누가복음 5장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 누가복음 (Luke) · 37절
- 1 Eta guertha cedin, populuac hura hertsen çuela Iaincoaren hitzaren ençuteagatic, bera Genesarethco lac bazterrean baitzegoen:
- 2 Eta ikus citzan bi vnci lac bazterrean ceudela: eta hetaric ilkiric arrançalec sareac ikutzen cituzten:
- 3 Eta sarthuric vnci hetaric batetara, cein baitzén Simonena, othoitz ceguión lurretit retira leçan appurbat: guero iarriric vncitic iracasten cituen gendetzeac.
- 4 Eta minçatzetic ichildu cen beçala, erran cieçón Simoni, eramac barnago, eta largaitzaçue çuen sareac hatzamaitera.
- 5 Orduan ihardesten duela Simonac diotsa, Magistruá, gau gucian nekaturic eztiagu deus hartu: baina hire hitzera largaturen diat sarea.
- 6 Eta hori eguin çutenean, enserra ceçaten arrain mola handibat: eta ethencen cen hayén sarea.
- 7 Eta keinu eguin ciecén berce vncico laguney, ethorriric lagun lequiztén: eta ethor citecen, eta bethe citzaten bi vnciac hundatzerano.
- 8 Eta hori ikussiric Simon Pierrisec egotz ceçan bere buruä Iesusen belhaunetara, cioela, Parti adi eneganic, Iauna, ecen guiçon bekatorea nauc ni.
- 9 Ecen icidura batec har ceçan hura eta harequin ciraden guciac, hartu cituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber Iacques eta Ioannes Zebedeoren seme Simonen lagun ciradenac-ere.
- 10 Orduan erran cieçón Simoni Iesusec, Eztuála beldurric, oraindanic guiçon hatzamaile içanen aiz.
- 11 Eta vnciac leihorrera cituztenean gucia vtziric, hari iarreiqui içan çaizcan.
- 12 Eta guertha cedin hura hiri batetan cela, huná, guiçon sorhayotassunez bethebat ethor baitzedin: eta ikussi çuenean Iesus, bere buruä beguitharte gainera egotziric othoitz ceçan hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal neçaquec.
- 13 Eta Iesusec escua hedaturic hunqui ceçan hura, cioela, Nahi diat, aicén chahu. Eta bertan sorhayotassuna parti cedin harenganic.
- 14 Eta harc mana ceçan nehori ezlerrón: baina ohá, diotsa, eracuts ieçoc eure buruä Sacrificadoreari, eta presenta eçac eure chahutzeagatic Moysesec ordenatu duen beçala hæy testimoniagetan.
- 15 Eta harçazco proposa gueroago aitzinago hedatzen cen, eta gendetze handiac biltzen ciraden ençutera, eta bere eritassunetaric harçaz senda litecençát.
- 16 Baina bera retiratua cegoen desertuetan, eta othoitz eguiten çuen.
- 17 Eta guertha cedin egun batez hura iracasten ari cela, phariseuac eta Legueco doctorac baitzeuden iarriric, cein ethor baitzitecen Galileaco eta Iudeaco eta Ierusalemeco burgu gucietaric: eta Iaunaren verthutea cen hayén sendatzeco.
- 18 Orduan huná batzu, dacarqueitela ohean guiçon-bat cein baitzén paralytico: eta çabiltzan hura barnera ekarri nahaiz, eta haren aitzinean eçarri nahiz.
- 19 Eta erideiten etzutenean nondic hura barnera liroiten, gendetzearen causaz, iganic etche gainera, teuletaric erauts ceçaten ohetchoarequin artera, Iesusen aitzinera:
- 20 Eta hayén fedea ikussi çuenean, erran cieçón, Guiçoná, barkatu çaizquic eure bekatuac.
- 21 Orduan has citecen pensatzen Scribác eta Phariseuac, cioitela, Nor da blasphemioac erraiten dituen haur? Norc barka ahal ditzaque bekatuac Iaincoac berac baicen?
- 22 Eta Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac, ihardesten çuela erran ciecén, Cer pensatzen duçue çuen bihotzetan?
- 23 Cein da errachago, erraitea, Barkatu çaizquic eure bekatuac: ala erraitea, Iaiqui adi eta ebil adi?
- 24 Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela authoritate lurrean bekatuén barkatzeco (diotsa paralyticoari) Hiri erraiten drauat iaiqui adi, eta eure ohetchoa harturic habil eure etcherát.
- 26 Eta bertan iaiquiric hayén aitzinean, eta altchatu çuenean bera cetzan ohetchoa, ioan cedin bere etcherát, glorificatzen çuela Iaincoa. Eta icidura batec har citzan guciac, eta glorificatzen çutén Iaincoa: eta bethe citecen beldurtassunez, erraiten çutela, Segur ikussi ditugu egun nehorc vste etzituqueen gauçác.
- 27 Eta gauça hayen buruän ilki cedin, eta ikus ceçan publicano Leui deitzen cembat, peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri.
- 28 Eta hura gauça guciac vtziric iaiqui cedin, eta iarreiqui içan çayón.
- 29 Eta eguin cieçón banquet handibat Leuic bere etchean, eta cen publicanoezco eta berce hequin mahainean iarriric ceudenezco compainia handibat.
- 30 Eta hetaric Scriba eta Phariseu ciradenéc murmuratzen çuten haren discipuluen contra, cioitela, Cergatic publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten eta edaten duçue?
- 31 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina gaizqui daudenéc.
- 32 Eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara.
- 33 Eta hec erran cieçoten, Cergatic Ioannesen discipuluéc barur eguiten dute maiz eta othoitz eguiten, halaber Phariseuenec-ere: baia hiréc iaten eta edaten dute?
- 34 Eta harc erran ciecén, Barur eraci ahal ditzaqueçue ezconduaren gamberaco gendeac ezcondua hequin deno?
- 36 Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, orduan barur eguinen duté egun hetan. Guero comparationebat-ere erran ciécen, Nehorc eztrauca eratchequiten abillamendu berri baten pedaçua abillamendu çar bati: ezpere berriac ethencen du: eta çarrarequin ezta accordatzen berritic den pedaçua.
- 37 Eta nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan, ezpere mahatsarno berriac çathituren ditu çahaguiac eta bera issuriren da, eta çahaguiac galduren dirade:
- 38 Baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarteco da: eta biac beguiratzen dirade.
- 39 Eta ezta nehor çaharretic edaten duenic, bertan berritic nahi duenic: ecen erraiten du, Çaharra hobe da.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗