마태복음 22장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 46절
- 1 Orduan Iesus ihardesten çuela, berriz minça cequién comparationez, cioela.
- 2 Comparatu da ceruètaco resumá, bere semearen ezteyac eguin cituen regue batequin.
- 3 Eta igor citzan bere cerbitzariac ezteyetara gomitatuén deitzera: baina etziraden ethorri nahi içan.
- 4 Berriz igor ceçan berce cerbitzariric, cioela, Erreçue gomitatuey, Huná, apprestatu dut neure barazcaria, ene cecenac eta haraquey guicenduac haraqueitatu dirade, eta gucia prest da: çatozte ezteyetara.
- 5 Baina hec conturic eguin gabe ioan citecen: bata bere bordarat, eta bercea bere merkatalgoarát.
- 6 Eta bercéc hatzamanic haren cerbitzariac iniuria eta hil citzaten.
- 7 Eta regue ençunic hori asserré cedin: eta igorriric bere gendarmesac, deseguin citzan guicerhaile hec, eta hayen hiria erra ceçan.
- 8 Orduan dioste bere cerbitzariey, Ezteyac prest badirade, baina gomitatu ciradenac, eztirade digne içan.
- 9 Çoazte bada bide cantoinetara, eta eridenen dituçuen guciac dei itzaçue ezteyetara.
- 10 Eta cerbitzari hec ilkiric bidetara, bil citzaten eriden cituzten guciac, hambat gaichtoac nola onac: eta bethe cedin ezteyén lekua, mahainean iarriric ceudenéz.
- 11 Eta sarthu cenean regue mahainean iarriric ceudenén ikustera, ikus ceçan han guiçombat eztey arropaz veztitua etzenic.
- 12 Orduan diotsa, Adisquideá, nola huna sarthu aiz eztey arropá eztuala? Eta ahoa boça cequión.
- 13 Orduan erran ciecén reguec cerbitzariey, Oinetan eta escuetan estecaturic, ken eçaçue, eta egotzaçue campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.
- 14 Ecen anhitz dirade deithuac, eta guti elegituac.
- 15 Orduan appartaturic Phariseuéc conseillu har ceçaten nola hura hatzaman liroiten hitzean.
- 16 Eta igorten dituzte harengana bere discipuluac Herodianoequin, dioitela, Magistruá, baceaquiagu eguiati aicela, eta Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duála, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara behá:
- 17 Erraguc bada, cer irudi çaic? bidezco da Cesari tributaren emaitea, ala ez?
- 18 Eta eçaguturic Iesusec hayen malitiá, dio, Cergatic tentatzen nauçue hypocritac?
- 19 Eracustaçue tributeco monedá. Eta hec presenta cieçoten dinerobat.
- 20 Eta erraiten draue, Norena da imagina haur eta scribua?
- 21 Diotsate, Cesarena. Orduan erraten draue, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari.
- 22 Eta hori ençunic, mirets ceçaten: eta hura vtziric ioan citecen.
- 23 Egun hartan ethor citecen harengana Sadduceuac, resurrectioneric eztela dioitenac, eta interroga ceçaten,
- 24 Cioitela, Magistruá, Moysesec erran dic, Baldin norbeit hil bada haourric vkan gabe, haren anayeac aliançagatic harturen du haren emaztea, eta leinu eguinen drauca bere anayeri.
- 25 Eta cituán gure artean çazpi anaye: eta lehena ezconduric hil ciedián: eta leinuric etzuenaren gainean, vtzi cieçoan bere emaztea bere anayeri.
- 26 Eta halaber bigarrenac eta hirurgarrenac, çazpigarrenerano.
- 27 Eta gucién ondoan hil ciedián emaztea-ere.
- 28 Resurrectionean bada, çazpietaric ceinen emazte içanen da? ecen guciéc vkan dié hura.
- 29 Eta ihardesten duela Iesusec dioste, Huts eguiten duçue Scripturác eta Iaincoaren verthutea iaquin gabez.
- 30 Ecen resurrectionean eztu nehorc emazteric hartzen ez emaiten ezconçaz: baina dirade Iaincoaren Aingueruäc ceruän beçala.
- 31 Eta hilén resurrectioneaz den becembatean, eztuçue iracurri cer Iaincoaz erran içan çaiçuen, dioela,
- 32 Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa? Iaincoa, ezta hilén Iaincoa, baina viciena.
- 33 Eta hori ençunic gendetzeac spanta citecen haren doctrináz.
- 34 Phariseuac bada, ençunic ecen Sadduceuac ichildu cituela, bil citecen elkargana.
- 35 Eta interroga ceçan hetaric batec, Legueco doctorac, tentatzen çuela hura, eta cioela,
- 36 Magistruá, cein da manamendu handia Leguean?
- 37 Eta Iesusec erran cieçón, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz.
- 38 Haur duc manamendu lehena eta handia.
- 39 Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.
- 40 Bi manamendu hautaric Legue gucia eta Prophetác dependitzen dituc.
- 41 Eta bildu ciradenean Phariseuac, interroga citzan Iesusec,
- 42 Cioela, Cer irudi çaiçue Christez? noren seme da? Diotsate, Dauid-en.
- 43 Eta dioste, Nola beraz Dauid-ec Spirituz deitzen du hura Iaun? dioela,
- 44 Erran drauca, Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella.
- 45 Beraz baldin Dauid-ec deitzen badu hura Iaun, nola da haren seme?
- 46 Eta nehorc ecin ihardets cieçoyon hitzic: ez nehor etzequión ventura guehiagoric egun harçaz harat interrogatzera.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗