고린도전서 9장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 고린도전서 (1 Corinthians) · 27절
- 1 Eznaiz Apostolu? eznaiz libre? eztut Iesus Christ gure Iauna ikussi? etzarete çuec ene lana gure Iaunean?
- 2 Baldin bercén Apostolu ezpanaiz, çuen berere banaiz: ecen ene Apostolutassunaren cigulua çuec çarete gure Iaunean.
- 3 Ene defensá examinatzen nautenac baithara, haur da:
- 4 Ala extugu bothere iateco eta edateco?
- 5 Ala eztugu bothere emazte arreba baten gucietan erabilteco, berce Apostoluéc, eta Iaunaren anayéc, eta Cephasec beçala?
- 6 Edo, nic neurorrec eta Barnabasec eztugu bothere lanic ez eguiteco?
- 7 Norc guerlaric eguiten du bere despendioz behinere? norc landatzen du mahasti, eta haren fructutic eztu iaten? edo norc bazcatzen du arthaldea, eta arthaldearen eznetic eztu edaten ?
- 8 Ala guiçonaren arauez gauça hauc erraiten ditut? ala Legueac-ere eztitu gauça hauc erraiten?
- 9 Ecen Moysesen Leguean scribatua da, Eztraucac ahoa lothuren idi bihitzen ari denari. Ala artha du idiéz Iaincoac?
- 10 Ala haur guciz guregatic erraiten du? segur haur guregatic scribatua da: ecen sperançatan behar du laboratzen duenac, laboratu: eta bihitzen duenac participant içateco sperançatan.
- 11 Baldin guc çuey gauça spiritualac erein badrauzquiçuegu, gauça handia da çuen carnalac biltzen baditugu?
- 12 Baldin berceac bothere hunetan çuen artean participant badirade, ceren ez cineçago gu? baina eztugu bothere hunez vsatu vkan: aitzitic gauça guciac suffritzen ditugu, Christen Euangelioari empatchuric batre eztemogunçát.
- 13 Eztaquiçue ecen sacrificioac eguiten dituztenéc, gauça sacrificatuetaric iaten dutela? eta aldarean emplegatzen diradenéc, aldarearequin perticipatzen dutela?
- 14 Hala gure Iaunac-ere ordenatu vkan draue Euangelioa predicatzen duteney, Euangeliotic vici diraden.
- 15 Badaric-ere nic gauça hautaric batez-ere eztut vsatu vkan. Eta gauça hauc eztitut scribatu, hala niri eguin daquidançat: ecen hobe nuque hil nendin ecen ez nehorc ene glorificamendua ezdeusetara deçan.
- 16 Ecen Euangelizatzen badut-ere, eztut ceren gloria nadin: ecen necessitateac eraguiten draut: eta maledictione niri-baldin euangeliza ezpadeçat.
- 17 Ecen baldin gogotic haur eguiten badut, sari dut: baina baldin gogoz garaitic eguiten badut, dispensationea eman içan çait.
- 18 Cer sari dut beraz? Euangelioa predicatzen dudanean, Christen Euangelioa deus hartu gabe predica deçadan, ezteçadan gaizqui vsat neure bothereaz Euangelioan.
- 19 Ecen gucietaric libre banaiz-ere, gucien suiectioneco neure buruä eguin vkan dut, gende guehiago irabaz deçadançát.
- 20 Eta eguin içan natzaye Iuduey Iudu beçala, Iuduac irabaz ditzadançát: Leguearen azpico diradeney, Leguearen azpico baninz beçala, Leguearen azpian diradenac irabaz ditzadançát.
- 21 Legue gabey Legue gabe baninz beçala, (Legue gabe ezpanaiz-ere Iaincoagana, baina Christen Leguearen azpico) Legue gabeac irabaz ditzadançát.
- 22 Eguin içan natzaye infirmoey infirmo beçala, infirmoac irabaz ditzadançát: guciey eguin içan natzaye gauça gucia, guciz batzu salua ditzadançat.
- 23 Eta haur eguiten dut Euangelioagatic, çuequin batean participant hartan eguin nadinçát.
- 24 Eztaquiçue ecen stadioan laster eguiten dutenéc, guciéc laster eguiten badutela, baina batec precioa hartzen duela? hala laster eguiçue non har baiteçaqueçue.
- 25 Eta combatitzen den gucia, regimenduz gauça gucietan vici da: eta hec eguiten duté coroa corrumpituren den baten vkaiteagatic: baina guc corrumpituren eztenagatic.
- 26 Nic bada hala laster eguiten dut, ez eztaquidala nola: hala bataillatzen naiz, ez aireari baneraunsa beçala.
- 27 Baina gaztigatzen dut neure gorputza, eta suiectionetara erekarten: eceinere maneraz bercey, predicatu ondoan, neuror reprobatu eriden eznadinçát.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗