고린도전서 7장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 고린도전서 (1 Corinthians) · 39절
- 1 Eta scribatu drautaçuen gaucéz den becembatean, on da guiçonaren emazteric ez hunquitzea.
- 2 Baina paillardiçari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu.
- 3 Emazteari senharrac çor draucan onheriztea renda bieçó: eta halaber emazteac-ere senharrari.
- 4 Emazteac bere gorputza eztu bere bothereco: baina senharrac: eta halaber senharrac-ere bere gorputza eztu bere bothereco, baina emazteac.
- 5 Ezteçaçuela defrauda batac bercea cembeit demboratacotz consentimendu batez ezpada, baruretan eta orationetan emplega çaiteztençát: eta harçara elkargana itzul çaitezte, Satanec tenta etzaitzatençát çuen incontinentiagatic
- 6 Baina haur erraiten dut permissionez, ez manamenduz.
- 7 Ecen nahi nuque guiçon guciac liraden ni beçala: baina batbederac bere dohain propria du Iaincoaganic, batac hunela eta berceac hala.
- 8 Bada erraiten drauet ezcondu-gabey eta alharguney, on dela hayençat, baldin badaudez ni beçala.
- 9 Baina baldin continent ezpadirade, ezcon bitez: ecen hobe da ezconcea ecen ez erre içatea.
- 10 Eta ezconduey denuntiatzen drauet, ez nic baina Iaunac, Emaztea senharraganic eztadin parti.
- 12 Baina bercey nic erraiten drauet, ez Iaunac, Baldin cembeit anayec emazte infidela badu, eta emazteac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi.
- 13 Eta baldin cembeit emaztec senhar infidela badu, eta senharrac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi.
- 14 Ecen sanctificatu da senhar infidela emazteaz, eta sanctificatu da emazte infidela senharraz: bercela çuen haourrac satsu lirateque: baina orain saindu dirade.
- 15 Eta baldin infidela partitzen bada, parti dadin ecen ezta suiet anayea edo arrebá halaco gaucetan: baina baquera deithu gaithu Iaincoac.
- 16 Ecen cer daquin emazteá, eya senharra saluaturen dunanez? edo cer daquic senharrá, eya emaztea saluaturen duanez?
- 17 Baina nola batbederari dohaina partitu baitrauca Iaincoac, nola batbedera deithu baitu Iaunac, hala ebil bedi: eta hunela Eliça gucietan ordenatzen dut.
- 18 Circoncidituric norbeit deithu içan da? ezterakarran preputioa: preputioan norbeit deithu içan da? eztadila circoncidi.
- 19 Circoncisionea ezta deus, eta preputioa ezta deus: baina Iaincoaren manamenduén beguiratzea.
- 20 Batbedera cer vocationetan deithu içan baita hartan bego.
- 21 Sclabo deithu aiz? eztuála arranguraric: baina baldin are libre eguin ahal bahadi, harçaz lehen vsat eçac.
- 22 Ecen Iaunean deithu içan den sclaboa, Iaunaren libre da: eta halaber libre dethua, Christen sclabo da.
- 23 Precioz erossiac çareté, etzaretela guiçonén sclabo.
- 24 Batbedera certan deithu içan baita, anayeác, hartan bego Iaincoa baithan.
- 25 Eta virginéz den becembatean Iaunaren manamenduric eztut: baina coseillu emaiten drauçuet, Iaunaganic fidel içatera misericordia vkan dudanac beçala.
- 26 Estimatzen dut bada haour on dela presenteco necessitateagatic, ecen on dela guiçonarendaco hunela içatea.
- 27 Emazterequin lothua aiz? ezteçála bilha separationeric: emazteaganic lachatu aiz? ezteçála bilha emazteric.
- 28 Bada baldin ezcon bahadi-ere, eztuc bekaturic eguin: eta baldin ezcon badadi virginá, eztu bekaturic eguin: baina halacoéc tribulatione vkanen duté haraguian: baina nic guppida çaituztet.
- 29 Baina haur erraiten drauçuet, anayeác, ecen demborá labur dela hemendic harát, emaztedunac-ere, emazteric ezpalute beçala diraden:
- 30 Eta nigarrez daudenac, nigarrez ezpalaude beçala: eta aleguera diradenac, aleguera ezpalirade beçala: eta erosten dutenac, posseditzen ezpaluté beçala:
- 31 Eta mundu hunez vsatzen dutenac, vsatzen ezpaluté beçala: ecen mundu hunen figurá iragan doa.
- 32 Eta nahi nuque çuec arrangura gabe cineten. Emazte gabe denac, artha du Iaunaren gaucéz, nolatan Iaunaren gogaraco daten:
- 33 Baina emaztedunac, artha du munduco gaucéz, nolatan emaztearen gogaraco daten.
- 34 Diuers dirade emazte ezcondua eta virginá: emazte ezcondu gabeac, artha du Iaunaren diraden gaucéz, gorputzez eta spirituz sainda dençát: baina emazte ezconduac, artha du munduco gaucéz, nolatan senharraren gogaraco daten.
- 35 Eta haur çuen probetchutan erraiten dut, ez laçoa eçar dieçaçuedençát: baina carazqui eta moldez Iaunari iuncta çaquizquiotençát empatchuric batre gabe.
- 36 Baina baldin edoceinec vste badu ecen desohore duela haren virginác bere adin florea iragan deçan, eta hala eguin behar dela: nahi duena begui, eztu bekaturic eguiten: ezcon bitez.
- 37 Baina bere bihotzean fermu dagoenac, necessitateric eztuela, baina du bere vorondate propriaren gainean puissança, eta haur deliberatu bere bihotzean, bere virginaren beguiratzera, vngui eguiten du.
- 38 Bada, bere virginá ezconcen duenac, vngui eguiten du: baina ezconcen eztuenac, hobequi eguiten du.
- 39 Emaztea lothua da legueaz haren senharra vici den dembora gucian: baina haren senharra hil badadi, libre da norequin nahi den ezconceco, solament gure Iaunean.
- 40 Baina dohatsuago da baldin hala badago, ene conseilluaren araura: eta estimatzen dut nic-ere Iaincoaren Spiritua badudala.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗