마가복음 16장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마가복음 (Mark) · 20절
- 1 Eta Sabbathoa iragan cenean, Maria Magdalenac eta Maria Iacquesen amác eta Salomec eros citzaten vnguentu aromaticoac, ethorriric hura embauma leçatençat.
- 2 Eta guciz goiz astearen lehen egunean ethorten dirade monumentera, iguzquia ia ilki cenean
- 3 Eta erraiten çuten elkarren artean, Norc aldaraturen draucu harria monument borthatic?
- 4 Eta miratu çutenean, ikus ceçaten harria aldaratua cela: ecen guciz handia cen.
- 5 Guero monumentera sarthuric, ikus ceçaten lagun gaztebat escuineco aldean iarria, abillamendu churi luce batez veztitua: eta ici citecen
- 6 Baina harc dioste, Etzaiteztela ici: Iesus Nazareth crucificatu içan denaren bilha çabiltzate, resuscitatu da: ezta hemen, huná lekua non eçarri vkan çutén.
- 7 Baina çoazte, erran ieceçue haren discipuluey eta Pierrisi, ecen çuen aitzinean ioaiten dela Galileara: han hura ikussiren duçue, erran drauçuen beçala.
- 8 Eta hec bertan partituric ihes eguin ceçaten monumentetic: ecen ikarac eta iciapenec har citzan: eta nehori deus etzeraucaten erraiten: ecen beldur ciraden.
- 9 Eta Iesus resuscitatu cenean, asteco lehen egun goicean, aguer cequión lehenic Maria Magdalenari, ceinetaric çazpi deabru campora egotzi baitzituen.
- 10 Harc ioanic conta ciecén, Iesusequin içan ciradeney, ceinéc dolu ekarten baitzuten eta nigar eguiten.
- 11 Eta hec ençun ceçatenean ecen vici cela, eta harc ikussi cuela, etzeçaten sinhets.
- 12 Guero gauça hauén ondoan hetaric bi ioaiten ciradeni aguer cequién berce formatan, camporat partitzen ciradela.
- 13 Eta hec itzuli ciradenean conta ciecen bercéy: baina etzitzaten hec-ere sinhets.
- 14 Azquenic, elkarrequin iarriric ceudela hamequey aguer cequién, eta reprotcha ciecen hayén incredulitatea, eta bihotz gogortassuna: ceren hura resuscitaturic ikussi vkan çutenac ezpaitzituzten sinhetsi.
- 15 Eta erran ciecén, Çoazte mundu orotara, eta predica ieçoçue Euangelioa creatura guciari
- 16 Sinhetsiren duena eta batheyaturen dena saluaturen da: baina sinhetsiren eztuena condemnaturen da
- 17 Eta signo hauc sinhetsi duqueiteney iarreiquiren caizté Ene icenean deabruac campora egotziren dituzté, lengoage berriz minçaturen dirade:
- 18 Sugueac kenduren dituzté: eta baldin cerbait heriotaracoric edan badeçate, eztraue calteric eguinen: erien gainean escuac eçarriren dituzté, eta sendaturen dirade.
- 19 Eta Iauna gauça hauçaz hæy minçatu içan çayenean, goiti cerurát altcha cedin, eta iar cedin Iaincoaren escuinean.
- 20 Hec-ere partituric predica ceçaten leku gucietan, Iaunac hequin obratzen çuela, eta hitza confirmatzen çuela iarreiquiten ciraden signoéz.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗