로마서 16장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 로마서 (Romans) · 27절
- 1 Gommendatzen drauçuet bada gure arreba Phebe, Cenchreco Eliçaren nescato dena:
- 2 Hura gure Iaunean recebi deçaçuençát sainduey dagoten beçala, eta assisti çaquizquioten çuen behar içanen den gauça gucietan: ecen hura anhitzen ostatessa içan da, eta neurorren-ere.
- 3 Salutaitzaçue Priscilla eta Aquila, ene aiutariac Iesus Christ Iaunean.
- 4 Ceinéc ene viciagatic bere leppoac susmettitu baitituzté: hæy eztrauztet nic neurorrec esquerrac emaiten, baina Gentilén Eliça guciéc-ere bay.
- 5 Saluta eçaçue hayén etchean den Eliçá-ere Saluta eçaçue Epenet ene maitea, cein baita Achaiaco primitiá Christean.
- 6 Saluta eçaçue Maria guregana anhitz trabaillatua.
- 7 Salutaitzaçue Andronic eta Iunia ene lehen gussuac, eta ene presonerquideac, Apostoluén artean notable diradenac, eta ni baino lehen içan diradenac Christean.
- 8 Saluta eçaçue Amplia ene maitea gure Iaunean.
- 9 Saluta eçaçue Vrban, gure aiutaria Christean eta Stachys ene maitea.
- 10 Saluta eçaçue Apelles, Christean approbatua. Salutaitzaçue Aristobulorenecoac.
- 11 Saluta eçaçue Herodion ene lehen gussua. Salutaitzacue Narcisse baithaco gure Iaunean diradenac.
- 12 Salutaitzaçue Tryphena eta Tryphosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenac. Saluta eçaçue Persida, nic maite dudana eta anhitz trabaillatu dena, gure Iaunean.
- 13 Saluta eçaçue Rufo berecia gure Iaunean, bayeta haren eta ene ama.
- 14 Salutaitzaçue Asyncrito, Phlegon, Hermas, Patrobas, Hermes, eta hequin diraden anayeac.
- 15 Salutaitzaçue Philologo, eta Iulia, Nereo, eta haren arrebá, eta Olympa, eta hequin diraden saindu guciac.
- 16 Saluta eçaçue elkar pot eguite saindu batez Christen Elicéc salutatzen çaituztez.
- 17 Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, gogoa ditzaçuen, çuec recebitu duçuen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta çaitezten hetaric.
- 18 Ecen halacoéc Iesus Christ gure Iauna eztuté cerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz eta lausenguzcoz simplén bihotzac seducitzen dituzté.
- 19 Ecen çuen obedientiá batbederaz eçagutua da: Aleguera naiz bada çueçaz den becembatean: baina nahi dut çuhur çareten onean eta simple gaitzean.
- 20 Eta baquezco Iaincoac deseguinen du Satan çuen oinén azpian sarri. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela, çuequin. Amen.
- 21 Salutatzen çaituztez Timotheo ene aiutariac, eta Lucioc, eta Iasonec, eta Sosipaterec ene lehen gussuéc.
- 22 Salutatzen çaituztét gure Iaunean nic Tertiusec, epistola haur scribatu dudanac.
- 23 Salutatzen çaituztez Gaius-ec, ene eta Eliça guciaren ostatuac. Salutatzen çaituztez Eraste hirico procuradoreac, eta Quart anayeac.
- 24 Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen.
- 25 Bada çuec confirma ahal çaitzaqueztenari, ene Euangelioaren eta Iesus Christen predicationearen araura, hambat demboraz gueroztic mysterio estaliric egon den reuelationearen araura:
- 26 Baina, oráin manifestatu denaren, eta Propheten Scripturéz Iainco eternalaren manuz fedearen obedientiatan natione gucietan declaratu denaren araura:
- 27 Iaincoari, bada, çuhur bakoitzari dela gloria Iesus Christez eternalqui. Amen.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗