요한복음 4장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한복음 (John) · 54절
- 1 Bada eçagutu çuenean Iaunac nola ençun çuten Phariseuéc ecen Iesusec discipulu guehiago eguiten çuela eta batheyatzen, ecen ez Ioannesec:
- 2 (Iesus bera batheyatzen ari ezpacen-ere, baina haren discipuluac)
- 3 Vtzi ceçan Iudea, eta ioan cedin berriz Galilearát.
- 4 Eta harc behar çuen iragan Samariatic.
- 5 Ethorten da bada Samariaco hiri Sichar deitzen den batetara cein baita Iacob-ec bere seme Iosephi eman ceraucan possessionearen aldean.
- 6 Eta cen han Iacob-en ithurria: Iesus bada bidean vnhatua berehala iar cedin ithur bazterrean: ecen bacén sey orenén inguruä.
- 7 Ethor cedin emazte Samaritanabat vr idoquitera: erran cieçón hari Iesusec, Indan edatera.
- 8 Ecen haren discipuluac ioan içan ciraden hirira iateco erostera.
- 9 Diotsa bada hari emazte Samaritana hunec, Nola hi Iudu aicelaric, edatera niri esquez aut, bainaiz emazte Samaritana? ecen eztié conuersationeric Iuduéc Samaritanoequin.
- 10 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi escatu inçayqueon hari, eta eman baitzerauquenán vr vicitic.
- 11 Diotsa emazteac, Iauna, eztuc cerçaz idoqui deçán, eta putzua duc barna: nondic duc beraz vr vici hori?
- 12 Ala gure aita Iacob baino handiago aiz hi, ceinec eman baitraucu putzu haur, eta berac hunetaric edan baitu, eta haren haourréc, eta haren abréc?
- 13 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Vr hunetaric edaten duen gucia egarrituren dun berriz:
- 14 Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.
- 15 Diotsa emazteac, Iauna, indac vr horretaric, egarri eznadin, eta ethor eznadin huna idoquitera.
- 16 Diotsa Iesusec, Habil dei eçan eure senharra, eta athor huna.
- 17 Ihardets ceçan emazteac eta erran cieçón, Eztiát senharric. Diotsa Iesusec, Vngui erran dun, Eztiát senharric.
- 18 Ecen borz senhar vkan ditun, eta orain dunana, eztun hire senhar: hori eguiaz erran dun.
- 19 Diotsa emazteac, Iauna, badiacussát ecen Propheta aicela hi.
- 20 Gure aitéc mendi hunetan adoratu vkan dié: eta çuec dioçue ecen Ierusalemen dela lekua non adoratu behar baita.
- 21 Diotsa Iesusec, Emazteá, sinhets neçan ni, ecen ethorten dela orena noiz ezpaituçue mendi hunetan ez Ierusalemen adoraturen Aita.
- 22 Çuec adoratzen duçue eztaquiçuena, guc adoratzen dinagu daquiguna: ecen saluamendua Iuduetaric dun.
- 23 Baina ethorten dun orena, eta orain dun, noiz adoraçale eguiazcoéc adoraturen baitute Aita spirituz eta eguiaz: ecen Aita-ere halaco adoraçalén galdez diagon.
- 24 Iaincoa dun Spiritu: eta hura adoratzen dutenéc, spirituz eta eguiaz adoratu behar diné.
- 25 Diotsa emazteac, Baceaquiat ecen Messiasa ethorteco dela, Christ deitzen dena, harc dathorrenean declaraturen dirauzquiguc gauça guciac.
- 26 Diotsa Iesusec, Ni naun hura, hirequin minço naicena.
- 27 Eta bizquitartean ethor citecen haren discipuluac, eta mirets ceçaten nola emazte batequin minço cen: badaric-ere nehorc etzieçón erran, Ceren galdez ago? edo, Cer minço aiz horrequin?
- 28 Vtzi ceçan bada bere vncia emazteac, eta ioan cedin hirira, eta erran ciecén leku hartaco gendey.
- 29 Çatozte, ikussaçue guiçon-bat ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gauça guciac: ezta haur Christ?
- 30 Ilki citecen bada hiritic, eta ethor citecen harengana.
- 31 Eta bizquitartean othoitz eguiten ceraucaten discipuluéc, cioitela, Magistrua, ian eçac.
- 32 Baina harc erran ciecén, Nic viandabat dut iateco, çuec eztaquiçuenic.
- 33 Erraiten çuten bada discipuluéc elkarren artean, Nehorc ekarri othe drauca iatera?
- 34 Dioste Iesusec, Ene viandá da eguin deçadan ni igorri nauenaren vorondatea, eta acaba deçadan haren obrá.
- 35 Eztuçue çuec erraiten, Oraino laur hilebethe dirade, eta vztá ethorriren da? Huná, erraiten drauçuet, goititzaçue çuen beguiac, miraitzaçue bazterrac, ecen ia churitu dirade vztaren biltzeco.
- 36 Eta vztá biltzen duenac, sari recebitzen du, eta biltzen du fructua vicitze eternaleracotzát: ereiten duenac bozcario duençát, bayeta biltzen duenac-ere.
- 37 Ecen hunetan erran haur eguiazco da, Bat da ereiten duena, eta bercebat biltzen duena.
- 38 Nic igorri çaituztet nekatu etzaretenaren biltzera: berceac nekatu içan dirade, eta çuec hayén trabailluan sarthu içan çarete.
- 39 Eta hiri hartaco Samaritanoetaric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, emazte testificatu çuenaren erranagatic, cioela, Eguin dudan gucia erran draut.
- 40 Ethorri ciradenean bada Samaritanoac, othoitz eguin cieçoten hequin egon ledin: eta egon cedin han bi egun.
- 41 Eta anhitzez guehiagoc sinhets ceçaten beraren hitzagatic.
- 42 Eta emazteari erraiten ceraucaten, Eztinagu goitiric hire erranagatic sinhesten: ecen gueuroc ençun dinagu, eta baceaquinagu ecen haur dela eguiazqui Christ munduaren Saluadorea.
- 43 Eta bi egunen buruän parti cedin handic, eta ioan cedin Galilearát.
- 44 Ecen Iesusec berac testifica ceçan, ecen Propheta batec bere herrian ohoreric eztuela.
- 45 Bada ethorri içan cenean Galileara, recebi ceçaten Galileanoec, bestán Ierusalemen eguin cituen gauça guciac ikussiric: ecen hec-ere ethorri içan ciraden bestara.
- 46 Ethor cedin bada Iesus berriz Cana Galileaco hirira, non eguin vkan baitzuen vra mahatsarno. Eta cen gorte iaun-bat, ceinen semea baitzén eri Capernaumen.
- 47 Haur, encunic ecen Iesus ethorri cela Iudeatic Galileara, ioan cedin harengana, eta othoitz eguin cieçon iauts ledin, eta senda lieçón bere semea: ecen hiltzera cioan.
- 48 Erran cieçón orduan Iesusec, Signoac eta miraculuac ikus ezpaditzaçue, ezteçaqueçue sinhets.
- 49 Diotsa gorte iaun harc, Iauna, iautsi adi ene semea hil dadin baino lehen.
- 50 Diotsa Iesusec, Habil: hire semea vici duc. Eta sinhets ceçan guiçonac Iesusec erran ceraucan hitza eta ioan cedin.
- 51 Eta ia hura iausten cela bere cerbitzariac bat cequizquion, eta conta cieçoten, cioitela, Hire semea vici duc.
- 52 Orduan galdeguin ciecén, cer orenez hobequi eriden içan cen: eta erran cieçoten, Atzo çazpi orenetan vtzi cian helgaitzac.
- 53 Eçagut ceçan bada aitác ecen oren hartan cela Iesusec erran ceraucana, Hire semea vici duc. Eta sinhets ceçan berac, eta haren etche guciac.
- 54 Bigarren signo haur berriz eguin ceçan Iesusec ethorri içan cenean Iudeatic Galileara.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗