데살로니가전서 4장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 데살로니가전서 (1 Thessalonians) · 18절
- 1 Gaineracoaz bada anayeác, othoizten çaituztegu, eta requeritzen Iesus Iaunaz, gureganic recebitu vkan duçuen beçala, nola ebili behar çareten eta Iaincoaren gogaraco içan, guerotic guerora auançago çaitezten.
- 2 Ecen badaquiçue cer manamenduac eman drauzquiçuegun Iesus Iaunaren partez.
- 3 Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,çuen sanctificationea, paillardiçataric beguira çaitezten:
- 4 Eta iaquin deçan çuetaric batbederac bere vnciaren posseditzen sanctificationerequin eta ohorerequin:
- 5 Ez guthiciataco affectionerequin, Gentil Iaincoa eçagutzen eztutenen ançora.
- 6 Nehorc ezteçala aurizqui edo engana bere anayea eceinere eguitecotan: ecen Iauna gauça hauen gucién mendecaçale da, nola lehen-ere erran eta testificatu baitrauçuegu.
- 7 Ecen ezgaitu deithu vkan Iaincoac cithalqueriatara, baina sanctificationetara.
- 8 Bada gauça hauc arbuyatzen dituenac, eztu guiçon-bat arbuyatzen, baina Iaincoa, ceinec bere Spiritu saindua gutan eçarri-ere vkan baitu.
- 9 Anayetassunezco charitateaz den becembatean, eztuçue mengoaric scriba dieçaçuedan ecen ceuroc Iaincoaz iracatsiac çarete, elkar onhets deçaçuen.
- 10 Ecen eguiten-ere baduçue haur Maeedonia gucian diraden anaye orotará: baina othoizten çaituztegu, anayeác, guerotic guerora auançago çaitezten,
- 11 Eta pena eçar deçaçuen baquez içatera, eta çuen eguiteco proprién eguitera, eta çuen escu propriéz languitera, manatu çaituztegun beçala:
- 12 Campotic diradenetara honestqui perporta çaiteztençát, eta deusen beharric eztuçuençát.
- 13 Eta eztut nahi çuec ignorant çareten, anayeác, lo daunçanéz den becembatean, contrista etzaiteztençát, berce goitico sperançaric eztutenac-ere beçala.
- 14 Ecen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuscitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunçanac-ere Iaincoac erekarriren ditu harequin.
- 15 Ecen haur erraiten drauçuegu Iaunaren hitzez ecen gu viciric goitico garatenoc Iaunaren aduenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo daunçateney.
- 16 Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic:
- 17 Guero gu viciric goitico garatenoc, harrapaturen garate hequin batean hodeyetan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarequin içanen gara.
- 18 Bada, consola eçaçue elkar hitz hauçaz.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗