요한계시록 12장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 요한계시록 (Revelation) · 17절
- 1 Eta ikus cedin signo handibat ceruän, Emazte iguzquiaz inguratubat, ceinen oinén azpian baitzén ilharguia, eta buruän hamabi içarrezco coroabat.
- 2 Eta içorra içanez heyagoraz cegoen erdi beharrezco minez, eta tormenta iragaiten çuen erdi cedinçát.
- 3 Ikus cedin berce signobat-ere ceruän, eta huná, dragoin gorharats handibat, çazpi buru cituenic eta hamar adar: eta bere buruètan çazpi diadema.
- 4 Eta haren buztanac tiratzen çuen ceruco içarrén herén partea, eta egotz citzan hec lurrera: eta gueldi cedin dragoina emazte erdi behar çuenaren aitzinean, erdi çatenean, haren haourra irets leçançát.
- 5 Eta erd cedin seme ar batez ceinec gobernatu behar baitzituen natione guciac burdinazco berga batez: eta harrapa cedin haren haourra Iaincoagana eta haren thronora.
- 6 Eta emazteac ihes ceguian desertu batetara, non baitu lekua Iaincoaz appainduric, han hura haz deçatençát milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez.
- 7 Eta eguin cedin bataillabat ceruän: Michele eta haren Aingueruäc bataillatzen ciraden dragoinaren contra, eta dragoina combatitzen cen eta haren Aingueruäc:
- 8 Baina etziraden borthitzenac içan, eta hayén lekua etzedin guehiagoric eriden ceruän.
- 9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.
- 10 Eta ençun neçan voz handibat cioela ceruän, Orain eguin da saluamendua, eta indarra, eta gure Iaincoren resumá, eta Christ harenaren botherea: ecen gure anayén accusaçalea iraitzi içan da, ceinec accusatzen baitzituen gure Iaincoaren aitzinean egun eta gau.
- 11 Baina hec garaithu içan çaizquio Bildotsaren odolaren causaz eta bere testimoniageco hitzaren causaz, eta bere viciac eztituzte guppida vkan heriorano.
- 12 Halacotz çaitezte aleguera, ceruäc eta hetan habitatzen çaretenác. Maledictione lurreco eta itsassoco habitantey: ecen iautsi da deabrua çuetara, hira handiz betheric, nola baitaqui ecen dembora appurbat baduela.
- 13 Ikussi vkan çuenean bada dragoinac ecen iraitzi içan cela lurrera, persecuta ceçan arraz erdi içan cen emaztea.
- 14 Baina eman içan çaizcan emazteari arrano handi batenic bi hegal, hegalda ledinçát suguearen aitzinetic desertura, bere lekura, non hatzen baita dembora batetacotz eta demborétacotz eta demboraren erditacotz.
- 15 Eta iraitz ceçan sugueac emaztearen ondoan bere ahotic vr fluuiobat beçala, hura harrapa eraci leçançát fluuioaz.
- 16 Baina aiuta ceçan lurrac emaztea, eta irequi ceçan lurrac bere ahoa, eta hurrupa ceçan dragoinac bere ahotic iraitzi vkan çuen fluuioa
- 17 Orduan asserre cedin dragoina emaztearen contra, eta ioan cedin guerla eguitera haren hacico goiticoén, Iaincoaren manamenduac beguiratzen dituztenén eta Iesus Christen testimoniagea dutenén contra. Eta gueldi nendin itsassoco sable gainean.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗