마태복음 23장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 39절
- 1 Orduan Iesus minça cequien gendetzey eta bere discipuluey.
- 2 Cioela, Moysesen cadirán iarten dirade Scribác eta Phariseuac:
- 3 Cerere bada erranen baitrauçue beguira deçaçuen, beguira eçaçue eta eguiçue: baina hayén obrén araura eztaguiçuela: ecen erraiten duté, eta ez eguiten.
- 4 Ecen carga piçuac eta iassan ecin daitezquenac biltzen dituzté, eta eçarten guiçonén soinetara: baina bere erhiaz hunqui nahi eztituzté.
- 5 Eta bere obra guciac eguiten dituzté guiçonéz ikus ditecençát: ecen çabaltzen dituzté bere philacterioac, eta luçatzen dituzté bere veztimendetaco bazterrac.
- 6 Eta on darizté lehen placey banquetetan, eta lehen cadirey synagoguetan,
- 7 Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá.
- 8 Baina çuec etzaiteztela dei Magistru: ecen bat da çuen doctora, Christ: eta çuec gucioc, anaye çarete.
- 9 Eta çuen aita ezteçaçuela nehor dei lurrean: ecen bat da çuen Aita, ceruètan dena.
- 10 Eta etzaiteztela dei doctor: ecen bat da çuen doctora, Christ.
- 11 Baina çuen artean handién dena, biz çuen cerbitzari.
- 12 Ecen bere buruä goraturen duena, beheraturen da: eta bere buruä beheraturen duena, goraturen da.
- 13 Baina maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ceren ersten baituçue ceruètaco resumá guiçonén aitzinean: ecen çuec etzarete sartzen, eta sartzen diradenac eztituçue vtziten sartzera.
- 14 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen iresten dituçue ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: halacotz duçue condemnatione handiagoa recebituren.
- 15 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen itsassoa eta leihorra inguratzen dituçue, proselytobat daguiçuençát, eta eguin denean, gehennaco seme eguiten duçue dobláz ceuroc baino areago.
- 16 Maledictione çuen gainean guidari itsuác, ceinéc baitioçue, Norc-ere iuraturen baitu templeaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu templeco vrrheaz, çordun da.
- 17 Erhoác eta itsuác, cein da handiago vrrhea, ala vrrhea sanctificatzen duen templea?
- 18 Eta erraiten duçue, norc-ere iuraturen baitu aldareaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu haren gainean den oblationeaz, çordun da.
- 19 Erhoác eta itsuác, cein da handiago oblationea, ala oblationea sanctificatzen duen aldarea?
- 20 Beraz aldareaz iuratzen duenac, iuratzen du harçaz, eta haren gainean diraden gauça guciéz.
- 21 Eta norc-ere iuratzen baitu templeaz, iuratzen du harçaz, eta hartan habitatzen denaz.
- 22 Eta iuratzen duenac ceruäz, iuratzen du Iaincoaren thronoaz eta haren gainean iarriric dagoenaz.
- 23 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen detchematzen dituçue menta eta anisa eta cuminoa, eta vtziten dituçue Legueco gauça piçuagoac, hala nola, iugemendua eta misericordia eta leyaltatea: gauça hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi.
- 24 Guidari itsuác, eltzoa irazten duçue: eta camelua iresten.
- 25 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina barnetic dirade arrauberiaz, eta eccessez betheac.
- 26 Phariseu itsuá, chahu eçac lehenic coparen eta plataren barnecoa, hayén campocoa-ere chahu dadinçát.
- 27 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen sepulchre churituac irudi duçue, hec campotic eder eracusten dirade: baina barnetic hilén heçurrez eta satsutassun oroz betheac dirade.
- 28 Halaber çuec-ere campotic guiçoney eracusten çarete iusto, baina barnean hypocrisiaz eta iniquitatez betheac çarete.
- 29 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen Prophetén sepulchreac edificatzen dituçue, eta iustoén monumentac ornatzen.
- 30 Eta dioçue, Baldin gure aitén egunetan içan baguina, ezquinén hayén lagun içanen Prophetén odolean.
- 31 Halatan testificatzen duçue ceurón buruén contra, ecen Prophetác hil dituztenén seme çaretela.
- 32 Çuec-ere betha eçaçue çuen aitén neurria.
- 33 Sugueác, vipera castác, nola itzuriren çaizquiote gehennaco iugemenduari?
- 34 Halacotz huná, nic igorten ditut çuetara Prophetác eta Çuhurrac eta Scribác eta hetaric batzu hilen dituçue eta crucificaturen: eta hetaric batzu açotaturen dituçue çuen synagoguetan, eta persecutaturen hiritic hirira:
- 35 Dathorrençát çuén gainera lurraren gainean issuri içan den odol iusto guçia, Abel iustoaren odoletic, Zacharia Barachiaren semearen odoleranocoa, cein hil vkan baituçue templearen eta aldarearen artean.
- 36 Eguiaz diotsuet, ethorrico dirade gauça hauc guciac natione hunen gainera.
- 37 Ierusalem, Ierusalem, Prophetác hiltzen eta hiregana igorriac lapidatzen dituaná, cembatetan bildu nahi vkan ditut hire haourrac, oilloac bere chitoac hegalen azpira biltzen dituen beçala, eta ezpaituc nahi vkan?
- 38 Horrá, guelditzen çaiçue çuen etchea desert.
- 39 Ecen badiotsuet, eznauçue ikussiren hemendic harát derraqueçueno, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗