고린도전서 3장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 고린도전서 (1 Corinthians) · 22절
- 1 Eta ni anayeác, ecin minçatu natzayçue çuey spiritualey anço, baina carnaley anço, diot, haourrey anço Christ Iaunean.
- 2 Ezne edatera emaitez haci çaituztet, eta ez viandaz, ceren oraino ecin baitzineçaqueten, baina orain-ere oraino ecin deçaqueçue: ceren oraino carnal baitzarete.
- 3 Ecen inuidia eta gudu eta targoa çuen artean denean, etzarete carnal, eta etzabiltzate guiçonaren araura?
- 4 Ecen erraiten duenean batac, Ni Paulen naiz: eta berceac, Ni Apolloren, etzarete carnal?
- 5 Nor da bada Paul, eta nor Apollo, cerbitzari baicen, ceinéz sinthetsi vkan baituçue, eta batbederari Iaunac eman draucan beçala?
- 6 Nic landatu vkan dut, Apolloc arregatu: baina Iaincoac eman du handitzea.
- 7 Halacotz beraz landatzen ari dena ezta deus, ezeta arregatzen ari dena: baina handitzea emaiten duen Iaincoa.
- 8 Eta landatzen ari dena eta arregatzen ari dena, bat dirade: eta batbederac recebituren du bere saria bere trabailluaren araura.
- 9 Ecen gu Iaincoarequin languile gara, çuec Iaincoaren laborançá, Iaincoaren edificio çarete.
- 10 Iaincoaren gratia niri eman çaitadanaren araura, nabussi iaquinsu batec beçala fundamenta eçarri vkan dut, eta berce batec gainean edificatzen du: baina batbederac becussa nola gainean edificatzen duen.
- 11 Ecen berce fundamentic nehorc ecin eçar deçaque eçarri denaz berceric, cein baita Iesus Christ.
- 12 Eta baldin nehorc edificatzen badu fundament hunen gainean vrrhe, cilhar, harri preciatu, egur, belhar, lasto:
- 13 Batbederaren obrá manifestaturen da: ecen egunac declaraturen du: ceren suaz manifestaturen baita: eta batbederaren obrá nolaco daten, suac phorogaturen du.
- 14 Baldin cembeit gainean edificatu duenen obrá badago, sari recebituren du.
- 15 Baldin cembeiten obrá erra badadi, galtze eguinen du: baina bera saluaturen da, badaric-ere suz beçala.
- 16 Eztaquiçue ecen Iaincoaren temple çaretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela çuetan?
- 17 Baldin norbeitec Iaincoaren templea deseguin badeça, deseguinen du hura Iaincoac: ecen Iaincoaren templea saindu da, cein baitzarete çuec.
- 18 Ezteçala nehorc bere buruä seduci: baldin cembeitec vste badu çuen artean çuhur dela mundu hunetan, erho eguin bedi, çuhur dadinçát.
- 19 Ecen mundu hunetaco çuhurtziá, erhogoa da Iaincoaren aitzinean: ecen scribatua da, Hatzamaiten ditu çuhurrac hayén finecian.
- 20 Eta berriz, Iaunac ezagutzen du ecen çuhurrén pensamenduac vano diradela.
- 21 Bada, eztadila nehor gloria guiçonétan: ecen gauça guciac çuen dirade:
- 22 Bada Paul, bada Apollo, bada Cephas, bada mundua, bada vicitzea, bada herioa, bada presenteco gauçaric, bada ethorthecoric, guciac dirade çuen: eta çuec Christen, eta Christ Iaincoaren.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗