데살로니가전서 5장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 데살로니가전서 (1 Thessalonians) · 28절
- 1 Demboréz eta momentéz den becembatean, anayeác, ezta mengoaric scriba dieçaçuedan.
- 2 Ecen ceuroc badaquiçue vngui ecen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz beçala.
- 3 Ecen erran deçatenean, Baque eta segurança: orduan gainera ethorriren çaye vstegaberico destructionea, içorra denari mina beçala, eta eztirade itzuriren.
- 4 Baina çuec, anayeác, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen beçala, ardiets çaitzaten.
- 5 Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour.
- 6 Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre.
- 7 Ecen lo daunçanac, gauaz lo daunça: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi.
- 8 Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz.
- 9 Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz,
- 10 Cein guregatic hil içan baita: bagaude iratzarriric, ala bagaunça lo, harequin batean vici garén.
- 11 Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala.
- 12 Halaber othoizten çaituztegu, anayeác, eçagut ditzaçuen çuen artean trabaillatzen diradenac, eta çuen gaineco diradenac gure Iaunean, eta çuen admonestaçaleac:
- 13 Eta amorio handitan eduqui ditzaçuen, eguiten dutén obragatic. Auçue baque elkarren artean.
- 14 Halaber othoitz eguiten drauçuegu, anayeác, admonesta ditzaçuen vicitze desordenatutacoac, consola ditzaçuen gogo chipitacoac, sustenga ditzaçuen flaccuac, çareten spirituz patient gucietara.
- 15 Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara.
- 16 Bethiere çareten aleguera.
- 17 Paussu gabe othoitz eguiçue.
- 18 Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez.
- 19 Spiritua ezteçaçuela iraungui:
- 20 Prophetiác eztiçaçuela menosprecia.
- 21 Gauça guciac experimentaitzaçue: on denari çatchetzate:
- 22 Gaizquiaren irudi orotaric beguira çaitezte.
- 23 Bada Iainco baquezcoac ossoqui sanctifica çaitzatela: eta çuen spiritu gucia eta arima eta gorputza hoguen gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduco beguira ditecela.
- 24 Fidel da çuec deithu çaituztena, eguinen-ere badu.
- 25 Anayeác, othoitz eguiçue guregatic.
- 26 Salutaitzaçue anaye guciac pot saindurequin.
- 27 Requeritzen çaituztet Iaunaren partez iracur daquién epistola haur anaye saindu guciey.
- 28 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin. Amen.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗