마가복음 8장 (Navarro Labourdin) NT
(Navarro Labourdin) NT · 바스크어 · 마가복음 (Mark) · 37절
- 1 Egun hetan, gucizco gendetze handia cen becala, eta ezpaitzuten cer ian leçaten, dei citzan beregana Iesusec bere discipuluac, eta erran ciecen,
- 2 Compassione dut populuaz: ecen ia hirur egun du enequin daudela, eta eztuté cer ian deçaten.
- 3 Eta baldin igor baditzat baruric cein bere etcherat, flacaturen dirade bidean: ecen horietaric batzu vrrundanic ethorri içan dirade.
- 4 Eta ihardets cieçoten bere discipuluéc, Nondic hauc hemen nehorc ressasia ahal litzaque oguiz desertuan?
- 5 Eta interroga citzan, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran ceçaten, Çazpi.
- 6 Orduan mana ceçan populua iar ledin lurrean: eta harturic çazpi oguiac, gratiác rendatu eta, hauts citzan, eta eman cietzen bere discipuluey, presenta litzatençat: eta presentatu cituzten populuaren aitzinean.
- 7 Bacituzten halaber arrain guti batzu, eta gratiác rendaturic, erran ceçan hec-ere presenta litzaten.
- 8 Ian ceçaten bada, eta ressasia citecen: eta altcha citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasquitara.
- 9 Eta ian çutenac ciraden laur millaren inguruä, guero eman ciecén congit.
- 10 Eta bertan uncira sarthuric bere discipuluequin, ethor cedin Dalmanutha bazterretara.
- 11 Eta ethor citecen Phariseuac, eta has citecen harequin iharduquiten, hari cembeit signoren cerutic galdez caizcala, hura tentatzen çutela.
- 12 Orduan barnadanic bere spirituan suspirio eguinic, erran ceçan, Cergatic generatione haur signo galdez dago? eguiaz diotsuet generatione huni signoric etzayola emanen.
- 13 Eta hec vtziric, vncian berriz sarthuric iragan cedin berce aldera.
- 14 Eta ogui hartzera discipuluey ahanz cequién: eta oguibat baicen etzutén berequin vncian.
- 15 Eta mana citzan, cioela, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, eta Herodesen altchagarritic.
- 16 Eta baciharducaten elkarren contra, cioitela, Ceren oguiric eztugun da hori.
- 17 Eta hori eçagutu çuenean Iesusec, erran ciecen, Cer diharducaçue, ceren oguiric eztuçuen? oraino eztuçue consideratzen ez aditzen? oraino gogortua duçue çuen bihotza.
- 18 Beguiac dituçuelaric, eztacussaçue? eta beharriac dituçuelaric, eztançuçue? eta etzarete orhoit?
- 20 Eta çazpiac laur milla guiçoney hautsi nerauztenean cembat sasqui çathiz betheric altchatu centuzten? Eta hec erran cieçoten, Çazpi.
- 21 Eta erran ciecén, Nola eztuçue aditzen?
- 22 Eta ethor cedin Bethsaidara: eta presenta cieçoten itsubat, eta othoitz ceguioten, hura hunqui leçan.
- 23 Orduan itsuaren escua harturic, eraman ceçan burgutic campora: eta haren beguietara thu eguinic, eta escuac haren gainean eçarriric, interroga ceçan, deus balacussanez.
- 24 Eta harc beguiac altchaturic erran ceçan, Badiacusquiat guiçonac, ecen ohartzen nitziayec arboreac diruditela dabiltzala.
- 25 Guero berriz eçar citzan escuac haren beguién gainean, eta berriz goiti beha eraci cieçón: eta senda cedin, eta ikusten cituen vrrundanic-ere claroqui guciac.
- 26 Orduan Iesusec igor ceçan hura bere etcherát, cioela, Ezadila burgura sar, eta nehori ezterroala burguän.
- 27 Eta Iesus eta haren discipuluac handic ilkiric ethor citecen Philipperen Cesarea deitzen deneco burguètara: eta bidean interroga citzan bere discipuluac, ciostela, Nor naicela ni dioite guiçonéc?
- 28 Eta hec ihardets ceçaten, Ioannes Baptista, eta bercéc Elias, eta bercéc Prophetetaric bat.
- 29 Orduan harc dioste, Eta çuec ni nor naicela dioçue? Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Hi aiz Christ.
- 30 Orduan debeta citzan mehatchurequin nehori hura ezlerroten harçaz.
- 31 Eta has cedin hayén iracasten, ecen behar cela guiçonaren Semeac anhitz suffri leçan, eta reproba ledin Ancianoéz, eta Sacrificadore principaléz, eta Scribéz, eta hil ledin, eta hereneco egunean resuscita ledin.
- 32 Eta claroqui propos hunez minçatzen cen. Orduan apparta ceçan Pierrisec, eta has cequión reprotchatzen.
- 33 Eta harc itzuliric, eta bere discipuluetarat behaturic reprotcha ceçan Pierris, cioela, Guibelerat adi eneganic Satan: ecen eztituc aditzen Iaincoaren diraden gauçác, baina guiçonén diradenac.
- 34 Guero populua beregana deithuric bere discipuluequin, erran ciecén, Norc-ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.
- 35 Ecen norc-ere nahi vkanen baitu bere vicia saluatu, galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia enegatic eta Euangeliogatic, saluaturen du hura.
- 36 Ecen cer probetchu du guiçonac, baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere arimá gal badeça?
- 37 Edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan?
- 38 Ecen norc-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz generatione adultera eta bekatore hunetan, guiçonaren Semea-ere ahalque içanen da harçaz, dathorrenean bere Aitaren glorián Aingueru sainduequin.
- 📚 (Navarro Labourdin) NT 책 목록
- 개역개정판 (1998)로
- 개역한글판 (1961)로
- 표준새번역 (1993)로
- King James Version로
- KJV 와 나란히
- 🌐 다른 언어·판
(Navarro Labourdin) NT — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) · 출처 ↗