사도행전 5장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 사도행전 (Acts) · 42절
- 1 Baina Ananias deitzen cen guiçon batec, Sapphira bere emaztearequin sal ceçan possessionebat:
- 2 Eta apparta ceçan preciotic partebat, haren emazteac-ere çaquialaric: eta cembeit parte ekarriric, Apostoluén oinetara eçar ceçan.
- 3 Eta erran ceçan Pierrisec, Ananias, cergatic bethe du Satanec hire bihotza Spiritu sainduari gueçur erraitera, eta landaren preciotic appartatzera?
- 4 Baldin beguiratu bahau etzena hire guelditzen? eta salduric hire botherean etzena? cer cen cergatic gauça hori gogoan eçarri behar auen? eztrauec guiçoney gueçur erran, baina Iaincoari.
- 5 Eta Ananias hitz hauc ençunic, eror cedin, eta renda ceçan spiritua: eta beldurtassun handia iar cedin gauça hauc ençuten cituzten gucién gainean.
- 6 Eta iaiquiric lagun gazte batzuc har ceçaten hura, eta camporat eramanic ohortz ceçaten.
- 7 Eta guertha cedin quasi hirur orenen buruän, haren emaztea-ere, cer eguin cen etzaquialaric, sar baitzedin:
- 8 Eta erran cieçón Pierrisec, Erran ieçadan hambatetan landá saldu duçue? Eta harc erran ceçan, Bay, hambatetan.
- 9 Orduan Pierrisec diotsa, Cer da iunctatu içan baitzarete çuen artean Iaunaren spirituaren tentatzera? horrá, hire senharra ohortze dutenén oinac borthán, eta eramanen aute hi.
- 10 Eta bertan eror cedin haren oinetara eta renda ceçan spiritua. Eta sarthuric lagun gaztéc eriden ceçaten hura hila, eta camporat eramanic ohortz ceçaten bere senharraren aldean.
- 11 Eta beldurtassun handia eguin cedin Eliça guciaren gainean, eta gauça hauc ençuten cituzten gucién gainean.
- 12 Eta Apostoluén escuz eguiten cen anhitz signo eta miraculu populuan: (eta ciraden guciac gogo batetaco Salomonen galerián.
- 13 Eta bercetaric batre etzén venturatzen hequin nahastecatzera: baina magnificatzen cituen hec populuac.
- 14 Eta emendatzenago cen Iaunean sinhesten çutenen compainiá, hambat guiçonez nola emaztez)
- 15 Hambat non karriquetara ekarten baitzituztén. eriac, eta ohetan eçarten eta licteretan, Pierris ethor ledinean haren itzala berere hetaric cembeiten gainetic iragan ledinçát.
- 16 Eta biltzen cen hiri hurbiletaco communa-ere Ierusalemera, ekarten cituztela eriac eta spiritu satsuez tormentatuac: eta guciac sendatzen ciraden.
- 17 Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoa, eta harequin ciraden guciac (cein baita Saddu-ceuen sectá) inuidiaz bethe citecen.
- 18 Eta egotz citzaten escuac Apostoluén gainera, eta eçar citzaten presoindegui publicoan.
- 19 Baina Iaunaren Aingueruäc gauaz irequi citzan presoindeguico borthác: eta hec campora idoquiric, erran ceçan,
- 20 Çoazte, eta templean çaudetela declaira ietzoçue populuari vicitze hunetaco hitz guciac.
- 21 Eta hec haur ençunic far citecen arthatsean templean, eta iracasten ari ciraden. Eta ethorriric Sacrificadore subiranoac, eta harequin ciradenéc bil ceçaten conseillua eta Israeleco haourrén Anciano guciac: eta igor ceçaten presoindeguira erekar litecençát.
- 22 Baina ethorriric officieréc etzitzaten eriden presoindeguian, eta itzuliric conta ceçaten,
- 23 Cioitela, Presoindeguia behinçát eriden dugu ertsia diligentia gucirequin, eta goardác campotic borthén aitzinean ceudela: baina irequi dugunean, nehor eztugu barnean eriden.
- 24 Hitz hauc ençun eta, Sacrificadore subiranoa eta templeco Capitaina, eta Sacrificadore principalac, dudán ceuden heçaz cer içanen cen.
- 25 Baina ethorriric cembeitec erran ciecén, Hará, presoindeguian eçarri cintuzten giçonac templean dirade, eta iracasten dute populua.
- 26 Orduan templeco Capitainac ioanic officierequin ekar citzan bortcha gabe: (ecen po-puluaren beldur ciraden lapida ezlitecen)
- 27 Eta ekarriric hec presenta citzaten conseilluan: eta interroga citzan Sacrificadore subiranoac,
- 28 Cioela, Eztrauçuegu manamendu expressez defendatu etzineçaten iracats icen horretan? eta huná, bethe duçue Ierusaleme çuen doctrináz, eta nahi duçue gure gainera erekarri guiçon horren odola.
- 29 Orduan ihardesten çuela Pierrisec eta berce Apostoluéc erran ceçaten, Lehen obeditu behar da Iaincoa ecen ez guiçonac.
- 30 Gure Aitén Iaincoac resuscitatu vkan du Iesus, cein çuec çurean vrkaturic hil vkan baituçue.
- 31 Haur Iaincoac prince eta saluadore goratu vkan du bere escuinaz, eman lieçonçat emendamendua Israeli eta bekatuén barkamendua.
- 32 Eta guc ekarten draucagu testimoniage erraiten ditugun gauça hauçaz: bay eta Spiritu sainduac, cein eman baitraue Iaincoac hura obeditzen duteney.
- 33 Eta hec haur ençunic despitez leher eguiteco ceuden, eta consultatzen çuten hayén hiltzera.
- 34 Orduan iaiquiric conseilluan Phariseu Gamaliel deitzen cen Legueco doctor batec, cein populu guciac ohoratzen baitzuen, mana ceçan lekorerat appurbat retira litecen Apostoluac:
- 35 Guero erran ciecén, Israeltar guiçonác, gogoauçue ceurotara, guiçon hauçaz cer eguinen duçuen.
- 36 Ecen dembora hauc baino lehen altcha cedin Theudas, cioela tiere buruäz cerbait cela, ceini lagund baitzequión guiçon araldebat, laur ehunetarano: cein hil baitzeçaten, eta hari behatu, içan çaizcan guciac hautsi içan dirade eta ezdeus bilhatu.
- 37 Haren ondoan altcha cedin Iudas Galileanoa descriptioneco demboretan, eta erauz ceçan populu handi bere ondoan: gal cedin hura-ere, eta hari behatu içan çaizcan guciac deseguin citecen.
- 38 Eta orain diotsuet, parti çaquiztez guiçon horiey, eta vtzitzaçue: ecen baldin guiçonetaric bada conseillu edo obra hori, deseguinen da:
- 39 Baina baldin Iaincoaganic bada, ezteçaqueçue deseguin, beguirauçue etzaitezten Iaincoagana contrariant eriden. Eta haren opinioneco içan ciraden.
- 40 Orduan deithuric Apostoluac, açotatu ondoan mana citzaten ezlitecen minça Iesusen icenean, eta vtzi citzaten ioaitera.
- 41 Hec bada ioan citecen alegueraric conseilluaren aitzinetic, ceren Iesusen icenean iniuria suffritzeco ohore hura eguin içan baitzayen.
- 42 Eta egun guciaz templean eta etchean etziraden guelditzen iracastetic eta Iesus Christen predicatzetic.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗