마태복음 17장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 27절
- 1 Eta sey egunen buruän, har citzan Iesusec Pierris eta Iacques eta Ioannes haren anayea, eta eraman citzan appart mendi gora batetara.
- 2 Eta transfigura cedin hayén aitzinean, eta argui cedin haren beguithartea iguzquia beçala, eta haren abillamenduac churi citecen arguia beçala.
- 3 Eta huná, ikus citzaten Moyses eta Elias harequin minço ciradela.
- 4 Eta ihardesten çuela Pierrisec erran cieçón Iesusi, Iauna, on duc gu hemen garén: nahi baduc, eguin ditzagun hemen hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen.
- 5 Oraino hura minço cela, huná, hodey argui batec estal citzan hec: eta huná vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: huni beha çaquizquiote:
- 6 Eta hori ençunic discipuluac eror citeçen, bere beguithartén gainera, eta icit citecen haguitz.
- 7 Orduan ethorriric Iesusec hunqui citzan hec, eta erran ciecén, Iaiqui çaitezte, eta etzaretela beldur.
- 8 Eta goitituric bere beguiac nehor etzeçaten ikus Iesus bera baicen.
- 9 Eta menditic iausten ciradela, mana citzan Iesusec, cioela, Nehori ezterroçuela visionea, guiçonaren Semea hiletaric resuscita daiteno.
- 10 Eta interroga ceçaten bere discipuluéc, cioitela, Cergatic beraz Scribéc erraiten dute ecen Elias behar dela lehen ethorri?
- 11 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Elias ethorriren bada lehen, eta bere staturaco ditu gauça guciac:
- 12 Baina erraiten drauçuet ecen Elias ia ethorri dela, eta hura eztute eçagutu vkan, baina eguin dute harçaz nahi vkan duten gucia: hala guiçonaren Semeac-ere suffrituren du hetaric.
- 13 Orduan adi ceçaten discipuluéc ecen Ioannes Baptistáz erran cerauela.
- 14 Eta ethorri ciradenean populuagana, ethor cedin harengana guiçombat, haren aitzinean belhauricatzen cela,
- 15 Eta cioela, Iauna, auc pietate ene semeaz, ecen lunatico duc eta gaizqui tormentatzen: ecen maiz erorten duc sura, eta maiz vrera.
- 16 Eta presentatu diraueat hura hire discipuluey, eta ecin sendatu dié.
- 17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, O natione sinheste gabea eta bihurriá, noizdrano finean çuequin içanen naiz? noizdrano finean suportaturen çaituztet ? ekardaçue hura huna.
- 18 Eta mehatcha ceçan deabrua Iesusec, eta ilki cedin harenganic: eta senda cedin muthilla orduandanic.
- 19 Orduan ethorriric Iesusgana appart discipuluéc erran cieçoten, Cergatic guc ecin campora egotzi vkan dugu hura?
- 20 Eta Iesusec erran ciecen, Çuen sinheste gabeagatic: ecen eguiaz diotsuet, baldin mustarda bihibat den becembat fede baduçue, erranen draucaçue mendi huni, Iregan adi hemendic hara: eta iraganen da, eta etzaiçue deus impossibleric içanen.
- 21 Baina deabru mota haur ezta ilkiten orationez eta barurez baicen.
- 22 Eta hec Galilean vsatzen çutela, erran ciecén Iesusec, Içanen da, guiçonaren Semea liuraturen baita guiçonen escuetara:
- 23 Eta hilen dute hura: baina hereneco egunean resuscitaturen da: eta triste citecen haguitz.
- 24 Eta ethorri içan ciradenean Capernaumera, ethor citecen Pierrisgana didrachmác recebitzen cituztenac, eta erran cieçoten, Çuen magistruac didrachmác eztitu pagatzen?
- 25 Dio, Bay. Eta etchean sarthu içan cenean, aitzin cequión IESVS, cioela, Simon, cer irudi çaic? Lurreco reguéc norenganic hartzen dituzté tributac eta taillac? beré haourretaric, ala bercetacoetaric?
- 26 Diotsa Pierrisec, Bercetacoetaric. Diotsa Iesusec, Beraz libre dituc haourrac.
- 27 Baina scandaliza eztitzagunçát, itsassora ioanic, egotzac amuä: eta lehen iganen den arraina har eçac, eta haren ahoa irequiric eridenen baituc staterabat: harturic hura eman iecéc enegatic eta hiregatic.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗