마태복음 24장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 51절
- 1 Eta templetic ilkiric Iesus retiratzen cen: eta hurbildu içan çaizcan bere discipuluac templeco edificioén hari eracustera.
- 2 Eta Iesusec erran ciecén, Eztacusquiçue gauça hauc guciac? eguiaz erraiten drauçuet, ezta gueldituren hemen harria harriaren gainean, deseguin eztadin.
- 3 Eta hura iarriric cegoela Oliuatzetaco mendi gainean, ethor cequizquión discipuluac appart, cioitela, Erraguc, noiz gauça hauc içanen dirade? eta cer signo hire ethortearenic eta munduaren finarenic içanen da?
- 4 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten.
- 5 Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, erraiten dutela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté.
- 6 Eta ençunen dituçue guerlác eta guerla hotsac: beguirauçue trubla etzaitezten: ecen gauça hauc guciac eguin behar dirade, baina ezta oraino içanen fina.
- 7 Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade içurriteac, eta gosseteac, eta lur ikaratzeac lekutic lekura.
- 8 Baina hauc guciac dolore hatseac dirade.
- 9 Orduan liuraturen çaituzte afflictionetara, eta hilen çaituzte, eta gende guciéz gaitz etsiac içanen çarete ene icenagatic.
- 10 Eta orduan scandalizaturen dirade anhitz, eta batac bercea tradituren du, eta batac bercea gaitzetsiren du.
- 11 Eta anhitz propheta falsu altchaturen dirade eta seducituren dute anhitz.
- 12 Eta ceren multiplicaturen baita iniquitatea, hozturen da anhitzen charitatea.
- 13 Baina norc perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.
- 14 Eta resumaco Euangelio haur predicaturen da mundu vniuersoan, natione guciey testimoniagetan: eta orduan ethorrico da fina.
- 15 Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel prophetáz erran içan dena, leku sainduan dagoela (iracutzen duenac adi beça)
- 16 Orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát:
- 17 Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts deusen bere etchetic eramaitera:
- 18 Eta landán datena, ezalbeiledi guibelerat itzul bere abillamenduén hartzera.
- 19 Dohain-gaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.
- 20 Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän, ezeta Sabbath egunean.
- 21 Ecen tribulatione handia orduan içanen da, nolacoric ezpaita içan munduarén hatsetic oraindrano, ez içanen.
- 22 Eta baldin laburtu içan ezpalirade egun hec nehor salua ezlaite, baina elegituacgatic, egun hec laburturen dirade.
- 23 Orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo han: ezalbeitzineçate sinhets.
- 24 Ecen altchaturen dirade christ falsuac, eta propheta falsuac, eta eguinen duté signo handi eta miraculu: bay possible baliz, eleguituen-ere seducigarri.
- 25 Huná, aitzinetic erran drauçuet.
- 26 Beraz baldin nehorc erran badieçaçue, Hará, desertuan da, etzaiteztela ilki, Hará, gambratchoetan da: ezteçaçuela sinhets.
- 27 Ecen hala nola chistmista ilkiten baita Orientetic, eta eracusten Occidenterano: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.
- 28 Ecen non-ere içanen baita sarrasquia, hara bilduren dirade arranoac-ere.
- 29 Eta bertan egun hetaco tribulationearen ondoan, iguzquia ilhunduren da, eta eztu emanen ilharguiac bere erguia, eta içarrac eroriren dirade cerutic, eta ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade.
- 30 Eta orduan aguerturen da guiçonaren Semearen signoa ceruän: eta orduan plaignituren dirade lurreco leinu guciac, eta ikussiren dute guiçonaren Semea datorquela ceruco hodeyetan bothere eta gloria handirequin.
- 31 Eta igorriren ditu bere Aingueruäc trompetta soinu handirequin, eta bilduren dituzte haren elegituac laur haicetaric, ceruèn bazter batetic hayén berce bazterrererano.
- 32 Bada ficotzétic ikas eçaçue comparationea, ia haren adarra ninicatzen denean eta hostatzen, badaquiçue vdá hurbil dela.
- 33 Hala çuec-ere dacusquiçuenean gauça hauc guciac, albeitzinequite écen borthan hurbil datela.
- 34 Eguiaz erraiten drauçuet, eztela iraganen mende haur, gauça hauc gucioc eguin daitezqueno.
- 35 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.
- 36 Baina egun harçaz eta orenaz den becembatean, nehorc eztaqui, ez ceruètaco Aingueruèc-ere, ene Aitac berac baicen.
- 37 Baina nola baitziraden Noeren egunac, hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.
- 38 Ecen hala nola dilubioaren aitzineco egunetan iaten baitzuten eta edaten, ezconcen baitziraden eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano.
- 39 Eta ezpaitzeçaten eçagut dilubioa ethor cedino, eta guciac eraman citzaqueeno: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.
- 40 Orduan biga içanen dirade landán: bata recebituren da, eta bercea vtziren.
- 41 Biguec ehoren dute errotán: bata recebituren da, eta bercea vtziren.
- 42 Veilla eçaçue bada, ecen eztaquiçue cer orduz çuen Iauna ethorteco den.
- 43 Eta hura iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cein goait aldiz ohoina ethor leiten, veilla liroela, eta ezliroela bere etchea çulhatzera vtzi.
- 44 Halacotz çuec-ere çaudete prest: ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da.
- 45 Eta cein da cerbitzari leyala eta çuhurra, nabussiac muthillén compainiaren gaineco eçarri duena, hæy demborán vitança deyençat?
- 46 Dohatsu da cerbitzari hura bere nabussiac dathorrenean, hala eguiten eridenen duena.
- 47 Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bere on gucién gaineco hura eçarriren duela.
- 48 Bada baldin erran badeça cerbitzari gaichto harc bere bihotzean, Luçatzen du ene nabussiac ethortera:
- 49 Eta has badadi cerbitzari lagunén cehatzen, eta iaten eta edaten hordiequin:
- 50 Cerbitzari haren nabussia ethorriren da harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean:
- 51 Eta bereciren du hura, eta hypocriten contuan eçarriren: han içanen da nigar eta hortz garrascots.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗