베드로후서 3장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 베드로후서 (2 Peter) · 18절
- 1 Maiteác, ia bigarren epistola haur scribatzen drauçuet, ceinez iratzartzen baitut aduertimenduz çuen adimendu chahua.
- 2 Orhoit caretencát Propheta sainduéz aitzinetic erran içan diraden, hitzéz, eta gure manamenduaz, cein baicara Iaunarén eta Saluadorearen Apostolu.
- 3 Haur lehenic daquiçuelaric: ecen ethorriren diradela azqueneco egunetan truffariac, bere guthicia proprién araura ebilten diradela.
- 4 Eta dioitela, Non da haren aduenimenduco promessa? ecen Aitác lokartu içan diradenaz gueroztic, gauça guciéc hunela continuatzen duté creationearen hatseandanic.
- 5 Ecen haur bere nahiz ignoratzen duté, nola ceruèc lehenagodanic bere içatea vkan dutén, eta lurrac consistitzen celaric vr barnean eta vr artean, Iaincoaren hitzaz.
- 6 Halacotz orduco mundua vr dilubio batez estali içanic galdu içan da.
- 7 Baina orain diraden ceruäc eta lurra hitz beraz reseruaturic suco beguiratzen dirade iudicioaren eta guiçon gaichtoén destructionearen eguneco.
- 8 Baina hunez etzaretela ignorant, maiteác, ecen egun-bat Iauna beithan milla vrthe beçala, eta milla vrthe egun-bat beçala diradela.
- 9 Eztu berancen promettatu duen Iaunac (batzuc berance estimatzen duten beçala) baina patient da guregana, ez nahiz nehor gal dadin, baina guciac emendamendutara datocen.
- 10 Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz beçala, ceinetan ceruäc habarrotsequin iraganen baitirade: eta elementac beroz deseguinen dirade, eta lurra, eta hartaco obra guciac choil erreren dirade.
- 11 Beraz gauça hauc guciac deseguin behar diradenaren gainean, nolaco behar duçue içan conuersatione saindutan eta pietatezco obratan?
- 12 Beguira çaudetela, eta lehiatzen çaretela Iaincoaren egunaren aduenimendura, ceinetan ceruäc irachequiric deseguinen baitirade, eta elementac beroz vrthuren?
- 13 Baina promessaren araura ceru berrién eta lur berriaren beguira gaude ceinétan iustitia habitatzen baita.
- 14 Halacotz, maiteác, gauça hauén beguira çaudetela, diligentia eçarçue macula gabe eta reprotchu gabe harçaz eriden çaitezten baquerequin.
- 15 Eta gure Iaunaren patientiá saluamendu estima eçaçue: Paul gure anaye maiteac-ere hari eman içan çayón sapientiaren araura scribatu vkan drauçuen beçala:
- 16 Quasi bere epistola gucietan nola punctu hauçaz minço baita: ceinétan baitirade batzu aditzeco gaitzic, ignorantéc eta fermetate gabéc makurtzen dituztenic, berce Scripturac-ere beçala, bere buruén destructionetan.
- 17 Çuec beraz, maiteác, engoitic aduertituac çaretenaz gueroztic, beguirauçue abominablén enganioz bercéquin eraman içanic, çuen fermetatetic eror etzaitezten.
- 18 Baina auança çaitezte Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen gratián eta eçagutzean: ceini dela gloria orain eta eternitateco egunerano. Amen.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗