데살로니가후서 3장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 데살로니가후서 (2 Thessalonians) · 18절
- 1 Gaineracoaz, anayeác, othoitz eguiçue guregatic, Iaunaren hitzac laster daguiançat, eta glorifica dadin çuec baithan-ere beçala:
- 2 Eta gu deliura gaitecen gende desordenatu eta gaichto hautaric: ecen fedea ezta gucién.
- 3 Baina fidel da Iauna, ceinec confirmaturen baitzaituzte eta beguiraturen gaichtoaganic.
- 4 Asseguratzen-ere bagara Iaunean çueçaz, ecen denuntiatzen drauzquiçuegun gauçác eguiten-ere badituçuela eta eguinen.
- 5 Bada Iaunac chuchent ditzala çuen bihotzac Iaincoaren amoriora, eta Christen beguira egoitera.
- 6 Anayeác, denuntiatzen drauçuegu halaber Iesus Christ gure Iaunaren icenean, separa çaitezten anaye desordenatuqui eta ez gureganic recebitu duen doctrinaren araura ebilten den orotaric.
- 7 Ecen ceuroc badaquiçue nola imitatu behar gaituçuen: ecen ezgara desordenatuqui maneyatu içan çuen artean.
- 8 Eta eztugu nehoren oguia dohainic ian: baina trabaillurequin eta nequerequin gau eta egun languiten ari guinadela, çuetaric nehoren phorogu ez guinadençát.
- 9 Ez bothere eztugunez, baina gure buruén çuey exemplutan emaiteagatic, imita gaitzaçuençat.
- 10 Ecen çuequin guinadenean-ere haour denuntiatzen guendrauçuen, ecen baldin cembeit trabaillatu nahi ezpada, ian-ere ezteçan.
- 11 Ecen ençuten dugu çuen artean badiradela batzu desordenatuqui dabiltzanic, deus ari eztiradelaric, baina curiosqui vici diradelaric.
- 12 Bada halaco diradeney denuntiatzen drauegu, eta othoitz eguiten Iesus Christ gure Iaunaz sossegurequin trabaillatzen ari diradela bere oguia ian deçaten.
- 13 Eta çuec, anayeác, etzaiteztela enoya vngui eguitez.
- 14 Eta baldin cembeitec gure hitza obeditzen ezpadu, epistolaz hura nota eçaçue: eta ezteçaçuela conuersa harequin, ahalque duençát:
- 15 Guciagatic-ere etsay beçala ezteçaçuela eduqui, baina admonesta eçaçue anaye anço.
- 16 Bada Iaun baquezcoac bethiere diçuela baquea manera gucian. Iauna dela çuequin gucioquin.
- 17 Salutationea, ene Paulen escuz, baita seignale ene epistola gucietan: hunela scribatzen dut.
- 18 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗