriren aut: sar adi eure nabussiaren alegrançán.
- 24 Baina ethorriric talentbat recebitu çuenac-ere diotsa, Nabussiá, eçagutzen nián ecen guiçon gogorra incela, erein eztuán lekuan biltzen duala, eta barreyatu eztuán lekuan elkarganatzen duala.
- 25 Hunegatic beldurrez ioanic gorde diát hire talenta lurrean: huná, baduc eurea.
- 26 Eta ihardesten çuela bere nabussiac erran cieçón, Cerbitzari gaichtoá eta lachoá, bahaquian ecen biltzen dudala erein eztudan lekuan: eta elkarganatzen dudala barreyatu eztudan lekuan.
- 27 Beraz behar erauèn eman ene diruä cambiadorey, eta ethorriric nic recebitu bainuqueen neurea lucururequin.
- 28 Edequi eçoçue bada huni talenta, eta emoçue hamar talentac dituenari.
- 29 Ecen duen guciari emanen çayó, eta hambat guehiago vkanen du: baina deus eztuenari, duena-ere edequiren çayó.
- 30 Eta cerbitzari alferra egotzaçue lekoreco ilhunbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.
- 31 Bada guiçonaren Semea dathorrenean bere glorián, eta Aingueru saindu guciac harequin, orduan iarriren da bere gloriaren thronoan.
- 32 Eta bilduren dirade haren aitzinera natione guciac, eta bereciren ditu batac bercetaric, artzainac ardiac akerretaric beretzen dituen beçala.
- 33 Eta eçarriren ditu ardiac bere escuinean, eta akerrac bere ezquerrean.
- 34 Orduan erranen draue Reguec bere escuinecoey Çatozte ene Aitaren benedicatuác, hereta eçaçue munduaren fundationetic preparatu çaiçuen resumá.
- 35 Ecen gosse içan naiz eta eman drautaçue iatera: egarri içan naiz, eta eman drautaçue edatera: arrotz nincen, eta recebitu nauçue,
- 36 Billuci, eta veztitu nauçue: eri, eta visitatu nauçue: presoindeguian nincén, eta enegana ethorri içan çarete.
- 37 Orduan ihardetsiren draucate iustoéc, dioitela, Iauna, noiz ikussi augu gosseric, eta bazcatu augu: edo egarriric eta edatera eman drauagu?
- 38 Eta noiz ikussi augu arrotz, eta recebitu augu? edo billuci, eta veztitu augu?
- 39 Edo noiz ikussi augu eri, edo presoindeguian eta ethorri gara hiregana?
- 40 Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue:
- 41 Orduan erranen draue ezquerrecoy-ere, Maradicatuác, parti çaitezte eneganic seculaco sura, deabruari eta haren aingueruèy preparaturic dauenera.
- 42 Ecen gosse içan naiz, eta eztrautaçue eman iatera: egarri içan naiz, eta eztrautaçue eman edatera.
- 43 Arrotz nincén, eta eznauçue recebitu: billuci, eta eznauçue veztitu: eri eta presoindeguian, eta eznauçue visitatu.
- 44 Orduan hec-ere ihardetsiren draucate, erraiten dutela, Iauna, noiz ikussi augu gosse edo egarri, edo arrotz, edo billuci, edo eri, edo presoindeguian, eta ezaugu cerbitzatu?
- 45 Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela, Eguiaz diotsuet chipien hautaric bati eguin eztraucaçuen becembatean, niri-ere eztrautaçue eguin.
- 46 Eta ioanen dirade hauc tormenta eternalera: baina iustoac vicitze eternalera.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗