요한계시록 22장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한계시록 (Revelation) · 21절
- 1 Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela.
- 2 Eta haren plaçaren erdian eta fluuioaren alde bietaric cen vicitzeco arborea ekarten cituela hamabi fructu, hilebethe oroz emaiten çuela bere fructua, eta arborearen hostoac Gentilén ossassunetacotz.
- 3 Eta gauça maradicaturic batre ezta içanen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan içanen da, eta bere cerbitzariéc cerbitzaturen duté hura.
- 4 Eta ikussiren duté haren beguithartea, eta haren icena hayén belarretan içanen da.
- 5 Eta gauic han ezta içanen, eta candela arguiren, ez iguzqui arguiren beharric eztuté: ecen Iainco Iaunac arguitzen ditu hec: eta regnaturen duté secula seculacotz.
- 6 Guero erran cieçadan, Hitz hauc fidelác dituc eta eguiazcoac: eta Propheta sainduén Iainco Iaunac igorri vkan dic bere Aingueruä, bere cerbitzariey eracuts dietzençát sarri eguin behar diraden gauçác.
- 7 Huná, heldu naiz sarri: dohatsu da liburu hunetaco prophetiazco hitzac beguiratzen dituena.
- 8 Eta ni naiz Ioannes gauça hauc ençun eta ikussi ditudana. Eta ençun eta ikussi ondoan egotz neçan neure buruä gauça hauc eracusten cerauzquidan Aingueruären oinén aitzinera adora neçançát:
- 9 Eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: ecen cerbitzariquide nauc hire, eta hire anaye Prophetén, eta liburu hunetaco hitzac beguiratzen dituztenén: Iaincoa adora eçac.
- 10 Guero erran cieçadan, Eztitzála ciguila liburu hunetaco prophetiazco hitzac: ecen demborá hurbil duc.
- 11 Iniusto dena biz iniusto oraino: eta satsu dena satsu biz oraino: eta iusto dena iustifica bedi oraino: eta saindu dena sanctifica bedi oraino.
- 12 Eta huná, ethorten naiz sarri: eta ene alocairua enequin da, renda dieçodançát batbederari haren obrá içanen den beçala.
- 13 Ni naiz a eta w, hatsea eta fina, lehena eta azquena,
- 14 Dohatsu dirade haren manamenduac beguiratzen dituztenac: çucen dutençát vicitzeco arborean, eta borthetaric sar ditecençát Ciuitatera.
- 15 Baina campoan içanen dirade orac, eta poçoaçaleac, eta paillartac, eta guiça-erhaileac, eta idolatreac, eta norc-ere maite baitu eta eguiten falseria.
- 16 Nic Iesusec igorri vkan dut neure Aingueruä gauça haur testifica lietzaçuençat Elicétan. Ni naiz Dauid-en çaina eta generationea, Içar arguitzen duena eta goicecoa.
- 17 Eta Spirituac eta Sposac erraiten duté, Athor. Eta ençuten duenac, erran beça, Athor. Eta egarri dena, bethor: eta nahi duenac har beça, vicitzeco vretic dohainic.
- 18 Ecen protestatzen draucat liburu hunetaco prophetiaren hitzac ençuten dituen guciari, Baldin nehorc gauça hauey eratchequi badiecé, eratchequiren drautza hari Iaincoac liburu hunetan scribatuac diraden plagác.
- 19 Eta baldin nehorc ken badeça deus prophetia hunen liburuco hitzetaric, kenduren du Iaincoac haren partea vicitzeco liburutic, eta Ciuitate saindutic, eta liburu hunetan scribatuac diraden gaucetaric.
- 20 Gauça hauçaz testificatzen duenac dio, Segur banatorque sarri: Amen. Bay, athor Iesus Iauna.
- 21 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin gucioquin. Amen.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗