누가복음 4장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 누가복음 (Luke) · 44절
- 1 Eta Iesus Spiritu sainduaz bethea parti cedin Iordanetic, eta eraman cedin Spiritu beraz desertura,
- 2 Eta han tenta cedin deabruaz berroguey egunez: eta etzeçan deus ian egun hec cirauteno, baina hec iragan eta, guero gosse cedin.
- 3 Orduan erran cieçón deabruac, baldin Iaincoaren Semea bahaiz, erróc harri huni ogui bilha dadin.
- 4 Eta ihardets cieçón Iesusec, cioela, Scribatua duc, ecen eztela ogui berez vicico guiçona, baina Iaincoaren hitz guciaz.
- 5 Orduan eramanic hura deabruac mendi gora batetara, eracuts cietzon munduco resuma guciac dembora moment batez.
- 6 Eta diotsa deabruac, Emanen drauat bothere hori gucia, eta resuma horien gloriá: ecen niri eman içan ciaitadac, eta nahi dudanari emaiten diarocat.
- 7 Hic bada baldin adora baneçac, hire içanen dituc guciac.
- 8 Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Guibelerat adi eneganic Satán: ecen scribatua duc, Adoraturen duc eure Iainco Iauna, eta hura bera cerbitzaturen duc.
- 9 Orduan eraman ceçan Ierusalemera, eta eçar ceçan templeco pinacle gainean: eta erran cieçón, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä hemendic beherera.
- 10 Ecen scribatua duc, bere Ainguèruey cargu emanen drauela hiçaz, hire beguiratzeco:
- 11 Eta escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát.
- 12 Baina ihardesten duela Iesusec diotsa, Errana duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna.
- 13 Guero tentatione gucia acabatu eta, deabrua parti cedin harenganic dembora batetaranocotz.
- 14 Eta itzul cedin Iesus Spirituaren verthutez Galileara: eta haren famá ioan cedin inguruco comarca orotara.
- 15 Eta hura ari cen iracasten hayén synagoguetan, guciéc ohoratzen çutela.
- 16 Ethor cedin bada Nazarethera non haci içan baitzén: eta sar cedin bere costumaren araura Sabbath egunean synagogán: eta iaiqui cedin iracurtzera.
- 17 Eta eman cequión Esaias prophetaren liburuä: eta desplegatu çuenean liburuä, eriden ceçan lekua, non scribatua baitzén,
- 18 Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau: paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,
- 19 Captiuoey largançaren, eta itsuey ikustearen recubramenduaren predicatzera, eta çaurthuén deliurançatan eçartera, eta Iaunaren vrthe bozcariotacoaren predicatzera.
- 20 Eta plegaturic liburuä rendatu ceraucanean ministreari, iar cedin: eta synagogaco gucién beguiac haren gainera fincatuac ciraden.
- 21 Orduan has cequién erraiten, egungo egunean complitu da Scriptura haur çuen beharrietan.
- 22 Eta guciéc testimoniage emaiten ceraucaten, eta miraz ceuden haren ahotic ilkiten ciraden hitz gratiazcoéz, eta erraiten çuten, Ezta haur Iosephen semea?
- 23 Eta erran ciecén, Frangoqui erranen drautaçue comparatione haur, Medicuá, senda eçac eure buruä: cerere gauça ençun baitugu eguin içan diradela Capernaum-en, eguin itzac hemen-ere eure hirian.
- 24 Eta dioste, Eguiaz diotsuet, ecen Prophetaric batre eztela gogaracoric bere herrian.
- 25 Baina eguiaz erraiten drauçuet, anhitz ema alhargun cen Eliasen egunetan Israelen, ceruä ertsi içan cenean hirur vrthe eta sey hilebethetacotz, hala non eguin baitzedin gossete handia lur guciaren gainean.
- 26 Baina hetaric batetara-ere etzén igorri içan Elias, Sarepta Sidoniaco hirira baicen, emazte alhargun batgana.
- 27 Eta anhitz sorhayo cen Israelen Eliseo prophetaren demborán, baina hetaric batre etzén chahutu içan Naaman Syriacoa baicen.
- 28 Orduan bethe citecen guciac asserretassunez synagogán, gauça hauc ençuten cituztenean.
- 29 Eta iaiquiric egotz ceçaten hura hiritic campora, eta eraman ceçaten mendi gainera (ceinen gainean hayen hiria edificatua baitzen) gainetic behera egotz leçatençat.
- 30 Baina hura hayén artetic iraganic, ioan cedin.
- 31 Eta iauts cedin Capernaum Galileaco hirira, eta han iracasten cituen Sabbathoetan.
- 32 Eta spantatuac ceuden haren doctrinaren gainean: ecen authoritaterequin cen haren hitza.
- 33 Eta cen synagogán guiçombat deabru satsuaren spiritua çuenic, eta iar cedin oihuz ocengui,
- 34 Cioela, Ah, cer da hire eta gure artean, Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? baceaquiat nor aicen: hi aiz Iaincoaren saindua.
- 35 Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic. Eta deabrua, hura artera egotziric, ilki cedin harenganic, eta calteric batre etzieçon eguin.
- 36 Eta spantamendu iar cedin gucietan, eta minço ciraden elkarren artean, cioitela, Cer hitz da haur, authoritaterequin eta bothererequin manatzen baititu spiritu satsuac, eta ilkiten baitirade ?
- 37 Eta io citzan haren famác herriaren inguruco comarca guciac.
- 38 Eta iaiquiric Iesus synagogatic, sar cedin Simonen etchean: eta Simonen ama-guinharreba eduquiten cen helgaitz handi batez: eta othoitz ceguioten harengatic.
- 39 Eta haren garaitic cegoela mehatcha ceçan helgaitza: eta vtzi ceçan hura helgaitzac: eta harc bertan iaiquiric cerbitza citzan.
- 40 Eta iguzqui sartzean, anhitz eritassun motaz eriric çuten guciéc ekar citzaten harengana: eta harc escuac hetaric batbederari gainera eçarriric senda citzan.
- 41 Deabruac-ere ilkiten ciraden anhitzenganic, oihuz ceudela, eta cioitela, Hi aiz Christ Iaincoaren Semea. Baina harc mehatchatzen cituela, etzituen vtziten erraitera, ecen baceaquitela hura cela Christ.
- 42 Eta arguitu cenean ilkiric ioan cedin leku desertu batetara, eta gendetzeac haren bilha çabitzan, eta ethor citecen hura baitharano: eta baçaducaten hura hetaric parti ezledinçát.
- 43 Baina harc erran ciecén, Berce hiriey-ere euangelizatu behar drauet Iaincoaren resumá: ecen hartacotzat igorri içan naiz.
- 44 Eta predicatzen çuen Galileaco synagoguetan.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗