요한일서 4장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한일서 (1 John) · 21절
- 1 Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura.
- 2 Hunetan eçagut eçaçue Iaincoaren Spiritua. Iesus Christ haraguitara ethorri dela confessatzen duen spiritu gucia, Iaincoaganic da.
- 3 Eta cein-ere spirituc ezpaitu confessatzen Iesus Christ haraguitara ethorri içan dela hura ezta Iaincoaganic: eta halaco spiritua Antechristena da, ceinez minçatzen ençun vkan baituçue, ecen ethorteco dela, eta ia orain munduan da.
- 4 Haourtoác, çuec Iaincoaganic çarete, eta garaithu çaizte hæy: ecen handiago da çuetan dena, ecen ez munduan dena.
- 5 Hec mundutic dirade, halacotz munduaz minço dirade, eta mundua hæy behatzen çaye.
- 6 Gu Iaincoaganic gara: Iaincoa eçagutzen duena, guri behatzen çaicu: Iaincoaganic eztena guri etzaicu behatzen: hunetan eçagutzen dugu eguiazco Spiritua, eta errorezco spiritua.
- 7 Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa.
- 8 Onhesten eztuenac, eztu eçagutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da.
- 9 Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát.
- 10 Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát.
- 11 Maiteac, baldin hunela Iaincoac onhetsi baiquaitu, guc-ere behar dugu elkar onhetsi.
- 12 Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan.
- 13 Hunetan eçagutzen dugu ecen hartan egoiten garela, eta hura gutan, ceren bere Spiritutic eman baitraucu.
- 14 Eta guc ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu ecen Aitác igorri vkan duela Semea munduaren Saluadore içateco.
- 15 Norc-ere confessaturen baitu ecen Iesus dela Iaincoaren Semea, Iaincoa hura baithan dago, eta hura Iaincoa baithan.
- 16 Eta guc eçagutu eta sinhetsi dugu Iaincoac guregana duen charitatea. Iaincoa charitate da: eta charitatean egoiten dena, Iainco baithan egoiten da, eta Iaincoa hura baithan.
- 17 Huneçaz complitu içan da charitatea guregana, iudicioco egunean segurança dugunçát, ceren hura den beçalaco baicara gu-ere mundu hunetan.
- 18 Beldurric ezta charitatean: aitzitic charitate perfectoac campora egoizten du beldurra: ecen beldurrac tormenta du: eta beldur dena ezta complitua charitatean.
- 19 Guc hari on daritzagu, ceren harc lehenic onhetsi baiquaitu gu.
- 20 Baldin nehorc erran badeça, Maite dut Iaincoa: eta bere anayeari gaitz badaritza: gueçurti da: ecen bere anaye dacussana maite eztuenac, ikusten eztuen Iaincoa nola maite ahal duque?
- 21 Eta manamendu haur dugu harenganic, Iaincoa maite duenac, maite duen bere anayea-ere.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗