요한계시록 6장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한계시록 (Revelation) · 17절
- 1 Guero beha neçan, irequi vkan çuenean Bildotsac ciguluetaric lehena, eta ençun neçan laur animaletaric bat, cioela, igorciri voz anço, Athor eta ikussac.
- 2 Eta beha neçan, eta huná, çaldi churibat: eta haren gainean iarriric cegoenac çuen fletchabat, eta eman cequión hari coroabat, eta ilki cedin garaitzen çuela, eta garaita luençát.
- 3 Eta irequi vkan çuenean bigarren cigulua, ençun neçan bigarren animala, cioela, Athor eta ikussac.
- 4 Eta ilki cedin berce çaldi gorrhatsbat, eta haren gainean iarria cenari eman cequión lurretic baquea ken ahal leçan, eta elkar hil leçaten: eta eman cequión hari ezpata handibat.
- 5 Eta irequi vkan çuenean hirurgarren cigulua, ençun neçan hirurgarren animala, cioela, Athor eta ikussac. Eta beha neçan, eta huná, çaldi beltzbat: eta haren gainean iarriric cegoenac, çuen balençabat bere escuan.
- 6 Eta ençun neçan vozbat laur animalén artean, cioela, Chenicabat ogui bihi dinero batetan, eta hirur chenica garagar dinero batetan: eta mahatsarnoari eta olioari eztieceála calteric eguin.
- 7 Eta irequi vkan çuenean laurgarren cigulua, ençun neçan laurgarren animalaren voza, cioela, Athor eta ikussac.
- 8 Eta beha neçan, eta huná, çaldi pherdatsbat, eta haren gainean iarriric cegoenaren icena cen Herioa: eta Iffernua çarrayón hari, eta hæy eman cequién bothere lurraren laurdenaren gainean, hiltzeco ezpataz, eta gossetez, eta heriotzez, eta lurreco bassa bestiéz.
- 9 Eta irequi vkan çuenean borzgarren cigulua, ikus nitzan aldare azpian, Iaincoaren hitzagatic eta maintenitzen çuten testimoniageagatic heriotara eman içan ciradenén arimác:
- 10 Eta ceuden oihuz ocengui, cioitela, Noiz artean, Iaun sainduá eta eguiatiá, eztuc iugeatzen eta mendecatzen gure odola lurrean habitatzen diradenetaric?
- 11 Eta eman cequiztén batbederari arropa churiac, eta erran cequién reposa litecen oraino dembora appurbat, hayén cerbitzari quideac, eta hayén anaye hec-ere beçala heriotara eman behar ciradenac compli litezqueno.
- 12 Guero beha neçan irequi vkan çuenean seigarren cigulua, eta huná, lur ikaratze handibat eguin cedin, eta iguzquia beltz cedin bilozco çacubat beçala, eta ilhargui gucia odola beçalaca cedin.
- 13 Eta içarrac cerutic eror citecen lurrera, ficotzeac bere fico chimalac iraizten dituen beçala haice handiz erabilten denean.
- 14 Eta ceruä retira cedin liburu itzultzen dembat beçala: eta mendi eta isla guciac bere lekuetaric alda citecen.
- 15 Eta lurreco regueac, eta princeac, eta abratsac, eta capitainac, eta potentac, eta sclabo guciac, eta libre guciac gorde citecen lecétan eta mendietaco hartoquétan:
- 16 Eta erraiten cerauecen mendiey eta harriey, Eror çaitezte gure gainera eta estal gaitzaçue throno gainean iarria denaren beguithartetic, eta Bildotsaren hiratic.
- 17 Ecen ethorri da haren hiraren egun handia: eta nor da iguriquiren ahal duena?
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗