요한계시록 2장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한계시록 (Revelation) · 29절
- 1 Ephesen den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Çazpi içarrac bere escu escuinean dadutzanac, çazpi candeler vrrhezcoén artean dabilanac, gauça hauc erraiten citic:
- 2 Baceaquizquiat hire obrác, eta hire trabaillua, eta hire patientiá eta nola gaichtoac ecin suffri ditzaqueán, eta experimentatu dituán Apostolu erraiten diradenac eta ezpaitirade: eta eriden duc hec diradela gueçurti.
- 3 Eta suffritu vkan duc, eta patientia duc, eta trabaillatu içan aiz ene icenagatic, eta ezaiz enoyatu içan.
- 4 Baina badiát cerbait hire contra, ceren eure leheneco charitatea vtzi vkan baituc.
- 5 Bada orhoit adi nondic erori aicén, eta dolu bequic, eta leheneco obrác eguin itzac: ezpere ethorriren nauc hire contra sarri, eta kenduren diát hire candelera bere lekutic, baldin dolu ezpadaquic.
- 6 Baina haur baduc, Nicolaiten obrey gaitz baitariztec, hæy nic-ere gaitz diarizteat.
- 7 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera vicitzeco arboretic cein baita Iaincoaren paradisoaren erdian.
- 8 Smyrnen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Lehenac eta azquenac, hil içan denac eta viztu içan denac, gauça hauc erraiten citic:
- 9 Baceaquizquiat hire obrác, eta tribulationea, eta paubreciá (baina abrats aiz) eta bere buruäc Iudu eguiten dituztenén blasphemioa, eta ezpaitirade, baina dituc Satanen synagoga.
- 10 Ezaicela suffritzeco dituán gaucen beldur: huná, deabruac çuetaric batzu presoinean eçarteco citic phoroga çaiteztençát, eta vkanen duçue tribulatione hamar egunez: aicén fidel heriorano, eta emanen drauát vicitzeco coroa.
- 11 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicéy, Victoriosoari etzayo calteric eguinen bigarren herioaz.
- 12 Pergamen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Bi ahotaco ezpata çorrotza duenac, gauça hauc erraiten citic,
- 13 Baceaquizquiat hire obrác, eta non habitatzen aicén, Satanen thronoa den lekuan: eta ene icena badaducac, eztuc renuntiatu vkan ene fedea: Are Antipas ene martyr fidela heriotara eman içan den egunean-ere çuen artean, non habitatzen baita Satan.
- 14 Baina cerbait gauça appur badiat hire contra, ecen baduála hor Balaamen doctriná eduquiten dutenetaric, ceinec iracasten baitzuen Balac Israeleco haourrén aitzinean scandalo eçartera, idoley sacrificatzen çaizten gaucetaric iatera, eta paillardatzera.
- 15 Halaber baduc hic Nicolaitén doctriná daducatenetaric-ere, cein baita nic gaitz daritzadan gauçá.
- 16 Dolu bequic: ezpere, ethorriren nauc hire contra sarri, eta bataillaturen nauc hayén contra neure ahoco ezpatáz.
- 17 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu eçagutzen, recebitzen duenac baicen:
- 18 Thyatiren den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Iaincoaren Semeac, ceinec baititu beguiac suaren garra beçala, eta ceinen oinéc cobre fina irudi baituté, gauça hauc erraiten citic,
- 19 Baceaquizquiat hire obrac eta hire charitatea eta cerbitzua eta fedea eta hire patientiá eta hire obrác: eta hire azquen obrác lehenac baino guehiago dituc.
- 20 Baina cerbait gauça appur badiát hire contra: ceren permettitzen baituc Iezabel emazteac (ceinec eguiten baitu bere buruä prophetessa) iracats deçan, eta ene cerbitzariac seduci ditzan, paillardatzera, eta idoley sacrificatzen diradenetaric iatera.
- 21 Eta eman diarocat dembora, bere paillardiçatic emenda ledinçát: eta eztuc emendatu.
- 22 Huná, nic diát hura eçarten ohean: eta harequin adulteratzen dutenac gucizco tribulatione handitan, baldin bere obretaric emenda ezpaditez.
- 23 Eta haren haourrac herioz hilen citiát, eta iaquinen dié Eliça guciéc ecen ni naicela guelçurrunac eta bihotzac examinatzen ditudana: eta çuetaric batbederari emanen diarocat bere obrén araura.
- 24 Baina çuey goitico Thyatiren çaretenoy erraiten drauçuet, Nor-ere baitirade doctrina haur eztutenac, eta Satanen barnatassunac eçagutu eztituztenac, dioiten beçala: eztut çuen gainera berce cargaric eçarriren.
- 25 Baina duçuena, educaçue ethor nadino.
- 26 Ecen victoria vkan duqueenari, eta ene obrác finerano beguiratu dituqueenari, emanen draucat bothere Gentilén gainean.
- 27 Eta gobernaturen dituque burdinazco cihorrez: eta chehecaturen dirade lurrezco vnciac beçala, nic-ere Aitaganic recebitu vkan dudan beçala:
- 28 Eta emanen draucat hari artiçarra.
- 29 Beharriric duenac, ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗