마태복음 15장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 39절
- 1 Orduan ethorten dirade Iesusgana Ierusalemetar Scriba eta Phariseu batzu, dioitela,
- 2 Cergatic hire discipuluéc iragaiten dute aitzinecoen ordenança? ecen eztitie ikutzen bere escuac oguia iaten dutenean.
- 3 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eta çuec cergatic iragaiten duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançaz?
- 4 Ecen Iaincoac manatu vkan du, dioela, Ohoraitzac eure aita eta ama. Eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi.
- 5 Baina çuec dioçue, Norc-ere erranen baitrauca aitari edo amari, Eneganic den dono gucia probetchaturen çaic: ohora ezpadeça-ere bere aita edo bere ama hoguen gabe date.
- 6 Eta ezdeustu vkan duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançáz.
- 7 Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela,
- 8 Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic.
- 9 Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.
- 10 Eta populua beregana deithuric erran ciecén, Ençun eçaçue eta adi eçaçue.
- 11 Eztu ahoan sartzen denac satsutzen guiçona: baina ahotic ilkiten denac satsutzen du guiçona.
- 12 Orduan hurbilduric bere discipuluéc erran cieçoten, Eçagutu duc nola Phariseuac propos hori ençunic scandalizatu içan diraden?
- 13 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ene Aita ceruètacoac landatu eztuen landare gucia erroetaric idoquiren da.
- 14 Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade.
- 15 Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçon, Declara ieçaguc comparatione hori.
- 16 Eta Iesusec erran ceçan, Oraino çuec-ere adimendu gabe çarete?
- 17 Oraino eztuçue aditzen ecen ahoan sartzen den gucia, sabelera ioaiten dela, eta retreitera egoizten dela?
- 18 Baina ahotic ilkiten diradenac, bihotzetic partitzen dirade, eta hec satsutzen dute guiçona.
- 19 Ecen bihotzetic partitzen dirade pensamendu gaichtoac, hiltzecác, adulterioac, paillardiçác, ohoinqueriác, testimoniage falsuac, gaitzerraitecác.
- 20 Hauc dirade guiçona satsutzen dutenac: baina escuac ikuci gaberico iateac, eztu guiçona satsutzen.
- 21 Eta ilkiric handic Iesus ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarat.
- 22 Eta huná, emazte Chananeabat aldiri hetaric ilkiric, oihuz iar cedin, ciotsola, Auc pietate niçaz Dauid-en seme Iauná, ene alaba duc deabruaz gaizqui tormentatua.
- 23 Baina harc etzieçon ihardets hitzic. Orduan hurbilduric bere discipuluéc othoitz ceguioten, cioitela, Emóc congit: ecen oihuz diaoc gure ondoan.
- 24 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eznaiz igorri Israeleco etcheco ardi galduetara baicen.
- 25 Eta harc ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, aiuta neçac.
- 26 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.
- 27 Baina harc erran ceçan, Hala duc, Iauna, baina chakurrec-ere bere nabussién mahainetic erorten diraden appurretaric iaten dié.
- 28 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, O emaztea, handi dun hire fedea: eguin bequin nahi dunán beçala. Eta senda cedin haren alabá orduandanic.
- 29 Eta partituric handic Iesus ethor cedin. Galileaco itsas aldera: eta iganic mendira, iar cedin han.
- 30 Orduan ethor cedin harengana anhitz gendetze, çutela berequin mainguric, itsuric, muturic, hebainic eta anhitz berceric: eta eçar citzaten Iesusen oinetara, eta senda citzan.
- 31 Hala non populuac mirets baitzeçan çacusquianean mutuac minçatzen, hebainac sendaturic, mainguäc çabiltzala, itsuéc ikusten çutela: eta glorifica ceçaten Israeleco Iaincoa.
- 32 Orduan Iesusec beregana deithuric bere discipuluac erran ceçan, Compassione dut populu huneçaz: ecen ia hirur egun du enequin dagoela, eta eztute cer ian deçaten: eta eztitut baruric igorri nahi, bidean flaca eztitecençat.
- 33 Eta bere discipuluéc diotsote, Nondic guri hambat ogui desertuan hunambat genderen ressasiatzeco?
- 34 Eta dioste Iesusec, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran cieçoten, Çazpi, eta arraintcho batzu.
- 35 Orduan mana ceçan populua lurrean iartera.
- 36 Eta harturic çazpi oguiac eta arrainac, gratiac rendaturic hauts citzan, eta eman cietzén bere discipuluey: eta discipuluéc populuari.
- 37 Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasqui betheric.
- 38 Eta ian çutenac ciraden, laur milla guiçon, emazteac eta haourrac gabe.
- 39 Orduan congit emanic gendetzeari, igan cedin vnci batetara: eta ethor cedin Magdaleco bazterretara.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗