데살로니가전서 3장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 데살로니가전서 (1 Thessalonians) · 13절
- 1 Halacotz guehiagoric ecin pairatuz, on irudi içan çaicu gueuroc Athenesen gueldi guentecen.
- 2 Eta igorri vkan dugu Timotheo gure anaye eta Iaincoaren ministrea eta Christen Euangelioan gure aiutaçalea, çuen confirmatzera eta exhortatzera çuen fedearen gainean:
- 3 Nehor trubla eztadinçát afflictione hautan: ecen ceuroc badaquiçue hartaco ordenatuac garela.
- 4 Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue.
- 5 Halacotz nic-ere guehiagoric ecin pairatuz, hura igorri vkan dut çuen fedea eçagut neçançát, tentaçaleac nolazpeit tentatu centuquezten beldurrez, eta ezdeustu ezlicén gure trabaillua.
- 6 Eta heuraguiric eztuela ethorri cenean Timotheo çuetaric guregana, eta declaratu cerauzquigunean çuen fedea eta charitatea, eta nola duçuen guçaz memorio ona bethiere, desiratzen gaituçuelaric ikustera, guc-ere çuec beçala:
- 7 Halacotz içan gara consolatu, anayeác, çuetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, çuen fedeaz.
- 8 Ecen orain gara vici, baldin çuec fermu baçaudete Iaunean.
- 9 Ecen cer remerciamendu Iaincoari renda ahal deçaqueogu çueçaz, gure Iaincoaren aitzinean çuen causaz alegueratzen garen alegrança guciagatic?
- 10 Gau eta egun abundantquiago othoitz eguiten dugula ikus deçagunçát çuen beguithartea, eta compli deçagunçát çuen fedean peitu dena.
- 11 Bada, gure Iainco eta Aitac, eta Iesus Christ gure Iaunac chuchent deçala gure çuetaratco bidea.
- 12 Eta çuec Iaunac multiplica eta abunda eraci çaitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere çuetara beçala:
- 13 Confirma ditzançát çuen bihotzac reprotchu gabe saindutassunean gure Iainco eta Aitaren aitzinean, Iesus Christ gure Iaunaren bere saindu guciequilaco aduenimenduco.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗