마태복음 4장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 25절
- 1 Orduan Iesus eraman cedin Spirituaz desertura, deabruaz tenta ledinçát.
- 2 Eta barurtu cituenean berroguey egun eta berroguey gau, finean gosse cedin.
- 3 Eta ethorriric harengana tentaçaleac erran ceçan, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, errac harri hauc ogui eguin ditecen.
- 4 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Scribatua duc, Ezta guiçona ogui beretic vicico, baina Iaincoaren ahotic ilkiten den hitz orotaric.
- 5 Orduan hura du eramaiten deabruac Ciuitate saindura, eta du eçarten templeco pinacle gainean.
- 6 Eta diotsó, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä beherera: ecen scribatua duc, Ecen cargu emanen drauèla hiçaz bere Aingueruèy, eta bere escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát.
- 7 Erran cieçon Iesusec, Berriz scribatua duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna.
- 8 Berriz hura du eramaiten deabruac gucizco mendi gora batetara, eta eracusten drautza munduco resuma guciac eta hetaco gloriá:
- 9 Eta diotsó, Hauc gucioc emanen drauzquiat, baldin ahozpez adora baneçac.
- 10 Orduan diotsó Iesusec, Habil Satan, ecen scribatua duc: Eure Iainco Iauna adoraturen duc, eta hura bera cerbitzaturen duc.
- 11 Orduan vtziten du hura deabruac: eta huná, Aingueruäc ethor citecen, eta cerbitzatzen çuten hura.
- 12 Eta ençun vkan çuenean Iesusec, ecen Ioannes presonér cela, retira cedin Galileara.
- 13 Eta vtziric Nazareth, ethor cedin eta habita Capernaum itsas aldecoan, Zabulongo eta Nephthalingo bazterretan:
- 14 Compli ledinçát Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela,
- 15 Zabulongo lurrá eta Nephtalingo lurrá itsassorraco bide aldean Iordanaz berce aldetic, Gentilén Galileá:
- 16 Populu ilhumbean cetzanac argui handi ikussi vkan du: eta herioaren regionean eta itzalean ceunçaney argui altchatu içan çaye.
- 17 Orduan-danic has cedin Iesus predicatzen, eta erraiten, Emenda çaitezte: ecen hurbil da ceruètaco resumá.
- 18 Eta Iesusec Galileaco itsas aldean çabilala, ikus citzan bi anaye, Simon, Pierris erraiten dena, eta Andriu haren anayea, egoizten çutela sarea itsassora (ecen pescadore ciraden.)
- 19 Eta dioste, Çatozte ene ondoan, eta eguinen çaituztet guiça pescadore.
- 20 Eta hec bertan vtziric sareac iarreiqui içan çaizcan.
- 21 Eta handic aitzinago iraganic, ikus citzan berceric bi anaye, Iaques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea, vnci batetan bere aita Zebedeorequin, bere sarén adobatzen ari ciradela: eta dei citzan.
- 22 Eta hec bertan vncia eta bere aita vtziric iarreiqui içan çaizcan.
- 23 Eta inguratzen çuen Galilea gucia Iesusec, hayén synagoguetan iracasten ari cela, eta resumaco Euangelioa predicatzen çuela, eta sendatzen çuela eritassun mota gucia, eta langore mota gucia populuaren artean.
- 24 Orduan io ceçan haren famác Syria gucia: eta presenta cietzoten gaizqui ceuden guciac, eritassun diuersez eta tormentaz eduquiac, eta demoniatuac, eta lunaticoac, eta paralyticoac: eta sendatzen cituen.
- 25 Eta gendetze handi iarreiqui cequión Galileatic, eta Decapolistic, eta Ierusalemetic, eta Iudeatic, eta Iordanaz berce aldetic.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗