요한계시록 21장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한계시록 (Revelation) · 27절
- 1 Guero ikus neçan ceru berribat eta lur berribat: ecen lehen ceruä eta lehen lurra ioan içan cen: eta itsassoa etzen guehiagoric.
- 2 Eta nic Ioannesec ikus neçan Ierusaleme berrico Ciuitate saindua iausten cela Iaincoaganic cerutic, appaindua sposa bere senharrarençat appaindubat beçala.
- 3 Eta ençun neçan voz handibat cerutic, cioela, Huná, Iaincoaren tabernaclea guiçonequin da, eta habitaturen da hequin, eta hec haren populu içanen dirade, eta Iaincoa bera hequin içanen da hayén Iainco.
- 4 Eta ichucaturen du Iaincoac nigar chorta gucia hayén beguietaric: eta herioa guehiagoric ezta içanen ez vrthueriaric, ez heyagoraric, ez nequeric: ecen leheneco gauçác iragan dirade.
- 5 Eta erran ceçan throno gainean iarria cenac, Huná, gauça guciac berri eguiten ditut. Eta erran cieçadan, Scriba eçac: ecen hitz haue fidelac dituc eta eguiazcoac.
- 6 Eta erran cieçadan, Eguin da: ni naiz a eta w, hatsea eta fina. Nic egarri denari emanen draucat vicitzeco ithur vretic, dohainic.
- 7 Garaithuren duenac, heretaturen ditu gauça guciac: eta içanen natzayo hari Iainco, eta hura içanen çait niri seme.
- 8 Baina beldurtiey, eta increduley, eta execrabley, eta guiça-erhailey, eta paillartey, eta poçoaçaley, eta idolatrey, eta gueçurti guciey partea assignatua dagote suz eta suphrez dachecan stagnean, cein baita bigarren herioa.
- 9 Orduan ethor cedin enegana çazpi ampola azquen çazpi plaguéz betheac vkan cituzten çazpi Aingueruetaric bat, eta minça cedin enequin, cioela, Athor, eracutsiren drauat Bildotsaren emazte sposa.
- 10 Eta eraman nençan spiritutan mendi handi eta gora batetara, eta eracuts cieçadan Ierusalemeco Ciuitate saindu handia, iausten cela cerutic Iaincoaganic:
- 11 Iaincoaren gloria çuela: eta haren arguia cen harri gucizco preciatua irudi, iaspe harri crystalera tiratzen duena beçala.
- 12 Eta çuen murrailla handibat eta gorabat, cituela hamabi bortha, eta borthetan hamabi Aingueru: eta icenac scribatuac: cein baitirade Israeleco hamabi leinuetaco haourrén icenac
- 13 Orient aldetic, hirur bortha: Aquilonetic hirur bortha: Egu-erditic hirur boltha: etaOccidentetic, hirur bortha.
- 14 Eta Ciuitatearen muraillác cituen hamabi fundament, eta hetan Bildotsaren hamabi Apostoluén icenac.
- 15 Eta enequin minço cenac çuen vrrhezco canaberabat, Ciuitatearen eta haren borthén eta haren murraillaren neurtzeco.
- 16 Eta Ciuitatea bera cen quarratua, eta haren lucetassuna cen hambat nola çabaltassuna: eta neurt ceçan Ciuitatea vrrhezco canaberáz, hamabi milla stadiotaco, eta ciraden haren lucetassuna, eta çabaltassuna eta goratassuna bardin.
- 17 Guero neurt ceçan haren murraillá ehun eta berroguey eta laur bessotaco, guiçonaren neurriz, cein baita Aingueruärena.
- 18 Eta cen haren murraillaco bastimendua iaspez: baina Ciuitatea bera cen vrrhe purez, beira pura irudi.
- 19 Eta Ciuitatearen murraillaco fundamentac ciraden harri preciatu guciaz ornatuac: lehen fundamenta cen iaspez: bigarrena, sapphirez: herena, chalcedonez: laurgarrena, smaraudez:
- 20 Borzgarrena, sardonyxez: seigarrena, sardoinez: çazpigarrena, chrysolitez: çortzigarrena, beryllez: bedratzigarrena, topazez: hamargarrena, chrysoprasez: hamecagarrena, hyacinthez: hamabigarrena, amethystez.
- 21 Eta hamabi borthác ciraden, hamabi perla, batbederatan bat: eta borthetaric batbedera cen perla bederaz. Eta Ciuitateco plaçá cen vrrhe purez, beira gucizco arguia beçala.
- 22 Eta ezneçan templeric ikus hartan: ecen Iainco Iaun bothere gucitacoa da hartaco templea, eta Bildotsa.
- 23 Eta Ciuitateac eztu iguzquiren edo ilharguiren beharric, hartan arguitzeco: ecen Iaincoaren gloriác arguitu du hura, eta haren arguia da Bildotsa.
- 24 Eta saluatu içan diraten nationeac haren arguian ebiliren dirade: eta lurreco reguéc bere gloriá eta ohorea hartara ekarriren duté.
- 25 Eta hartaco borthác eztirade ertsiren egunáz: ecen ezta gauic han içanen.
- 26 Eta ekarriren da Gentilén gloriá eta ohorea hartara.
- 27 Ezta sarthuren hartara gauça satsutzen duenic batre, edo abominationeric eta falseriaric eguiten duenic: baina solament Bildotsaren vicitzeco liburuän scribaturic daudenac.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗