빌립보서 4장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 빌립보서 (Philippians) · 23절
- 1 Halacotz, ene anaye maiteác, eta desiratuác ene bozcarioa eta coroá, hunela egon çaitezte gure Iaunean, ene maiteác.
- 2 Euodiari othoiztez nagoca, eta Synticheri othoiztez nagoca diraden affectione ber-batetaco Iaunean.
- 3 Eta hiri-ere othoitz eguiten drauat, neure eguiazco laguná, aiuta ditzan emazte enequin batean bataillatu diradenac Euangelioan, eta Clementequin eta ene berce aiutaçalequin, ceinén icenac baitirade vicitzeco liburuän.
- 4 Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte.
- 5 Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da.
- 6 Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.
- 7 Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.
- 8 Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue:
- 9 Cein ikassi-ere baitituçue, eta recebitu, eta ençun, eta ikussi-ere nitan. Gauça hauc bada eguin itzaçue, eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.
- 10 Alegueratu içan naiz Iaunean haguitz, ceren ia azquenecotz arrapherdatu çareten çuen niçazco ansián: hartan pensatzen-ere bacendutén, baina commoditateric etzindutén
- 11 Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten.
- 12 Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten.
- 13 Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:
- 14 Badaric-ere vngui eguin duçue ceren elkarrequin ene afflictionera communicatu vkan baituçue.
- 15 Eta çuec-ere badaquiçue, Philippianoác, ecen Euangelioaren predicatione hatsean, Macedoniaric partitu nincenean, eceinere Eliçac etzarautala deus communicatu har eta emanezco beharquian, çuec ceuroc baicen.
- 16 Ecen Thessalonican nincenean, behin eta berriz, behar nuena igorri vkan drautaçue.
- 17 Ez emaitzeren galdez nagoelacotz: baina galdeguiten dut fructua eçagut daquiçuen contura çuen abantailletan.
- 18 Bada recebitu vkan ditut gauça guciac, eta abundantia dut: complitu içan naicela, diot, Epaphroditeganic recebituric çueçaz igorriac, vrrin onetaco vssain anço, Iaincoaren gogaraco eta placentiataco sacrificio.
- 19 Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean.
- 20 Bada gure Iainco eta Aitari dela gloria secula seculacotz. Amen.
- 21 Salutaitzaçue saindu guciac Iesus Christean Salutatzen çaituztez enequin diraden anayéc.
- 22 Salutatzen çaituztéz saindu guciéc, eta principalqui Cesaren etchecoéc.
- 23 Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗