야고보서 5장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 야고보서 (James) · 20절
- 1 Eya orain abratsác, nigar eguiçue, vrhubi eguiten duçuela çuen miseria helduren çaizquiçuenacgatic.
- 2 Çuen abrastassunac vsteldu dirade, çuen abillamenduac cerrenez betheac dirade.
- 3 Çuen vrrhea eta çuen cilharra herdoildu da, eta hayén herdoildurác testificaturen du çuen contra, eta harc ditu ianen çuen haraguiac suac beçala: thesaurizatu duçue azquen egunetaco.
- 4 Huná, çuen landác errequeitatu dituzten languilén alocairu çueçaz defraudatu içan dena, oihuz dago, eta errequeitaçalén oihuac armadén Iaunaren beharrietan sarthu dirade.
- 5 Deliciotan vici içan çarete lurraren gainean eta çuen atseguinac hartu vkan dituçue, eta çuen bihotzac ressasiatu vkan dituçue sacrificiotaco egunean beçala.
- 6 Condemnatu eta hil vkan duçue iustoa: eta eztrauçue resistitzen.
- 7 Çareten bada patient, anayeác, Iaunaren aduenimendurano. Huná, laboraria lurreco fructu preciosoaren beguira egoiten da, patientqui haren beguira dagoela goiceco eta arratseco vria recebi deçaqueno.
- 8 Çareten patient çuec-ere eta confirmaitzaçue çuen bihotzac: ecen Iaunaren aduenimendua hurbil da.
- 9 Etzaiteztela arrangura elkarren contra, anayeác, condemna etzaiteztençát: huná, iugea borthaitzinean dago.
- 10 Ene anayeác, har-itzaçue afflictionetaco eta patientiataco exemplutan Prophetác, cein minçatu baitirade Iaunaren icenean.
- 11 Huná, dohatsu eduquiten ditugu afflictione suffritzen dutenac: Iob-en patientiá ençun vkan duçue, eta Iaunaren fina ikussi duçue, nola guciz misericordioso den Iauna eta gogabera.
- 12 Bada gauça ororen aitzinetic, ene anayeác, iura ezteçaçuela ez ceruäz, ez lurraz, ez edocein berce iuramenduz: baina biz çuen baya, Bay: eta çuen eza, Ez: condemnationetara eror etzaiteztençát.
- 13 Affligitzen da cembeit çuen artean? othoitz begui: bihotz aleguerataco da cembeit? canta beça.
- 14 Eri da cembeit çuen artean? erekar bitza Eliçaco ancianoac, eta othoitz beguité harengatic, vnctatzen dutela hura olioz Iaunaren icenean.
- 15 Eta fedezco orationeac saluaturen du eria, eta eraiquiren du hura Iaunac: eta baldin bekaturic eguin badu barkaturen çaizquió.
- 16 Confessa ietzoçue batac berceari çuen faltác, eta othoitz eguiçue batac berceagatic, senda çaiteztençát: ecen anhitz balio du iustoaren efficaciorequin den orationeac.
- 17 Elias cen gu bay passionén suiectionetaco guiçona, eta othoiztez othoitz eguin ceçan, ezlaguian vriric, eta etzeçan eguin vriric lurraren gainean hirur vrthez eta sey hilebethez.
- 18 Eta berriz othoitz eguin ceçan, eta ceruäc vri eman ceçan, eta lurrac bere fructua ekar ceçan.
- 19 Anayeác, baldin çuetaric cembeit eguiatic errebela badadi, eta hura conuerti badeça cembeitec,
- 20 Iaquin beça ecen conuerti eraci duqueenac bekatorebat bere bideco errebelamendutic, saluaturen duqueela arimabat heriotaric, eta bekatu mulçoa estaliren duqueela.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗