요한복음 10장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한복음 (John) · 42절
- 1 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, borthatic ardién artheguira sartzen eztena, baina da igaiten bercetaric, hura ohoin da eta gaichtaguin.
- 2 Baina borthatic sartzen dena, da ardien artzaina.
- 3 Huni borthalçainac irequiten drauca, eta ardiéc haren voza ençuten duté: eta bere ardiac deitzen ditu cein bere icenez, eta eramaiten ditu camporat.
- 4 Eta bere ardiac idoqui dituenean, hayén aitzinean ioaiten da: eta ardiac hari iarreiquiten çaizca, ecen eçagutzen dute haren voza.
- 5 Eta arrotz bati etzaizca iarreiquiren, baina ihes eguinen draucate: ceren ezpaitute eçagutzen arrotzén voza.
- 6 Comparatione haur erran ciecén Iesusec: baina hec etzeçaten eçagut cer cen hæy erraiten cerauena.
- 7 Erran ciecén bada berriz Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ni naicela ardién borthá.
- 8 Guciac cembat-ere ene aitzinean ethorri baitirade ohoin dirade eta gaichtaguin: baina ardiéc eztituzte hec ençun vkan.
- 9 Ni naiz borthá, nitaric baldin nehor sar badadi saluaturen da: eta sarthuren da eta ilkiren da, eta bazca eridenen du.
- 10 Ohoina ezta ethorten ardiac ebats eta hil eta deseguin ditzançat baicen: ni ethorri naiz vicitze dutençat, eta abundantia dutençát.
- 11 Ni naiz artzain ona: artzain onac bere vicia eçarten du bere ardiacgatic:
- 12 Baina mercenarioac, eta artzain eztenac, ceinenac ezpaitirade ardiac, dacussanean otsoa heldu dela, vtziten ditu ardiac, eta ihes eguiten du: eta otsoac harrapatzen eta barreyatzen ditu ardiac.
- 13 Eta mercenarioac ihes eguiten du, ceren mercenario baita, eta ezpaitu ardién ansiaric.
- 14 Ni naiz artzain ona, eta eçagutzen ditut neure ardiac, eta eçagutzen naiz neure ardiéz.
- 15 Aitac ni eçagutzen nauen beçala, nic-ere eçagutzen dut Aita: eta neure vicia eçarten dut neure ardiacgatic.
- 16 Berce ardiric-ere badut cein ezpaitirade arthegui hunetaco: hec-ere ekarri behar ditut: ecen ene voza ençunen duté, eta eguinen da artheguibat eta artzaimbat.
- 17 Halacotz maite nau ni Aitac, ceren nic eçarten baitut neure vicia, berriz hura har deçadançat.
- 18 Nehorc eztraut hura edequiten, baina nic dut eçarten hura neure buruz: bothere dut haren eçarteco, eta bothere dut berriz haren hartzeco. Manamendu haur recebitu dut neure Aitaganic.
- 19 Orduan berriz dissensione eguin cedin Iuduén artean propos haucgatic.
- 20 Eta erraiten çuten hetaric anhitzec, Deabrua du, eta erhotu doa: cergatic horri behatzen çaizquiote?
- 21 Bercéc erraiten çutén, Hitz hauc eztirade deabrua duenarenac: ala deabruac itsuén beguiac irequi ahal ditzaque?
- 22 Orduan Dedicationearen bestá eguin cedin Ierusalemen, eta neguä cen.
- 23 Eta passeatzen cen Iesus templean Salomonen galerian.
- 24 Ingura ceçaten bada hura Iuduéc, eta erran cieçoten, Noizdrano gure arimá daducac dudatan? baldin hi bahaiz Christ, erran ieçaguc frangoqui.
- 25 Ihardets ciecén Iesusec, Erran drauçuet, eta eztuçue sinhesten: nic neure Aitaren icenean eguiten ditudan obréc niçaz testificatzen duté.
- 26 Baina çuec eztuçue sinhesten: ecen etzarete ene ardietaric, nola erran baitrauçuet.
- 27 Ene ardiéc ene voza ençuten duté, eta nic ecagutzen ditut hec, eta iarreiquiten çaizquit niri.
- 28 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic.
- 29 Ene Aita niri hec eman drauzquidana, guciac baina handiago da, eta nehorc ecin harrapa ditzaque hec ene Aitaren escutic.
- 30 Ni eta Aita bat gara.
- 31 Har ceçaten bada berriz harri Iuduéc haren lapidatzeco.
- 32 Ihardets ciecén Iesusec, Anhitz obra onic eracutsi vkan drauçuet neure Aitaganic: obra hetaric ceinagatic lapidatzen nauçue?
- 33 Ihardets cieçoten Iuduéc, cioitela, Obra onagatic ezaugu lapidatzen, baina blasphemioagatic, eta ceren hic guiçon aicelaric eguiten baituc eure buruä Iainco.
- 34 Ihardets ciecén Iesusec, Ezta scribatua çuen Leguean, Nic erran dut, Iainco çarete?
- 35 Baldin hec deithu baditu Iainco, ceinetara Iaincoaren hitza eguin içan baita, eta ecin hauts baitaite Scripturá:
- 36 Ni Aitac sanctificatu eta mundura igorri bainau, çuec dioçue ecen blasphematzen ari naicela, ceren erran dudan, ecen Iaincoaren Semea naicela?
- 37 Baldin neure Aitaren obrác eguiten ezpaditut, ezneçaçuela sinhets:
- 38 Baina baldin eguiten baditut, eta baldin ni sinhetsi nahi ezpanauçue, obrác sinhets itzaçue: eçagut eta sinhets deçaçuen ecen Aita nitan dela eta ni hartan.
- 39 Berriz bada hura hartu nahiz çabiltzan: baina itzur cedin hayén escuetaric.
- 40 Eta ioan cedin berriz Iordanaz berce aldera, lehen Ioannes batheyatzen ari cen lekura: eta egon cedin han.
- 41 Eta anhitz ethor cedin harengana, eta erraiten çutén, Ioannesec eztu signoric batre eguin vkan: baina Ioannesec huneçaz erran dituen gauça guciac, eguiazcoac ciraden.
- 42 Eta anhitzec han sinhets ceçaten hura baithan.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗