베드로후서 2장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 베드로후서 (2 Peter) · 22절
- 1 Baina propheta falsuac-ere içan dirade populuaren artean, çuen artean-ere doctor falsuac içanen diraden beçala, ceinéc secretuqui sar eraciren baitituzte perditionetaco sectác: eta hec redemitu dituen Iauna vkaturen baituté, bere buruén gainera perditione lasterra erekarten duqueitelaric.
- 2 Eta anhitz iarreiquiren çaye hayén insolentiey: ceineçaz eguiazco bidea blasphematurén baita.
- 3 Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo.
- 4 Ecen baldin Iaincoac Aingueru bekatu eguin vkan dutenac guppida vkan ezpaditu: baina ilhundurataco cadenéz abysmaturic liuratu vkan ditu, iudicioco reseruaturic.
- 5 Eta lehenagoco mundua eztu guppida vkan, baina Noe, iustitia trompettaria bera çortzigarren beguiratu vkan du, dilubioa gaichtoen mundura erekarriric.
- 6 Eta Sodomaco eta Gomorrhaco ciuitateac ilhaunduric subuersionetara condemnatu vkan ditu, eta eguin vkan du exemplu liraden gaichtoqui vici liradenén.
- 7 Eta Lot iustoa abominablén conuersatione dissolutionezcoaz fatigatua deliuratu vkan du.
- 8 (Ecen iusto hunec hayén artean habitatzen celaric ikustez eta ençutez egunetic egunera tormentatzen çuen bere bihotz iustoa, hayen obra gaichtoén causaz)
- 9 Badaqui Iaunac fidelén tentationetaric deliuratzen: eta iniustoén iudicioco eguneco tormentatu diradençát reseruatzen:
- 10 Eta principalqui haraguiari darreitzala, guthicia satsutara erorten diradenén eta guehientassuna menospreciatzen dutenén: hec audacioso eta bere buruéz pagu içanez, eztirade beldur dignitatéz gaizqui minçatzera.
- 11 Aingueruéc, indarrez eta puissançaz handiago badirade-ere, eztute hayén contra Iaunaren aitzinean gaitzerraitezco sententiaric emaiten.
- 12 Baina hauc, animal brutal bere sensualitateari darreitzanac beçala, hatzamaiteco eta deseguiteco eguinac dirade, aditzen eztituzten gauçác vituperatzen dituztela, bere corruptione beraz deseguinen dirade:
- 13 Recebitzen dutela iniustitiazco saria, voluptatetan estimatzen dituztela egun orozco delicioac, thatchác eta maculác, dostatzen diradela bere enganioetan çuequin banquetatuz.
- 14 Beguiac adulterioz betheac dituztela, eta bekatu eguitetic guelditzen eztaquitela, arima inconstantac bazcatzen dituztela, bihotza auaritiatara exercitatua dutela, maledictionezco haour diradela:
- 15 Bide çucena vtziric errebelatu içan dirade, Balaam Bosorensemearen bideari iarreiqui içanic, ceinec iniquitatezco sariari on eritzi baitzaraucan: eta bere iniquitateaz vençutu içan cen:
- 16 Ecen asto eme vztarrico batec voz humanoz minçaturic reprimi ceçan Prophetaren frenesiá.
- 17 Hauc dirade ithurri vr gabeac, hodey haice buhumbaz erabiliac, eta ilhumbezco lanhoa seculacotz beguiratzen çaye.
- 18 Ecen vanitatezco propos guciz arrogantac pronuntiatzen dituztela bazcatzen dituzté haraguiaren guthiciéz eta insolentiéz, erroretan conuersatzen dutenetaric eguiazqui ihes eguin çutenac:
- 19 Libertate hæy promettatuz berac corruptionearen sclabo diradelaric, ecen norçaz nehor vençutu içan baita, hura haren sclabo eguin içan da.
- 20 Ecen baldin munduco satsutassunetaric retiratu diraden ondoan Iesus Christ Iaunaren eta Saluadorearen eçagutzeaz, guciagatic-ere berriz hetan nahassiric vençut baditéz, hayén azquen conditionea lehena baino gaichtoago eguin içan da.
- 21 Ecen hobe vkan çuqueiten iustitiazco bidea ez lutén eçagutu, ecen ez eçaguturic hura, eman içan çayen manamendu saindutic guibeleratzea:
- 22 Baina hæy heldu içan çaye prouerbio eguiazcoz erraiten ohi dena, Ora itzuli içan da bere issurtze proprira: eta, Ahardi ikuciaitzuli içan da istilera iraulzcatzera.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗