사도행전 4장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 사도행전 (Acts) · 37절
- 1 Baina hec populuari minço çaizcala, ethor cequiztén Sacrificadoreac eta templeco Capitaina, eta Sadduceuac,
- 2 Gaitzituric ceren iracasten baitzutén populua, eta predicatzen baitzutén Iesusen icenean hiletarico resurrectionea.
- 3 Eta escuac egotz citzaten hayén gainera, eta eçar citzaten presoindeguian biharamunerano. Ecen ia arratsa cen.
- 4 Eta hitza ençun çutenetaric anhitzec sinhets ceçaten: eta guiçonén contua eguin cedin borz millatarano.
- 5 Eta guertha cedin biharamunean bil baitzitecen hayén Gobernadoreac eta Ancianoac eta Scribác Ierusalemera:
- 6 Eta Annas Sacrificadore subiranoa, eta Caiphas eta Ioannes, eta Alexander, eta Sacrificadorén arraçatic ciraden guciac.
- 7 Eta artean eçarri cituztenean, interroga citzaten, Cer botherez edo noren icenean gauça haur eguin duçue çuec?
- 8 Orduan Pierrisec Spiritu sainduaz hetheric, erran ciecen, Populuaren Gobernadoreác eta Israeleco Ancianoác,
- 9 Egungo egunean guiçon impotent bati eguin içan çayón vnguiaz examinatzen garenaz gueroz, cer moienez haur sendatu içan den:
- 10 Iaquiçue çuec gucioc eta Israeleco populu guciac, ecen Iesus Christ Nazarenoren icenean cein çuec crucificatu baituçue, cein Iaincoac resuscitatu baitu hiletaric, harçaz guiçon haur dagoela sendoric çuen aitzinean.
- 11 Haur da harri çueçaz edificaçaleoz arbuyatu içan den hura, cein eguin içan baita cantoin buru.
- 12 Eta ezta bercetan batetan-ere saluamenduric: ecen berce icenic ezta ceruären azpian guiçoney eman çayenic, ceinez saluatu behar garén.
- 13 Orduan ikussiric Pierrisen minçatzeco hardieçá eta Ioannesena, eta eçaguturic ecen guiçon letra-gabeac eta idiotac ciradela, miresten çutén, eta eçagutzen çutén hec Iesusequin içanac ciradela.
- 14 Eta çacussatenean sendatu içan cen guiçona hequin present cela, ecin deusetan contrasta ahal citaqueen.
- 15 Orduan hec conseillutic campora ilkitera manaturic: compartitzen çutén elkarren artean,
- 16 Cioitela, Cer eguinen drauègu guiçon hoey? ecen signo clarobat hauçaz eguin içan dela, manifest da Ierusalemeco habitant guciey, eta ecin vka deçaquegu.
- 17 Baina guehiagoric publica eztadin populuaren artean, defenda diecegun mehatchuz, eztaquizquión guehiagoric minça icen horretan nehori-ere.
- 18 Bada hec deithuric mana citzaten neholetan-ere ezlitecen minça, eta ezleçaten iracats Iesusen icenean.
- 19 Baina Pierrisec eta Ioannesec ihardesten çutela erran ciecén, Eya Iaincoaren aitzinean gauça iustoa denez lehen çuey obeditzea ecen ez Iaincoari, iugea eçaçue.
- 20 Ecen segur, ecin daidiquegu ençun eta ikussi ditugun gauçác erran eztitzagun.
- 21 Orduan hec mehatchurequin vtzi citzaten ioaitera, ez eridenez nolatan puni ahal litzaqueizten, populuaren causaz, ceren guciéc Iaincoa glorificatzen baitzutén eguin içan cenaz.
- 22 Ecen berroguey vrthe baino guehiago cituen guiçonac, ceinen gainean sendatzeco signo haur eguin içan baitzén.
- 23 Eta ioaitera vtzi cituztenean ethor citecen bere gendetara, eta conta ciecén cer-ere Sacrificadore principaléc eta Ancianoéc erran baitzerauècén.
- 24 Eta hec ençun cituztenean gogo batez altcha ceçaten voza Iaincoagana, eta erran ceçaten, Iauna, hi aiz ceruä eta lurra, itsassoa eta hetan diraden gauça guciac eguin dituán Iaincoa,
- 25 Dauid eure cerbitzariaren ahoz erran duana, Cergatic mutinatu içan dirade gendeac, eta populuéc pensatu vkan dituzté gauça vanoac?
- 26 Bildu içan dirade lurreco regueac, eta princeac elkarrequin bathu içan dirade Iaunaren eta haren Christen contra.
- 27 Ecen bildu içan dituc eguiaz hire seme saindu Iesusen contra, cein vnctatu baituc, Herodes eta Ponce Pilate Gentilequin eta Israeleco populuarequin.
- 28 Eguin leçatençát cer-ere hire escuac eta hire conseilluac lehenetic eguitera determinatu baitzuen.
- 29 Orain bada Iauna, beha eçac hayén mehatchuetara, eta eman iecéc eure cerbitzariey libertate gucirequin hire hitzaz minça ditecen:
- 30 Eure escua hedaturic ossassun emaitera, signoac eta miraculuac eguin ditecen Iesus hire Seme Sainduaren icenean.
- 31 Eta othoitz eguin çutenean, ikara cedin lekua ceinetan bilduac baitziraden: eta bethe citecen guciac Spiritu sainduaz, eta minçatzen ciraden Iaincoaren hitzaz hardieçarequin.
- 32 Eta aralde sinhetsi vkan çutenén bihotza eta arimá cen bat: eta nehorc posseditzen cituen gaucetaric etzuen erraiten deus bereric çuela, baina gauça guciac cituztén commun.
- 33 Apostoluec-ere verthute handitan testificatzen çutén Iesus Iaunaren resurrectioneaz, eta gratia handia cen bayen gucién gainean.
- 34 Ecen nehorc deusen beharric etzuen hayén artean: ceren landaric edo etcheric çuten guciéc saltzen baitzituztén, eta saldu içan ciraden gaucén precioa ekarten baitzutén
- 35 Eta eçarten Apostoluén oinetara: eta partitzen çayón batbederari, beharra çuenaren araura.
- 36 Iosesec bada, cein icen goiticoz dei baitzedin Apostoluéz Barnabas (erran nahi baita consolationezco semea) Leuitác, nationez Cyprianoac,
- 37 Possessionebat nola baitzuen sal ceçan hura, eta ekarriric diruä eçar ceçan Apostoluén oinetara.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗