고린도전서 4장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 고린도전서 (1 Corinthians) · 20절
- 1 Estima beça guçaz guiçonac Christen ministréz, eta Iaincoaren secretuén dispensaçaléz beçala.
- 2 Baina gaineracoaz, necessario da dispensaçaletan leyal batbedera eriden dadin.
- 3 Niçaz den becembatean, ansia guti dut çueçaz edo iugemendu humanoz iudicatu içatearen: are neure buruä-ere eztut iudicatzen.
- 4 Ecen deusetan eztut neure buruä hoguendun senditzen: ordea huneçaz eznaiz iustificatu: baina ni iudicatzen nauena, Iauna da.
- 5 Halacotz, ezteçaçuela dembora baino lehen iudica, Iauna dathorreno, ceinec ilhumbeco gauça estaliac-ere arguituren baititu, eta bihotzetaco conseilluac manifestaturen: eta orduan laudorio vkanen du batbederac Iaincoaganic.
- 6 Bada anayác, gauça hauc minçatzeco manera batez itzuli vkan ditut neure eta Apolloren gainera, çuen causaz: gutan ikas deçaçuençát, scribatua den baino guehiago ez presumitzera: bata bercearen contra hant etzaiteztençát berceren contra.
- 7 Ecen norc hi reputationetan eçarten au? eta cer duc recebitu vkan eztuanic? eta baldin recebitu vkan baduc, cergatic gloriatzen aiz recebitu ezpahu beçala?
- 8 Ia asse çarete, ia abrastu çarete, gu gabe reguetu çarete: eta aitzineçate regna, guc-ere çuequin batean regna deçagunçát.
- 9 Ecen badaritzat Iaincoac gu monstrança eçarri gaituela, baicara, azquen Apostoluac, heriotara condemnatuac beçala: ecen beguietaco miragarri eguin içan gaitzaizte munduari eta Aingueruey eta guiçoney.
- 10 Gu erho Christgatic, eta çuec çuhur Christ Iaunean, gu flaccu, eta çuec sendo: çuec noble, eta gu bilaun. Ordu hunetarano eta gosse gara eta egarri gara, eta billuci gara, eta buffetatzen gara, eta leku batetic bercera errebelatuac gabiltza:
- 11 Eta trabaillatzen gara, gure escu propriéz lan eguinez.
- 12 Iniuriatzen gara, eta vngui erraiten dugu: persecutatzen gara, eta suffritzen dugu:
- 13 Diffamatzen gara, eta othoitz eguiten dugu, munduco scobaquin beçala eguin içan gara, eta gucién karracaquin beçala oraindrano.
- 14 Eztrauzquiçuet gauça hauc scribatzen ahalque çaitzatedançát, baina neure haour maite anço auisatzen çaituztet.
- 16 Ecen hamar milla pedagogo bacintuzte-ere Christean, ez ordea anhitz aita: ecen Iesus Christean, Euangelioaz nic engendratu vkan çaituztet. Othoitz eguiten drauçuet bada, ene imitaçale çareten.
- 17 Halacotz igorri drauçuet Timotheo, cein baita ene seme maitea eta fidela gure Iaunean, harc orhoit eraciren drauzquiçue ceric diraden ene bideac Christean, leku gucietan Eliça orotan iracasten dudan beçala.
- 18 Ni çuetara ethorteco ezpaninz beçala, batzu hantuac içan dirade.
- 19 Baina ethorriren naiz sarri çuetara, baldin Iaunac nahi badu: eta eçaguturen dut, ez hantu içan diraden horién hitza, baina verthutea.
- 20 Ecen Iaincoaren resumá ezta hitzean, baina verthute spiritualean.
- 21 Cer nahi duçue? cihorrequin ethorriren naiz çuetara, ala charitaterequin eta emetassunezco spiriturequin?
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗