디모데전서 1장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 디모데전서 (1 Timothy) · 20절
- 1 PAVLEC, Iainco gure Saluadorearen eta gure sperança Iesus Christ Iaunaren manamenduz Iesus Christen Apostolu denac,
- 2 Timotheo neure eguiazco semeari fedean, Gratia dela hirequin, misericordia eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.
- 3 Othoitz eguin drauadan beçala Ephesen egon andin, Macedoniarát ioaiten nincenean, eguin eçac, denuntia dieceançat batzuey ezteçaten bercelaco doctrinaric iracats.
- 4 Eta eztitecen behá elhe çarretara eta genealogia fin gabetara, ceinéc lehen, questioneac engendratzen baitituzte ecen ez Iaincoaren edificatione fedeaz dena.
- 5 Bada manamenduaren fina duc charitate bihotz chahutic eta conscientia onetic dena eta fictione gaberico fedetic.
- 6 Gauça hautaric batzu erauciric conuertitu içan dituc elhe vanotara:
- 7 Legueco doctor içan nahi diradelaric eta aditzen eztituztelaric erraiten eta asseguratzen dituzten gauçác.
- 8 Eta baceaquiagu ecen ona dela Leguea, baldin nehorc harçaz bidezqui vsatzen badu.
- 9 Daquigularic ecen Leguea eztela iustoagatic iarri, baina gaichtoacgatic eta desobedientacgatic: Iaincoaren menospreciaçaleacgatic eta vicitze gaichtotacoacgatic, religioneric eztaducatenacgatic eta profanoacgatic, aita-amén hiltzaleacgatic eta guicerhaileacgatic:
- 10 Paillartacgatic, bugreacgatic, guiça ebatsleacgatic, gueçurtiacgatic, desperiuruacgatic, eta baldin deus berceric doctrina sanoaren contratacoric bada.
- 11 Cein doctrina baita Iainco benedicatuaren Euangelio gloriazco niri cargutan eman içan çaitadanaren araura.
- 12 Eta esquer emaiten diarocat ni fortificatu nauenari, cein baita, Iesus Christ gure Iauna: ceinec fidel estimatu vkan bainau, bere cerbitzuan eçarriric:
- 13 Ni, lehen bainincén blasphemaçale eta persecutaçale eta iniuriaçale: baina misericordia eguin içan ciaitadac: ecen ignorantiaz eguin vkan diat, fedea eznuelaric.
- 14 Baina garaithu içan duc gure Iaunaren gratia federequin eta dilectionerequin cein baita Iesus Christean.
- 15 Haur duc hitz segura, eta recebi deçagun guciz dignea, ecen Iesus Christ ethorri içan dela mundura bekatorén saluatzera, ceinetarico lehena bainaiz ni.
- 16 Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén.
- 17 Bada Regue eternalari, immortalari, inuisibleari, Iainco çuhur berari dela ohore eta gloria secula seculacotz. Amen.
- 18 Manamendu haur gommendatzen drauat, Timotheo ene semé, aitzinetic hiçaz içan diraden prophetién araura, heçaz bataillatze onez batailla adinçát:
- 19 Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié.
- 20 Ceinetaric baitirade Hymeneo eta Alexander: hec Satani eman dirautzat, ikas deçatencát guehiagoric ez blasphematzen.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗