요한복음 13장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한복음 (John) · 38절
- 1 Eta bazco besta aitzinean, çaquiala Iesusec ecen ethorri cela haren orena iragan ledinçat mundu hunetaric Aitaganát, nola maite vkan baitzituen bereac, munduan ciradenac, finerano maite vkan ditu hec.
- 2 Eta affal ondoan (deabruac ia eçarri çuenean Iudas Iscarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi leçan)
- 3 Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela:
- 4 Iaiquiten da affaritetic, eta vtziten du arropá: eta harturic longerabat, guerrica cedin harçaz.
- 5 Guero eçar ceçan vr bacin batetara, eta has cedin discipuluen oinén ikutzen, eta guerricatua cen oihalaz ichucatzen.
- 6 Ethor cedin bada Simon Pierrisgana: eta harc erran cieçon, Iauna, hic niri oinac ikutzen drauzquidac?
- 7 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Nic eguiten dudana, hic eztaquic orain: baina guero eçaguturen duc.
- 8 Diotsa Pierrisec, Eztituc ikuciren ene oinac seculan. Ihardets cieçón Iesusec, Baldin ikuz ezpaheçat, eztuc vkanen parteric enequin.
- 9 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, ez ene oinac solament, baina escuac-ere eta buruä.
- 10 Diotsa Iesusec, Ikucia denac, eztic mengoaric oinac ikuz ditzan baicen, baina duc chahu gucia: eta çuec chahu çarete, baina ez gucioc.
- 11 Ecen baçaquian cein cen hura traditzen çuena: halacotz erran ceçan, Etzarete chahu gucioc.
- 12 Bada ikuci cituenean hayén oinac, eta bere arropac harçara hartu cituenean, berriz mahainean, iarriric erran ciecén, Badaquiçue cer eguin drauçuedan ?
- 13 Çuec deitzen nauçue, Magistrua eta Iauna, eta vngui dioçue: ceren bainaiz.
- 14 Baldin beraz nic ikuci baditut çuen oinac Iauna eta Magistrua naicelaric, çuec-ere behar drauzteçue elkerri oinac ikuci.
- 15 Ecen exemplu eman vkan drauçuet, nic çuey eguin drauçuedan beçala, çuec-ere daguiçuen.
- 16 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Cerbitzaria ezta bere nabussia baino handiago, ezeta embachadorea hura igorten duena bainoa handiago.
- 17 Baldin gauça hauc badaquizquiçue, dohatsu içanen çarete baldin eguin baditzaçue.
- 18 Eznaiz çueçaz gucioz minço: nic badaquit cein elegitu ditudan: baina behar da compli dadin Scripturá, Enequin oguia iaten duenac, altchatu du ene contra bere oindogorá.
- 19 Oraindanic erraiten drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean, sinhets deçaçuençát ecen ni naicela.
- 20 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nic norbeit igor badeçat, norc-ere hura recebitzen baitu, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, recebitzen du ni igorri nauena.
- 21 Gauça hauc erran cituenean Iesus trubla cedin spirituan, eta testifica ceçan, eta erran, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela ni.
- 22 Orduan discipuluéc batac berceaganat behatzen çutén, ceinez minço cen dudatan içanez.
- 23 Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec:
- 24 Eta keinu eguin cieçón huni Simon Pierrisec, galde leguión, cein cen harc erraiten çuena.
- 25 Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da?
- 26 Ihardets ceçan Iesusec, Hura duc nic ahamen trempatua emanen draucadana. Eta busti çuenean ahamena, eman cieçón Iudas Iscariot Simonenari.
- 27 Eta ahamenaren ondoan sar cequión Satan. Eta diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz.
- 28 Baina mahainean ciradenetaric batec-ere etzuen aditzen certara hura erran ceraucan.
- 29 Ecen batzuc vste çuten, ceren mulsá baitzuen Iudasec, ecen erran ceraucala Iesusec, Eros itzac bestacotzát behar ditugun gauçác: edo paubrey cerbait eman liecén.
- 30 Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta cen gauä.
- 31 Eta ilki cenean, erran ceçan Iesusec, Orain glorificatu da guiçonaren Semea, eta Iaincoa glorificatu da hartan.
- 32 Baldin Iaincoa glorificatu bada hartan, Iaincoac-ere glorificaturen du hura bere baithan, eta bertan glorificaturen du hura.
- 33 Haourtoác, oraino appurbat çuequin naiz: bilhaturen nauçue: baina Iuduey erran drauedan beçala, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin ethor çaitezquete: hala çuey-ere erraiten drauçuet orain.
- 34 Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan beçala, çuec-ere elkarri on daritzoçuençat.
- 35 Hunetan eçaguturen dute guciéc ecen ene discipulu çaretela, baldin charitate baduçue batac berceagana.
- 36 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets cieçón Iesusec, Norat ni ioaiten bainaiz, ecin orain iarreiqui aquidit: baina iarreiquiren atzait guero.
- 37 Diotsa Pierrisec, Iauna, ceren ecin iarreiqui naquidic orain? neure arima hiregatic eçarriren diát.
- 38 Ihardets cieçón Iesusec, Eure arimá enegatic eçarriren baituc? eguiaz eguiaz erraiten drauat, eztic ioren oillarrac vkatu nuqueano hiruretan.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗