마태복음 8장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 34절
- 1 Eta menditic iautsi cenean gendetze handi iarreiqui cequión.
- 2 Eta huná, sorhayo batec ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal niroc.
- 3 Eta escua hedaturic hunqui ceçan hura Iesusec, cioela, Nahi diat, aicén chahu. Eta bertan chahu cedin haren sorhayotassuna.
- 4 Orduan diotsó Iesusec, Beguirauc nehori ezterroán: baina habil, eta eracuts ieçoc eure buruä Sacrificadoreari, eta presenta eçac Moysesec ordenatu duen oblationea, hæy testimoniagetan dençát.
- 5 Eta sarthu cenean Iesus Capernaumen, ethor cedin harengana Centenerbat othoitz eguiten ceraucala,
- 6 Eta cioela, Iauna, ene muthilla diatzac etchean paralytico, gaizqui tormentatua.
- 7 Eta diotsó Iesusec, Nic ethorriric sendaturen diat hura.
- 8 Eta ihardesten çuela Centenerac erran ceçan, Iauna, eznauc digne ene atharbean sar adin: baina errac solament hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.
- 9 Ecen ni-ere guiçon nauc berceren meneco, ditudalaric neure azpico gendarmesac, eta erraiten diarocat huni, Oha, eta ioaiten duc: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari, Eguic haur, eta eguiten dic.
- 10 Eta haur ençunic Iesusec mirets ceçan: eta dioste çarreizconey, Eguiaz erraiten drauçuet, eztudala Israelen-ere hain fede handiric eriden.
- 11 Baina badiotsuet ecen anhitz Orientetic eta Occidentetic ethorriren diradela, eta iarriren diradela Abrahamequin Isaac-equin eta Iacob-equin ceruètaco resumán:
- 12 Eta resumaco semeac egotziren diradela campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.
- 13 Eta erran cieçón Iesusec Centenerari, Ohá eta sinhetsi duán beçala eguin bequic. Eta senda cedin haren muthilla ordu hartan berean.
- 14 Eta Iesusec Pierrisen etchera ethorriric, ikus ceçan haren ama-guinharreba ohean cetzala, eta helgaitzac çaducala.
- 15 Eta hunqui ceçan haren escua, eta vtzi ceçan helgaitzac, eta iaiqui cedin, eta cerbitza citzan.
- 16 Eta arratsa ethorri cenean, presenta cieçoten anhitz demoniatu: eta egotz cietzen campora spirituac hitzaz, eta gaizqui ceuden guciac senda citzan:
- 17 Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela, Harc gure langoreac hartu vkan ditu, eta gure eritassunac ekarri vkan ditu.
- 18 Eta ikussiric Iesusec gendetze handi bere inguruän, mana citzan discipuluac ioan litecen berce aldera.
- 19 Eta hurbilduric Scriba batec erran cieçon, Magistruá, iarreiquiren natzaic hiri, norat-ere ioanen baitaiz.
- 20 Eta diotsó Iesusec, Aceriec çulhoac citié eta ceruco choriéc ohatzeac, baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä reposa deçan.
- 21 Guero bere discipuluetaric, berce batec erran cieçon, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera.
- 22 Eta Iesusec erran cieçon, Arreit niri, eta vzquic hilac bere hilén ohorztera.
- 23 Eta vncian sarthu cenean iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac.
- 24 Eta huná, tormenta handibat altcha cedin itsassoan, hambat non vncia bagaz estaltzen baitzen: baina bera lo cetzan.
- 25 Eta hurbilduric bere discipuluéc iratzar ceçaten, ciotela, Iauna, beguira gaitzac, galdu guihoaçac.
- 26 Eta dioste, Cergatic çarete ici fede chipitacoac? Orduan iaiquiric mehatcha citzan haiceac eta itsassoa: eta sossagu handia eguin cedin.
- 27 Orduan gendéc mirets ceçaten, ciotela, Ceric da haur, non haicec-ere eta itsassoac obeditzen baitute?
- 28 Eta iragan cenean berce aldera, Gergesenén regionera, aitzinera ethorri içan çaizcan bi demoniatu thumbetaric ilkiric, gucizco terribleac, hambat non nehor ecin iragan baitzaiten bide hartaríc.
- 29 Eta huná, heyagora eguin ceçaten, cioitela, Cer da gure eta hire artean, Iesus Iaincoaren Semea? ethorri aiz huna ordu baino lehen gure tormentatzera?
- 30 Eta cen hetaric vrrun vrdalde handibat alha cenic:
- 31 Eta deabruäc othoiztez çaizcan, cioitela, Baldin campora egoizten bagaituc, permetti ieçaguc vrdalde hartara ioaitera.
- 32 Eta dioste, Çoazte. Hec bada ilkiric ioan citecen vrdaldera: eta huná, vrdalde hura gucia oldar cedin garaitic behera itsassora, eta hil citecen vretan.
- 33 Orduan vrdainéc ihes eguin ceçaten: eta ethorriric hirira, conta citzaten gauça guciac, eta cer demoniatuey heldu içan çayen.
- 34 Eta huná, hiri gucia ilki cequión Iesusi aitzinera: eta ikussi çutenean hura, othoitz eguin cieçoten retira ledin hayen comarquetaric.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗