빌레몬서 1장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 빌레몬서 (Philemon) · 25절
- 1 PAVLEC Iesus Christen presonerac, eta anaye Timotheoc, Philemon gure maiteari eta lagunari,
- 2 Eta Aphia maiteari, eta Archippe gure soldado-quideari, eta hire etheco Eliçari:
- 3 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.
- 4 Esquerrac emaiten dirautzat neure Iaincoari, bethiere hiçaz memorio eguiten dudalaric neure orationetan,
- 5 Ceren baitançut hire charitatea, eta fedea cein baituc Iesus Iauna baithara, eta saindu guciac baithara:
- 6 Hire fedearen communicationea botheretsu dençát, eçagut dadinçát çuetan den on gucia Iesus Christez.
- 7 Ecen bozcario handi diagu eta consolatione hire charitateaz, ceren sainduén halsarrac hiçaz recreatu icen baitirade, anayé.
- 8 Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco:
- 9 Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic.
- 10 Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic:
- 11 Berce orduz ez hire probetchutaco içan denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrauát.
- 12 Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi eçac.
- 13 Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nençançát Euangelioaren estecailluetan:
- 14 Baina hire vorondatea gabe eztiát deus eguin nahi vkan bortchaz beçala ezlicençát hire vnguia, baina gogo onezco.
- 15 Ecen aguian halacotz hireganic partitu içan duc appurbatetacotz, bethierecotz recebi eçançát:
- 16 Ez engoitic sclabotan, baina sclabo baino conditione hobeagotan, anaye maitetan, principalqui ene: cembatez bada guehiago eure, eta haraguiaren arauez eta Iaunaren arauez?
- 17 Bada baldin lagunetan banaducac, recebi eçac ni beçala.
- 18 Eta baldin cerbait bidegabe eguin badrauc, edo çor bahau, hura niri imputa ieçadac.
- 19 Nic Paulec scribatu diát haur neure escuz, nic pagaturen diát: eztarradan ecen are eure burua-ere niri çor drautadala.
- 20 Bay, anayé, placer haur nic hireganic recebi deçadan Iaunean, recreaitzac ene halsarrac Iaunean.
- 21 Hire obedientiáz segur içanez scribatu drauat, daquidalaric ecen erraiten dudan baino guehiago-ere eguinen duála.
- 22 Baina are bertaric ostatu appain ieçadac: ecen sperança diát çuen orationéz emanen natzaiçuela:
- 23 Epaphras ene presoner quideac Iesus Christean,
- 24 Marc-ec, Aristarchec, Demasec eta Luc-ec, ene aiutariec, salutatzen auté.
- 25 Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuen spirituarequin. Amen.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗