고린도전서 8장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 고린도전서 (1 Corinthians) · 13절
- 1 Eta idoley sacrificatzen diraden gaucéz den becembatean, badaquigu ecen guciéc eçagutze badugula: eçagutzeac hancen du, baina charitateac edificatzen.
- 2 Eta baldin edoceinec vste badu cerbait badaquiala, eztu oraino eçagutu deus eçagutu behar den beçala.
- 3 Baina baldin cembeitec Iaincoari on badaritza, hura harçaz iracatsi içan da.
- 4 Bada idoley sacrificatzen diraden gaucén iateaz den becembatean, badaquigu ecen deus eztela idolá munduan, eta eztela berce Iaincoric bat baicen.
- 5 Ecen iainco deitzen diradenac badirade-ere, bada ceruän bada lurrean (nola anhitz iainco baita, eta anhitz iaun )
- 6 Baina guc Iainco Aitabat dugu, ceinaganic baitirade gauça guciac, eta gu hartan: eta Iaun-bat, Iesus Christ, ceinez baitirade gauça guciac, eta gu harçaz.
- 7 Baina ezta gucietan eçagutzea, ecen batzuc idolaren conscientiarequin oraindrano, idoley sacrificatutic beçala iaten duté: eta hayén conscientiá nola ezpaita fermu, satsutzen da.
- 8 Bada viandác ezgaitu Iaincoaren gogaracotzenago: ecen ian badeçagu-ere, ezgara vkansuago: eta ian ezpadeçagu-ere, eztugu gutiago.
- 9 Baina beguirauçue çuen puissança hori infirmo diradeney nolazpait scandalotan eztén.
- 10 Ecen baldin norbeitec ikus baheça hi eçagutze duanor, iarriric agoela idolén templeco mahainean, infirmo denaren conscientiá ezta instruituren idolari sacrificatu diraden gaucetaric iatera?
- 11 Eta hire eçagutze horreçaz galduren da anaye infirmo dena, ceinagatic Christ hil içan baita?
- 12 Bada hunela anayén contra bekatu eguiten duçuenean, eta hayén conscientia infirmoa çaurtzen duçuenean, Christen contra bekatu eguiten duçue.
- 13 Halacotz, baldin viandác ene anayea scandalizatzen badu, eztut ianen haraguiric seculan, neure anayea scandaliza ezteçadançát.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗