로마서 15장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 로마서 (Romans) · 33절
- 1 Eta behar ditugu fermu garenóc, infirmoén flaccatassunac supportatu, eta ez gure buruey complacitu.
- 2 Bada gutaric batbederac complaci beça bere hurcoa vnguira edificationetan.
- 3 Ecen Christec-ere eztu bere buruä complacitu nahi vkan, baina, scribatua den beçala, Hiri iniuria erraiten drauèanén iniuriác ene gainera erori içan dituc.
- 4 Ecen aitzinetic scribatu diraden gauça guciac, gure doctrinatan scribatu içan dirade, Scripturetaco patientiaz eta consolationez sperança dugunçát.
- 5 Bada patientiataco eta consolationetaco Iaincoac diçuela elkarren artean gauça ber baten pensatzeco gratia Iesus Christen araura:
- 6 Gogo batez eta aho batez glorifica deçaçuençát Iaincoa, cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita.
- 7 Halacotz recebi eçaçue elkar, Christec-ere gu recebitu gaituen beçala Iaincoaren gloriatan.
- 8 Bada erraiten dut, Iesus Christ circonsionearen ministre içan dela, Iaincoaren eguiagatic, Aitey eguin çaizten promessac confirma litzançát:
- 9 Eta Gentiléc Iaincoa bere misericordiagatic glorifica deçaten: scribatua den beçala, Halacotz laudorio emanen drauat hiri Gentilén artean, eta hire icenari cantaturen diarocát.
- 10 Eta berriz dio, Aleguera çaiteztez Gentilác haren populuarequin.
- 11 Eta berriz, Lauda eçaçue Iauna Gentil guciéc eta elkarrequin lauda eçaçue hura populu guciéc.
- 12 Eta berriz Esaiasec erraiten du, Içanen da Iesserenic çain-bat, eta, Gentilén gobernatzera altchaturen den-bat: Gentiléc hartan sperança vkanen duté.
- 13 Sperançazco Iaincoac bada compli çaitzatela bozcario guciaz eta baquez sinhetsiz, sperançaz abundos çaretençát Spiritu sainduaren verthutez.
- 14 Bada segur naiz, ene anayeác, ni neuror-ere çueçaz, ecen çuec cueróc ontassunez betheac çaretela, eçagutze guciaz betheric: etare elkar admonesta ahal baiteçaqueçue.
- 15 Eta, anayeác, ausartquichiago scribatu drauçuet partez, çuec orhoit eraciten bacintuztét beçala, Iaincoaz niri eman içan çaitadan gratiagatic,
- 16 Iesus Christen ministre naicençát Gentilac baithan, emplegatzen naicela Iaincoaren Euangelio sainduan, Gentilén oblationea placént dençát, Spiritu sainduaz sanctificaturic.
- 17 Badut beraz cerçaz gloria nadin Iesus Christez, Iaincoazco gaucetan.
- 18 Ecen ez ninçande, Christec niçaz eguin eztuen gauçaren erraitera ausart, Gentilén obedientiatara erekarteco, hitzez eta eguinez:
- 19 Signoén eta miraculuén verthutez, Iaincoaren Spirituaren verthutez: hambat non Ierusalemetic eta aldirietaric Illyriquerano abunda eraci vkan baitut Christen Euangelioa:
- 20 Hala Euangelioaren predicatzen enseyatzen nincela, ez Christ aippatu içan cen lekutan, berceren fundament gainean edifica ezneçançát.
- 21 Baina scribatua den beçala, Harçaz denuntiatu içan etzayenéc, ilkussiren duté: eta ençun eztutenéc, adituren duté.
- 22 Eta halacotz empatchatu içan naiz anhitzetan ethortera çuetara.
- 23 Baina orain guehiago lekuric comarca hautan eztudanaz gueroz, eta ia anhitz vrthez gueroztic çuetara ethortera desir dudanaren gainean:
- 24 Parti nadinean Espaigniarát, ethorriren naiz çuetara: ecen sperança dut iragaitean ikussiren çaituztedala, eta çueçaz hara guidaturen naicela: baldin lehen çuequin içatez sasituche banaiz.
- 25 Bada orain banoa Ierusalemerát, sainduey administratzera.
- 26 Ecen Macedoniacoén eta Achaiacoén placera içan da Ierusalemen diraden sainduetaco paubrey cerbaiten partitzera.
- 27 Ecen hala placer vkan duté, eta çordun-ere badirade hetara: ecen baldin hayén on spiritualetan participant içan badirade Gentilac, hec-ere carnaléz den becembatean aiutatu behar dituzté.
- 28 Bada haur acabatu duquedanean eta hæy fructu haur consignatu drauqueedanean, Espaigniarát ioanen naiçate çuec baitharic.
- 29 Eta badaquit ecen çuetara ethor nadinean, Christen Euangelioco benedictionearen abundantiarequin ethorriren naicela.
- 30 Halaber anayeác, othoitz eguiten drauçuet Iesus Christ gure Iaunaz, eta Spirituaren charitateaz, enequin emplega çaitezten, enegatic Iaincoari eguinen drautzaçuen othoitzéz:
- 31 Iudean diraden desobedientetaric deliura nadinçát, eta Ierusalemen eguiteco dudan administratione haur, sainduén gogaraco dençát:
- 32 Iaincoaren vorondatez çuetara bozcariorequin ethor nadinçát, eta çuequin batean recrea nadinçát.
- 33 Bada baquezco Iaincoa dela çuequin gucioquin, Amen.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗