마태복음 11장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마태복음 (Matthew) · 30절
- 1 Guero guertha cedin Iesusec bere hamabi discipuluey manamendu emaitea acabatu çuenean, parti baitzedin handic iracats eta predica leçançat hayén hirietan.
- 2 Eta Ioannesec presoindeguian ençunic Christen obrác, igorriric bere discipuluetaric biga,
- 3 Erran cieçon, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude?
- 4 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Çoazte eta conta ietzoçue Ioannesi, ençuten eta ikusten dituçuen gauçác:
- 5 Itsuéc ikustea recrubatzen duté, eta mainguäc badabiltza, sorhayoac chahutzen dirade, eta gorréc ençuten duté, hilac resuscitatzen dirade, eta Euangelioa paubrey denuntiatzen çaye.
- 6 Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan.
- 7 Eta hec ioaiten ciraden beçala, has cedin Iesus erraiten populuari Ioannesez, Ceren ikustera ilki içan çarete desertura? haiceaz erabilten den canabera baten?
- 8 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? guiçon abillamendu preciosoz veztitu baten? huná, abillamendu preciosoac ekarten dituztenac, reguén etchetan dirade.
- 9 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren.
- 10 Ecen haur da ceinez scribatua baita, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren baitu hire aitzinean.
- 11 Eguiaz erraiten drauçuet, ezta ilki emaztetaric iayo diradenén artean nehor, Ioannes Baptista baino handiagoric: guciagatic-ere ceruètaco resumaco chipiena hura baino handiago da.
- 12 Eta Ioannes Baptistaren egunetaric oraindrano, ceruètaco resumari bortha eguiten çayo, eta keichuéc harrapatzen dute hura.
- 13 Ecen Propheta guciéc eta Legueac Ioannesganano prophetizatu vkan duté.
- 14 Eta, baldin nahi baduçue recebitu, haur da Elias ethorteco cena.
- 15 Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.
- 16 Baina norequin comparaturen dut generatione haur? Merkatuan iarriric dauden, eta bere laguney oihuz dagozten haourtchoac beçalaco da,
- 17 Ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu, eta eztuçue deithoreric eguin.
- 18 Ecen ethorri da Ioannes iaten ez edaten eztuela, eta erraiten duté, Deabrua du.
- 19 Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten duela, eta dioite, Horra, guiçon gormanta eta hordia, publicanoén eta vicitze gaichtotacoén adisquidea. Baina iustificatu içan da sapientiá bere haourréz.
- 20 Orduan has cequién hunela reprochatzen haren verthuteric anhitz eguin içan cen hiriey, ceren emendatu etziraden:
- 21 Maledictione hiri Corazin, maledictione hiri Bethsaida: ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin emendatu ciratequeen.
- 22 Etare diotsuet, Tyr eta Sidon iudicioco egunean çuec baino emequiago tractatuac içanen diradela.
- 23 Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena iffernurano beheraturen aiz: ecen baldin Sodoman eguin içan balirade hi baithan eguin içan diraden verthuteac, egungo egunerano egon çateán.
- 24 Etare badiotsuet, ecen Sodomacoac hi baino emequiago tractatuac içanen diradela iudicioco egunean.
- 25 Dembora hartan ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiát, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey.
- 26 Bay Aitá, ceren hala içan baita hire placer ona.
- 27 Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit: eta nehorc eztu eçagutzen Semea Aitác baicen: ezeta Aita nehorc eztu eçagutzen Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.
- 28 Çatozte enegana fatigatuac eta cargatuac çareten guciác, eta nic paussu emanen drauçuet çuey.
- 29 Har eçaçue ene vztarria çuen gainera, eta ikas eçaçue eneganic ecen eme naicela eta bihotzez humil: eta çuen arimençát paussu eridenen duçue.
- 30 Ecen ene vztarria aisit da, eta ene cargá arin.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗