빌립보서 3장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 빌립보서 (Philippians) · 21절
- 1 Gaineracoaz den becembatean, ene anayeác, aleguera çaitezte Iaunean: Gauça berén çuey scribatzera niri etzait herabe, eta çuen segurançá da.
- 2 Gogoa eyeçue orey, gogoa eyeçue obrero gaichtoey, gogoa emoçue concisioneari.
- 3 Ecen gu gara Circoncisionea, Iaincoa spirituz cerbitzatzen dugunoc, eta gloriatzen garenoc Iesus Christean eta haraguian confidançaric eztugunoc:
- 4 Nic cerçaz haraguian-ere confidança dudan badut-ere. Baldin cembeit bercec vste badu confidançaric duela haraguian, nic guehiago.
- 5 Bainaiz çortzi garreneco egunean circonciditua, bainaiz Israel arraçatic, Beniaminen leinutic, Hebraico Hebraicoetaric, religionez Phariseu:
- 6 Zeloz den becembatean Eliçaren persecutaçale: Leguean den iustitiaz den becembatean, estacuru gabe.
- 7 Baina irabacitan nadutzan gauçác, caltetaco estimatu vkan ditut Christen amorecatic.
- 8 Bayeta segur gauça guciac calte diradela estimatzén dut Iesus Christ neure Iaunaren eçagutzearen excellentiagatic: ceinagatic gauça hauçaz gucioçaz neure buruä billuci vkan baitut, eta gorotz beçala eduquiten ditut, Christ irabaz deçadançát.
- 9 Eta eriden nadin hartan, ez neure iustitia Legueaz dena dudalaric, baina Christen fedeaz dena, cein baita, Iaincoaganic fedez den iustitiá:
- 10 Eta eçagut deçadançát, hura, eta haren resurrectionearen verthutea, eta haren afflictionén participationea, haren herioaren conforme eguin içanic:
- 11 Eya cerbait maneraz hel ahal naitenez hilen resurrectionera:
- 12 Ez ia ardietsi dudalacotz, edo ia perfect naicelacotz: baina banarreió, eya are ardiets ahal deçaquedanez, eta causa hunegatic ardietsi içan naiz Iesus Christez.
- 13 Anayeác, niçaz den becembatean eztut neure buruäz estimatzen oraino ardietsi vkan dudala.
- 14 Baina gauçabat eguiten dut guibeletic diraden gauçác ahanzten ditudala, eta aitzinetic diraden gaucetara auançatzen naicela, chedeari narrayó, Iaincoaren garaitico vocationearen preçioari, Iesus Christ Iaunean.
- 15 Bada, perfect garen gucióc dugun sendimendu haour: eta baldin cerbait bercela senditzen baduçue, hura-ere Iaincoac reuelaturen drauçue.
- 16 Guciagatic-ere certara heldu içan baicara, hartan regla ber-batez ebil gaitecen, eta garen sendimendu ber-batetaco.
- 17 Anayeác, çareten gogo batez ene imitaçale, eta consideraitzaçue hala dabiltzanac, nola gu baiquaituçue exemplutan.
- 18 Ecen anhitz dirade dabiltzanac ceineçaz anhitzetan erran vkan baitrauçuet, eta orain-ere nigarrez nagoela erraiten, Christen crutzearen etsay diradela:
- 19 Ceinén fina baita perditionea, ceinén Iaincoa, sabela, eta gloriá hayén confusionerequin, pensatzen dutelaric lurreco gaucetan.
- 20 Baina gure conuersationea ceruètan da: nondic Saluadorearen-ere beguira baicaude, cein baita Iesus Christ Iauna,
- 21 Ceinec transformaturen baitu gure gorputz ezdeusa, haren gorputz gloriosoaren conforme eguin dadinçát, gauça guciac-ere bere suiet eguin ahal ditzaqueen verthutearen araura.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗