요한복음 14장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한복음 (John) · 31절
- 1 Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue.
- 2 Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera.
- 3 Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát.
- 4 Eta norat ni ioaiten naicen badaquiçue, eta bidea badaquiçue.
- 5 Diotsa Thomasec, Iauna, etzeaquiagu norat ioaiten aicen: eta nolatan bidea ahal daquiquegu ?
- 6 Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen.
- 7 Baldin eçagutzen baninduçue ni, ene Aita-ere eçagut cineçaquete: eta oraindanic eçagutzen duçue hura, eta ikussi duçue hura.
- 8 Diotsa Philippec, Iauna, eracuts ieçaguc Aita, eta asco ciaicuc,
- 9 Diotsa Iesusec, Hambat demboraz çuequin nauc, eta eznauc eçagutu ni? Philippé, ikussi nauenac ni, ikussi dic Aita: eta nola hic erraiten duc, Eracuts ieçaguc Aita?
- 10 Eztuc sinhesten ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nic çuey erraiten drauzquiçuedan hitzac, neurorganic eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitac eguiten ditu obrác.
- 11 Sinhets neçaçue ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela: ezpere obra beracgatic sinhets neçaçue.
- 12 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, norc ni baithan sinhesten baitu, nic eguiten ditudan obrác, harc-ere eguinen ditu, eta hauc baino handiagoac eguinen ditu: ecen ni Aitaganat ioaiten naiz.
- 13 Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean.
- 14 Baldin cerbait esca baçaitezte ene icenean, nic dut eguinen.
- 15 Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac beguiraitzaçue.
- 16 Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui:
- 17 Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da.
- 18 Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara.
- 19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete.
- 20 Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan.
- 21 Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä.
- 22 Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari?
- 23 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu.
- 24 Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen: eta ençuten duçuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena.
- 25 Gauça hauc erran drauzquiçuet, çuequin nagoela.
- 26 Baina Consolaçaleac, Spiritu sainduac, cein igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzquiçue gauça guciac, eta orhoit eraciren drauzquiçue erran drauzquiçuedan gauça guciac
- 27 Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala, nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila icit.
- 28 Ençun duçue ecen erran drauçuedala, Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát: ecen Aita ni baino handiago da.
- 29 Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets deçaçuençát.
- 30 Eznaiz guehiagoric çuequin anhitz minçaturen: ecen ethorri da mundu hunetaco princea, eta nitan eztu deus.
- 31 Baina haur eguiten da, eçagut deçançát munduac: ecen on daritzadala Aitari: eta nola manatu bainau Aitac, hala eguiten dut. Iaiqui çaitezte, goacen hemandic.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗