요한복음 8장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한복음 (John) · 59절
- 1 Baina Iesus ioan cedin Oliuatzetaco mendirát.
- 2 Eta arguiaren beguian berriz ethor cedin templera, eta populu gucia ethor cedin harengana: eta iarriric cegoela iracasten cituen hec.
- 3 Orduan duté ekarten harengana Scribéc eta Phariseuéc emazte adulterioan hatzaman-bat: eta hura artean eçarriric,
- 4 Diotsate, Magistruá, emazte haur hatzaman içan duc adulterioco eguitate berean.
- 5 Eta Leguean Moysesec manatu diraucuc hunelacoac lapida ditecen: hic bada cer dioc?
- 6 Eta haur erraiten çuten hura tentatzen çutela, hura cerçaz accusa lutençát. Baina Iesusec beheiti gurthuric erhiaz scribatzen çuen lurrean.
- 7 Eta haren interrogatzez perseueratzen çutela, chuchenduric erran ciecén, Çuetaric bekatu gabe denac, lehenic horren contra harria aurdigui beça.
- 8 Eta berriz gurthuric scribatzen çuen lurrean.
- 9 Bada hori ençun çutenean, conscientiac accusatzen cituela, bata bercearen ondoan ilkiten ciraden çaharrenetaric hassiric azquenetarano: eta Iesus bera gueldi cedin, eta artean cegoen emaztea
- 10 Eta chuchendu cenean Iesusec nehor etzacussanean emaztea baicen, erran cieçón hari, Emazteá, non dirade hire accusaçaleac? nehorc ezau condemnatu?
- 11 Eta harc erran ceçan, Ez nehorc, Iauna. Eta erran cieçón Iesusec, Ezaut nic-ere condemnatzen: oha, eta guehiago bekaturic eztaguinala.
- 12 Berriz bada Iesus minça cequien, cioela, Ni naiz munduaren arguia: niri darreitana ezta ilhumbean ebiliren, baina vkanen du vicitzeco arguia.
- 13 Erran cieçoten bada Phariseuéc, Hic eure buruäz testificatzen duc, hire testimoniagea eztuc sinhesteco.
- 14 Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén, Nic neurorçaz testificatzenagatic sinhesteco da ene testimoniagea: ecen badaquit nondic ethorri naicén, eta norat ioaiten naicen: baina çuec eztaquiçue nondic ethorten naicen, ez norat ioaiten naicén
- 15 Çuec haraguiaren arauez iugeatzen duçue, nic eztut iugeatzen nehor.
- 16 Eta baldin iugea badeçat-ere nic, ene iugemendua eguiazco da: ecen eznaiz neuror, baina ni eta ni igorri nauen Aita.
- 17 Baina çuen Leguean-ere scribatua da, ecen bi guiçonen testimoniagea sinhesteco dela.
- 18 Ni naiz neurorçaz testificatzen dudana, eta testificatzen du niçaz ni igorri nauen Aitac.
- 19 Erraiten ceraucaten bada, Non da hire Aita? Ihardets ceçan Iesusec, Ez ni nauçue eçagutzen, ez ene Aita: baldin ni eçagutzen baninduçue, ene Aita-ere eçagut cindeçaquete.
- 20 Hitz hauc erran citzan Iesusec thesaurerian, iracasten ari cela templean: eta nehor etzaquión lot, ceren oraino ezpaitzén ethorri haren orena
- 21 Erran ciecén bada berriz Iesusec, Ni banoa eta bilhaturen nauçue, eta çuen bekatuan hilen çarete: norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete.
- 22 Erraiten çuten bada Iuduéc, Berac hilen othe du bere buruä? erraiten baitu, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete.
- 23 Orduan erran ciecén, çuec beheretic çarete, ni garaitic: çuec mundu hunetaric çarete, ni ez naiz mundu hunetaric.
- 24 Halacotz erran drauçuet ecen çuen bekatuetan hilen çaretela. Ecen baldin sinhets ezpadeçaçue ni naicela hura, çuen bekatuetan hilen çarete.
- 25 Erran cieçoten bada, Hi nor aiz? Orduan erran ciecén Iesusec, Hatseandanicoa, badiotsuet.
- 26 Anhitz gauça dut çueçaz minçatzeco eta iugeatzeco: baina ni igorri nauena eguiati da: eta nic harenganic ençun ditudan gauçác munduari erraiten drauzquiot.
- 27 Etzeçaten eçagut ecen Aitaz minço çayela.
- 28 Erran ciecén bada Iesusec, Altchatu duqueçuenean guiçonaren Semea, orduan eçaguturen duçue ecen ni naicela hura, eta neure buruz eztudala deus eguiten, baina Aitac iracatsi nauen, beçala gauça hauc erraiten ditudala.
- 29 Ecen ni igorri nauena enequin da: eznau vtzi neuror Aitac, ceren nic haren gogaraco gauçác eguiten baititut bethiere.
- 30 Gauça hauc harc erraiten cituela, anhitzec sinhets ceçaten hura baithan.
- 31 Orduan erraiten cerauen Iesusec hura sinhetsi vkan çuten Iuduey, Baldin çuec perseuera badeçaçue ene hitzean, eguiazqui ene discipulu içanen çarete.
- 32 Eta duçue eçaguturen Eguiá, eta Eguiác çuec libre eguinen çaituzte.
- 33 Ihardets cieçoten, Abrahamen hacia gaituc, eta nehor eztiagu cerbitzatu egundano: nola dioc hic gu libre içanen garela?
- 34 Ihardets ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen bekatua eguiten duen gucia bekatuaren cerbitzari dela.
- 35 Eta cerbitzaria ezta egoiten bethierecotz etchean, semea dago bethierecotz.
- 36 Bada baldin Semeac çuec libre eguin baçaitzate, eguiazqui libre içanen çarete.
- 37 Badaquit ecen çuec Abrahamen hacia çaretela: baina ni hil nahiz çabiltzate, ceren ene hitzac ezpaitu lekuric çuec baithan.
- 38 Nic erraiten dut neure Aita baithan ikussi dudana: eta çuec eguiten duçue çuen aita baithan ikussi duçuena.
- 39 Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Gure aita, Abraham duc. Dioste Iesusec, Baldin Abrahamen haour bacinete, Abrahamen obrác eguin cinçaqueizte.
- 40 Orain bada ni hil nahiz çabiltzate, bainaiz, Iaincoaganic ençun dudan eguia erran drauçuedan guiçona: hori Abrahamec eztu eguin.
- 41 Çuec eguiten dituçue çuen aitaren obrác. Eta erran cieçoten, Gu ezgaituc paillardiçataric iayo: aitabat diagu, baita Iaincoa.
- 42 Erran ciecén bada Iesusec, Baldin Iaincoa çuen aita baliz, maite ninduqueçue ni: ecen ni Iaincoaganic partitu eta ethorri naiz: eta eznaiz neure buruz ethorri, baina harc igorri nau.
- 43 Cergatic ene lengoagea eztuçue aditzen? ceren ecin ençun baitiroqueçue ene hitza.
- 44 Çuec, aita deabruaganic çarete, eta çuen aitaren desirac eguin nahi dituçue: hura guicerhaile cen hatseandanic, eta eguián eztu perseueratu: ecen eguiaric ezta hartan. Noiz-ere erraiten baitu gueçurra, bere propritic minço da: ecen gueçurti da eta gueçurraren aita.
- 45 Eta ceren nic eguia erraiten baitut, eznauçue sinhesten.
- 46 Norc çuetaric reprehenditzen nau ni bekatuz? eta baldin eguiá erraiten badut, ceren çuec eznauçue sinhesten?
- 47 Iaincoaganic denac, Iaincoaren hitzac ençuten ditu: halacotz çuec eztituçue ençuten, ceren ezpaitzarete Iaincoaganic.
- 48 Ihardets ceçaten orduan Iuduéc eta erran cieçoten, Eztugu vngui erraiten guc, ecen Samaritano aicela hi, eta deabrua duala?
- 49 Ihardets ceçan Iesusec, Eztut nic deabrua: baina dut ohoratzen, neure Aita, eta çuec desohoratzen nauçue ni.
- 50 Eta nic eztut neure gloriá bilhatzen: bada bilhatzen duenic, eta iugeatzen duenic.
- 51 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nehorc ene hitza beguira badeça, herioa eztu ikussiren seculan.
- 52 Orduan erran cieçoten Iuduéc, Orain eçagutu diagu ecen deabrua duala: Abraham hil içan duc eta Prophetác: eta hic dioc, Baldin nehorc ene hitza beguira badeça, eztu dastaturan herioa seculan.
- 53 Ala hi gure aita Abraham baino handiago aiz, cein hil içan baita? Prophetac-ere hil içan dituc: nor hic eure buruä eguiten duc?
- 54 Ihardets ceçan Iesusec, Baldin nic glorificatzen badut neure buruä, ene gloria ezta deus: ene Aita da ni glorificatzen nauena, ceinez erraiten baituçue çuec ecen çuen Iainco dela.
- 55 Eta eztuçue eçagutzen hura: baina nic eçagutzen dut hura: eta baldin erran badeçat ecen eztudala hura eçagutzen, içanen naiz çuec irudi, gueçurti: baina badaçagut hura, eta haren hitza beguiratzen dut.
- 56 Abraham çuen aita aleguera cedin ikus leçançát ene egun haur: eta ikussi vkan du, eta alegueratu içan da.
- 57 Erran cieçoten bada Iuduéc, Berroguey eta hamar vrthe oraino eztituc, eta Abraham ikussi duc?
- 58 Erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Abraham cedin baino lehen, ni naiz.
- 59 Har ceçaten orduan harri: haren contra aurthiteco: baina Iesus gorde cedin, eta ilki cedin templetic.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗