누가복음 1장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 누가복음 (Luke) · 80절
- 1 CEREN anhitzec escu eçarri baitu narratione baten scribatzera complituqui gure artean certificatu içan diraden gaucéz,
- 2 Eçagutzera eman draucuten beçala lehen hatsetic ikussi dituztenéc eta hitzaren ministre içan diradenéc.
- 3 Niri-ere on iruditu içan ciaitadac gucia hatsetic finerano diligentqui comprehendituric, hiri punctuz punctu heçaz scribatzera, o Theophile gucizco excellenteá:
- 4 Hobequi eçagut deçánçat ikassi dituán gaucén eguiá.
- 5 HERODES Iudeaco regueren egunetan cen Zacharias deitzen cen Sacrificadorebat, Abiaren araldetic: eta haren emaztea cen Aaronen alabetaric, eta haren icena Elisabeth.
- 6 Biac ciraden iusto Iaincoaren aitzinean, Iaunaren, manamendu eta ordenança gucietan reprochuric gabe çabiltzanac.
- 7 Eta haourric etzutén, ceren Elisabeth steril baitzen, eta biac baitziraden adinez aitzinaratuac.
- 8 Guertha cedin bada, harc Iaincoaren aitzinean bere aldian sacrificadoregoa exercitzen çuenean,
- 9 Sacrificadoregoaren officioco costumaren araura, çorthea eror baitzequión Iaunaren templean sarthuric encensamenduaren eguiteco.
- 10 Eta populu guciac campoan othoitz eguiten çuen encensamendua eguiten cen orduan.
- 11 Eta aguer cequión Iaunaren Aingueruä, cegoela encensamenduco aldarearen escuinean.
- 12 Eta Zacharias trubla cedin hura ikussiric, eta icidurabat eror cedin haren gainera.
- 13 Orduan erran ciecón Aingueruäc, Eztuala beldurric Zacharias: ecen ençun içan duc hire othoitzá, eta Elisabeth eure emaztea erdiren çaic seme batez: eta hari icen emanen draucac Ioannes
- 14 Eta bozcario eta alegrança vkanen duc, eta anhitz haren sortzearen gainean alegueraturen dituc,
- 15 Ecen handi içanen duc Iaunaren aitzinean, eta mahatsarnoric ez berce arnoric eztic edanen: eta Spiritu sainduaz betheren datec bere amaren sabeleandanic.
- 16 Eta anhitz Israeleco haourretaric conuertituren dic berén Iainco Iaunagana.
- 17 Eta hura ioanen duc haren aitzinean Eliasen spiriturequin eta verthuterequin, conuerti ditzançat aitén bihotzac semetara eta desobedientac iustoén çuhurtassunera: Iaunari populu vngui instruitubat appain dieçonçat.
- 18 Orduan erran cieçon Zachariasec Aingueruäri, Nolatán hori eçaguturen dut? ecen ni nauc çahar, eta ene emaztea duc bere egunetan aitzinaratua.
- 19 Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçon, Ni nauc Gabriel Iaincoaren aitzinean assistitzen naicena, eta igorri içan nauc hirequin minçatzera, eta berri on hauen hiri declaratzera.
- 20 Eta horrá, mutu içanen aiz eta ecin minçaturen aiz, gauça hauc eguin ditecen egunerano: ceren ezpaitituc sinhetsi ene hitz bere demborán complituren diradenac.
- 21 Eta populua cegoen Zachariasen beguira, eta miresten çuen nola harc hambat berancen çuen templean.
- 22 Eta ilki cenean ecin minça cequidien, eta eçagut ceçaten ecen cembeit visione ikussi çuela templean: ecen keinuz aditzera emaiten cerauen, eta mutu guelditu ican cen.
- 23 Eta guertha cedin, haren officioco egunac acabatu ciradenean, bere etcherát itzul baitzedin.
- 24 Eta egun hayén ondoan haren emazte Elisabethec concebi ceçan: eta estal cedin borz hilebethez, cioela,
- 25 Segur, hunela eguin vkan draut Iaunac, visitatu nauen egunetan, ene laidoa guiçonén artetic ken leçançat.
- 26 Eta seigarren hilebethean igor cedin Gabriel Aingueruä Iaincoaz Galileaco hiri Nazareth deitzen denera:
- 27 Dauid-en etchetico Ioseph deitzen cen guiçon-batequin fedatua cen virgina batgana: eta virginaren icena cen Maria.
- 28 Eta Aingueruäc hura baithara sarthuric, erran ceçan, Salutatzen aut gratia eguin çainaná: Iauna dun hirequin, benedicatua hi emaztén artean.
- 29 Eta hura, Ainguerua ikussiric trubla cedin haren erranaren gainean, eta pensatzen çuen ceric licén salutatione hura.
- 30 Orduan diotsa Aingueruäc, Mariá, eztunala beldurric, ecen eriden dun gratia Iaincoa baithan.
- 31 Eta horrá, concebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren icena Iesus.
- 32 Hura içanen dun handi, eta eritziren ciayón Subiranoaren Semé: eta emanen diraucan Iainco Iaunac bere aita Dauid-en thronoa.
- 33 Eta regnaturen din Iacob-en etchearen gainean eternalqui, eta haren resumaren finic eztun içanen.
- 34 Erran ciecón orduan Mariac Aingueruäri, Nola içanen da hori, guiçonic eçagutzen eztudanaz gueroz.
- 35 Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun.
- 36 Eta hará, Elisabeth hire lehen gussua, harc-ere concebitu din semebat bere çahartzean, eta hil haur din seigarrena steril deitzen cenac.
- 37 Ecen eztun deus impossibleric içanen Iaincoa baithan.
- 38 Eta erran ceçan Mariac, Huná Iaunaren nescatoa: eguin bequit hire hitzaren araura. Eta parti cedin harenganic Aingueruä.
- 39 Eta iaiquiric Maria egun hetan ioan cedin mendietara lehiatuqui Iudaco hiri batetara.
- 40 Eta sar cedin Zachariasen etchera, eta saluta ceçan Elisabeth.
- 41 Eta guertha cedin, ençun ceçanean Elisabethec Mariaren salutationea, iauz baitzedin haourra haren sabelean, eta bethe cedin Spiritu sainduaz Elisabeth:
- 42 Eta oihuz iar cedin voz handiz, eta erran ceçan, Benedicatua hi emaztén artean, ecen benedicatua dun hire sabeleco fructua.
- 43 Eta nondic haur niri, ethor dadin ene Iaunaren ama enegana?
- 44 Ecen huná, hire salutationearen voza ene beharrietara heldu içan den beçain sarri, iauci içan dun bozcarioz haourra ene sabelean.
- 45 Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, ceren complituren baitirade Iaunaz erran çaizquinan gauçác
- 46 Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arimác Iauna.
- 47 Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea baithan.
- 48 Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera: ecen huná, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guciéc.
- 49 Ecen gauça handiac eguin drauzquit botheretsu denac: eta haren icena saindu da:
- 50 Eta haren misericordia da generationetaric generationetara haren beldurra dutenetara.
- 51 Botheretsuqui eguin vkan du bere bessoaz: deseguin ditu superboac berén bihotzeco pensamenduan.
- 52 Egotzi ditu botheretsuac thronoetaric, eta goratu ditu chipiac.
- 53 Gosse ciradenac bethe ditu onez: eta abratsac igorri ditu hutsic
- 54 Sustengatu vkan du Israel bere haourra, bere misericordiáz orhoit içanez.
- 55 Gure aitey minçatu çayen beçala, Abrahami eta haren haciari iagoiticotz.
- 56 Eta egon cedin Maria harequin hirur hilebetheren inguruä: guero itzul cedin bere etcherát.
- 57 Eta compli cedin Elisabethen ertzeco demborá: eta erdi cedin seme batez.
- 58 Eta ençun ceçaten haren auçoéc eta ahaidéc, nola frangoqui Iaunac bere misericordia declaratu çuen harengana, eta alegueratzen ciraden harequin.
- 59 Eta guertha cedin, çortzigarreneco egunean ethor baitzitecen haourtchoaren circonciditzera, eta deitzen çuten hura bere aitaren icenaz, Zacharias.
- 60 Baina ihardesten çuela haren amac erran ceçan, Ez, baina deithuren da Ioannes.
- 61 Eta erran cieçoten, Eztun nehor hire ahaidetan icen horrez deitzen denic.
- 62 Orduan keinu eguin cieçoten haren aitari, nola nahi luen hura dei ledin.
- 63 Eta harc tableta batzuren escaturic scriba ceçan, cioela, Ioannes da horren icena. Eta mirets ceçaten guciéc.
- 64 Eta irequi cedin bertan haren ahoa, eta haren mihia lacha cedin: eta minço cen laudatzen çuela Iaincoa.
- 65 Eta icidura ethor cedin aldiri hetaco gucién gainera, eta Iudaco herri mendiçu orotan publica citecen hitz hauc guciac.
- 66 Eta ençun cituzten guciéc, eçar citzaten bere bihotzean, erraiten çutela, Nor haourtcho haur içanen da? Eta Iaunaren escua cen harequin.
- 67 Orduan haren aita Zacharias bethe cedin Spiritu sainduaz: eta prophetiza ceçan, cioela,
- 68 Laudatu dela Israeleco Iainco Iauna, ceren visitatu eta redemitu baitu bere populua.
- 69 Eta alchatu baitraucu saluamendutaco adarra Dauid bere cerbitzariaren etchean.
- 70 Nola minçatu içan baita bere Propheta saindu bethidanic içan diradenen ahoz.
- 71 Salbu içanen guinela gure etsayetaric eta guri gaitz çarizcuten gucién escutic.
- 72 Gure aitey misericordia leguiençat, eta orhoit licén bere alliança sainduaz:
- 73 Eta gure Aita Abrahami eguin ceraucan iuramenduaz:
- 74 Ecen emanen ceraucula, beldur gabe gure etsayén escuetaric deliuraturic, hura cerbitza guineçan,
- 75 Saindutassunetan eta iustitiatan haren aitzinean, gure vicico egun gucietan.
- 76 Eta hi haourtchoá, Subiranoaren Propheta deithuren aiz: ecen ioanen aiz Iaunaren beguitharte aitzinean, haren bideac appain ditzançat,
- 77 Eta eman dieçoançat saluamenduco eçagutzea haren populuari, hayén bekatuén barkamenduaz.
- 78 Gure Iaincoaren affectione misericordiosoaz, ceinez visitatu vkan baiquaitu, Orientac garaitic:
- 79 Argui daguiençat ilhumbean eta herioaren itzalean iarriric daudeney, gure oinen baquezco bidera chuchenceagatic.
- 80 Eta haourtchoa handitzen eta spirituz fortificatzen cen: eta egon cedin desertuetan Israeli manifestatu behar içan çayón egunerano.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗