요한계시록 16장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한계시록 (Revelation) · 21절
- 1 Orduan ençun neçan voz handibat templetic, ciostela çazpi Aingueruèy, Çoazte eta issuritzaçue Iaincoaren hiraren çazpi ampolác.
- 2 Ioan cedin bada lehen Aingueruä, eta issur ceçan bere ampolá lurrera, eta eguin cedin plagabat gaitzic eta damutacoric bestiaren mercá çuten guiçonén contra, eta haren imaginá adoratzen çutenén contra.
- 3 Eta bigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá itsassora, eta sarrasquibaten odola beçalaca cedin eta itsassoco arima vici gucia hil cedin.
- 4 Eta herén Aingueruäc issur ceçan bere ampolá fluuioetara eta vr ithurrietara, eta odol bilha citecen.
- 5 Eta ençun neçan vretaco Aingueruä, cioela, Iusto aiz Iauna, Aicena eta Incena eta Saindua: ceren gauça hauc iugeatu baitituc:
- 6 Ceren Sainduén eta Prophetén odola issuri vkan baituté, hic-ere odol eman vkan drauec edatera: ecen digne dituc.
- 7 Eta ençun neçan bercebat Sainctuariotic, cioela, Segurqui, Iainco Iaun bothere gucitacoá, eguiazco eta iusto dituc hire iugemenduac.
- 8 Guero laurgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá iguzquira, eta hari eman cequión guiçonén suz erratzea.
- 9 Eta erre citecen guiçonac bero handiz, eta blasphema ceçaten, plaga hauén gainean bothere duen Iaincoaren icena: eta etzitecen emenda hari gloria eman lieçotençát.
- 10 Guero borzgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá, bestiaren throno gainera: eta eguin cedin haren resumá ilhumbeçu: eta mastacatzen cituztén bere mihiac dolorearen handiz.
- 11 Eta blasphema ceçaten Iainco cerucoa bere doloreacgatic eta çauriacgatic: eta etzitecén emenda bere obretaric.
- 12 Guero seigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá Euphratesco fluuio handira: eta agor cedin hartaco vra, appain ledinçát iguzqui ilkite aldeco Reguén bidea.
- 13 Eta ikus nitzan ilkiten dragoinaren ahotic, eta bestiaren ahotic, eta propheta falsuén ahotic, hirur spiritu satsu iguelén irudicoric:
- 14 Ecen badirade deabruén spiritu, signoac eguiten dituztenac, eta lurreco eta mundu orotaco reguetera ioaiten diradenac hec bil ditzatencát Iainco bothere gucitacoaren egun handi hartaco bataillara.
- 15 (Huná, ethorten naiz ohoina beçala: dohatsu da iratzarri dagoena, eta bere abillamenduac beguiratzen dituena, billuzgorriric ebil eztadinçát, eta nehorc haren laidoa ikus ezteçançát)
- 16 Eta bil citzaten, Hebraicoz Arma-gedon deitzen den lekura.
- 17 Guero çazpigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá airera: eta ilki cedin voz handibat ceruco templetic throno aldetic, cioela, Eguin da.
- 18 Orduan eguin cedin chistmist eta hots eta igorciri: eta lur ikaratze handia eguin cedin, nolacoric ezpaita içan guiçonac lurraren gainera diradenaz gueroztic, lur ikaratzeric diot hain handiric.
- 19 Eta eguin cedin ciuitate handi hura hirur partetara, eta Gentilén ciuitateac eror citecen, eta Babylon handiá ethor cedin memoriotara Iaincoaren aitzinean, hari bere hiraren indignationezco mahatsarno coparen emaiteco.
- 20 Eta isla oroc ihes eguin ceçan, eta mendiac etzitecen guehiagoric eriden.
- 21 Eta harriabar handiric talentbat beçalacoric iauts cedin cerutic guiçonetara. eta blasphema cecaten Iaincoa guiconéc harriabarrezco plagaren causaz: ecen harc eguin çuen plagá gucizco handia içan da.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗