요한복음 2장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한복음 (John) · 25절
- 1 Eta hereneco egunean ezteyac eguin citecen Cana Galileacoan: eta Iesusen ama cen han
- 2 Eta deithu içan cen Iesus-ere, eta haren discipuluac ezteyetara.
- 3 Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié.
- 4 Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena.
- 5 Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue.
- 6 Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri.
- 7 Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano.
- 8 Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue mestedostalari. Eta ekar cieçoten:
- 9 Eta dastatu çuenean mestedostalac vr mahatsarno eguin içan cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu çuten cerbitzariéc baçaquiten) deitzen du sposoa mestedostalac,
- 10 Eta diotsa, Guiçon guciac lehenic mahatsarno ona eçarten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena: baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano.
- 11 Signo hatse haur eguin ceçan Iesusec Cana Galileacoan, eta manifesta ceçan bere gloriá: eta sinhets ceçaten hura baithan haren discipuluéc
- 12 Guero iauts cedin Capernaumera, bera eta haren amá eta haren anayeac eta haren discipuluac: eta egon citecen han, ez anhitz egun.
- 13 Ecen hurbil cen Iuduén Bazcoa. Igan cedin bada Iesus Ierusalemera.
- 14 Eta eriden citzan templean idi eta ardi eta vsso columba salçaleac, eta cambiadoreac iarriric ceudela.
- 15 Eta eguinic açotebat kordatoz, guciac egotz citzan templetic, eta ardiac eta idiac: eta cambiadorén monedá issur ceçan, eta mahainac itzul citzan.
- 16 Eta vsso columba salçaley erran ciecén, Ken itçaçue gauça hauc hemendic: eta eztaguiçuela ene Aitaren etcheaz merkatalgoataco etche.
- 17 Orduan orhoit citecen haren discipuluac ecen scribatua dela, Hire etcheazco zeloac ni ian niauc.
- 18 Ihardets ceçaten bada Iuduéc eta erran cieçoten, Cer signo eracusten draucuc gauça horiac eguin ditzán?
- 19 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Deseguin eçaçue temple haur, eta hirur egunez dut altchaturen:
- 20 Erran ceçaten bada Iuduéc, Berroguey, eta sey vrthez edificatu içan duc temple haur, eta eta hic hirur egunez altchaturen duc?
- 21 Baina hura minço cen bere gorputzazco templeaz.
- 22 Bada resuscitatu cenean hiletaric, orhoit citecen haren discipuluac, nola haur erran vkan cerauen: eta sinhets ceçaten Scripturá, eta Iesusec erran çuen hitza.
- 23 Eta Ierusalemen cenean Bazco bestán, anhitzec sinhets ceçaten haren icenean, ikussiric harc eguiten cituen signoac.
- 24 Baina Iesus bera etzayen fida, ceren harc eçagutzen baitzituen guciac:
- 25 Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica leçan guiçonaz: ecen berac baçaquian cer cen guiçonean.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗